Ospitaleak homologatzeko prozedura (Osasun zerbitzu hitzarmenak)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Finantziazio eta Kontratazioko Zuzendaritza


Konplexutasun-maila esleitzea, konplexutasun-mailen araberako zentroen sailkapenari jarraituz. Sailkapena apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuko II. Eranskinean agertzen da, eta aipatutako Dekretuak Osasun Saileko osasun-zerbitzuak ituntzeko oinarriak ezartzen ditu.

Nori Zuzendua

Ospitale orokorrei edo-ta monografikoei.

Araudia

77/1997 Dekretua, apirilaren 8koa , Osasun Sailak osasun zerbitzuak kontratzeko oinarriak ezartzen dituena. (EHAA, 78. Zk., 1997ko apirilaren 25ekoa).


Harremanak norekin

Alejandro Ruiz Idarraga. Telefono zenbakia: 94.403.17.17

José Luis Elexpuru. Telefono zenbakia: 945 01 71 35

Jose Luis Muñoz. Telefono zenbakia: 943 023 052

Erantsi beharreko agiriak

a)Homologazioaren eskabidea.

b) Osasun Sailak emandako funtzionamendu-baimena, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen irekitze, funtzionamendu eta aldaketari buruz indarrean dagoen araudiari jarraituz; edo dagokion Administrazio Sanitarioak emandako funtzionamendu-baimena, Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpora kokatutako zentroen kasuan.

c) Apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuko II. ERANSKINA (1997ko apirilaren 25eko EHAAko 78. Zk.koa) betetzea.


Dagokion tasa

Ez dago.

Eskabideak Aurkezteko Epea Ez dago.
Eskabideak aurkezteko lekua

Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzak.

Tramiteen deskripzioa

Eskatutako dokumentazioa behin aurkeztuz gero, eta apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuko I. Eranskinean araututakoaren arabera betetako informazioa behin egiaztatuz gero, Lurralde-zuzendariak homologazioa emango du, ebazpenaren bidez,eta konplexutasun-maila jarriko du, lehen aipatutako Dekretuko II. Eranskinean agertzen den konplexutasun-mailen araberako zentroen sailkapenari jarraituz.

Homologazioa bost urtekoa izango da; urte horiek pasatu ondoren, zentro asistentzialak homologazio berria eskatu ahal izango du -gutxienez indarraldia amaitu baino hiru hilabete lehenago- 77/1997 Dekretuak ezartzen dituen baldintzen arabera.

Homologazioak emateak ez du salbuesten zentro asistentzial gisa funtzionatzeko edo Osasun Sailarekin itunak formalizatzeko behar diren gaineko baldintzak bete beharra.


Egitura Atal Ebazlea

Osasuneko Lurralde Zuzendaritza


Ebazteko epea

Hiru hilabete.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuaren (pdf, 640 Kb), 1. Eranskina (EHAA, 78. zk., 1997ko apirilaren 25ekoa)

Bestelako Agiriak

I. Eranskineko datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa.


Oharrak

Egitura atal kudeatzaileahiru Lurralde Zuzendaritzek osatuko dute.

Abisua


Azken aldaketa

13/12/2005