AGINDUA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Kulturako sailburuarena, garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten diena Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko “Euskadiko Gazteak Ekinean” programarako proiektuak aurkezteko.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Gazteria Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen helburua da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2011ko “Euskadiko Gazteak Ekinean” programarako lankidetza-proiektuak aurkezteko arauak ezartzea, bai eta proiektu egokienak aukeratzeko ere, eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide direneko proiektuak dituzten entitate onuradunei diru-laguntza bat emateko baldintzak ezartzea ere.
Nori Zuzendua
Edozein entitatek aurkeztu ahal izango ditu lankidetza-proiektu bat edo bat baino gehiago, honako baldintza hauek betez gero:
a) Dagokion erregistroan formalki eratuta eta inskribatuta egotea.
b) Estatutuetan beren-beregi adieraztea entitatearen helburuetako bat dela Hegoaldeko herrialde pobreetako garapena bultzatzeko proiektuak egitea, edo, bestela, dokumentazio frogagarriaren bitartez egiaztatzea entitateak bi urte jarraian gutxienez daramatzala alor horretan lanean.
c) Irabazi-asmorik ez izatea.
d) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea. Horri dagokionez, entitateak Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-oinarriko (bazkideak, boluntarioak edo antzekoak) egitura esanguratsuak dituenean (eta hori agiri bidez egiaztatzen duenean) ulertuko da ordezkaritza iraunkorra duela. Kasu horretan, ordezkaritza iraunkorrak eskaera aurkezteko erantzukizun zuzena hartzen du bere gain, bai eta erakunde onuradun moduan dagozkion konpromisoak ere.
e) Zigorrik ez izatea, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko; baita sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik ez izatea edota laguntza horiek eskuratzeko gaitasuna kentzen dien legezko debekurik ez izatea ere.
f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.
Garapen-lankidetzarako entitate batek baino gehiagok batera ere aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak. Kasu horretan, erakunde guzti-guztiek bete beharko dituzte aurreko atalean adierazitako baldintzak, honako salbuespen hauek eginda:
a) Erakunde guztien ordezkaritza duenak, gutxienez, bere egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Euskadin izan beharko du; gainerakoentzat ez da nahitaezkoa.
b) Erakunde guztien ordezkaritza duenak, gutxienez, irabazi-asmorik gabeko erakundea izan behar du; gainerakoentzat ez da nahitaezkoa. Kasu horretan, irabazi-asmodun erakundeek proiektuan zuzeneko edo zeharkako irabazi-asmorik gabeko interesa dutela bermatu beharko dute, eta esku-hartzearen nondik norako teknikoak direla-eta parte hartzen dutela justifikatu.
Elkartutako erakundeek proiektuaren baterako erantzukizuna onartzen dute, eta helbide bakarra izendatuko dute espedientearen administrazio-jakinarazpenetarako. Eskabidea aurkeztearekin batera, hitzarmen bat ere aurkeztu beharko dute elkarturiko erakunde horiek, non alderdi hauek jasoko diren: erakunde guztiak ordezkatzen dituenaren izendapena, erakunde bakoitzak zein partaidetza-ehuneko duen proiektuan, eragile parte-hartzaile bakoitzaren eskubide eta betebeharrak, eta baliabideak kudeatzeko eta gatazkak ebazteko sistema. Hitzarmen horretan, esanbidez adierazi beharko da erakunde bakoitzak proiektu osoaren erantzukizun zuzena eta solidarioa bere gain hartzen duela.
AraudiaAGINDUA, 2010eko abenduaren 1ekoa.
Harremanak norekin
Kontxi Alonso. Telefonoa: 945 019501.
Erantsi beharreko agiriakDeialdi honetan parte hartu nahi duten erakunde onuradunek lankidetza-proiektu bat edo gehiago aurkeztu ahal izango dituzte, eta bertan proiektuotako lankidetza-jardueretan integratu daitezkeen gazteen profilak sartuko dira.
Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera.
Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbo; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskabidearekin batera, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:
Erakunde eskatzaileari dagokion dokumentazioa:
- Eskabide-inprimakia (I. eranskineko ereduaren arabera). Bertan, entitate eskatzailearen datuak agertuko dira, legezko ordezkariaren datuak eta ordainketak agintzeko dokumentazioa ere. Inprimakia, behar bezala beteta, entitate eskatzailearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoak sinatu beharko du.
- Estatutuen fotokopia (pertsona juridikoaren izaera dela-eta estatutuak edukitzea beharrezkoa bada indarreko legeriaren arabera) edo, erakundearen izaeraren arabera eratze-eskriturarena.
- Pertsona juridikoaren legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organoak emandako ziurtagiriaren bidez.
- Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia.
- Ordainketak agintzeko dokumentazioa: Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko “Datuen Alta/Hirugarren Interesatua” fitxategian alta emanda ez badaude, horri buruzko III. eranskina erantsi beharko da, behar bezala betea. Dagoeneko alta emanda badaude baina ordainketak agintzeko datuetan aldaketarik egonez gero, “Hirugarrenaren Datuetan Aldaketa(K) Sartzeko Eskabide-Orria” izeneko IV. eranskina erantsi beharko da, behar bezala beteta.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Organo eskudunak igorri beharko du. Agiriak balioa izateko, igortzen den egunetik eskabidea aurkezten den eguna arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Hala ere, erakunde onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, zerga-betebeharren konplimendua helbide fiskala duen lurralde guztietako organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du.
- Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zigorrik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik, barne hartuta sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez. (I eranskinean dagoena).
- Entitate eskatzailearen jarraitasuna, egonkortasuna eta kaudimena egiaztatzen dituen dokumentazioa. Bertan jasoko da, gutxienez, entitateak garapenerako lankidetzarekin izandako esperientzia eta kudeatu dituen proiektuak, bakoitzaren hasiera eta amaiera datak zehaztuz.
- Erakunde eskatzaileak emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko politiken edo jarduketen garapenean izan duen ibilbidea egiaztatzen duen dokumentazioa.
Proiektuari buruzko dokumentazioa:
- Hautatutako boluntarioak inkorporatzen diren proiektuen deskripzioa eta proiektuon kokapena destinoko herrialdean.
- Hala badagokio, harrerako garapen-lankidetzarako entitatea identifikazioa, garapen-lankidetzarako entitate eskatzailearekiko lotura azaltzen duen agiri-froga nahikoa barne duela.
- Proiektuaren interes sozialaren justifikazioa.
- Hautatutako gazteak destinoko tokian egingo duen egonaldiaren baldintza materialen deskribapena.
- Proiektuan genero-ikuspegia integratzea.
Profilari buruzko dokumentazioa:
- Boluntarioak egingo dituen lanen deskribapena.
- Titulazio akademikoa, lanbide-kualifikazioa eta eskatzen diren beste ikasketak.
- Bete beharreko zereginekin lotutako trebetasunak eta gaitasunak.
- Hala badagokio, hizkuntzaren bat edo gehiago jakitea.
- Hala badagokio, egin beharreko lanekin lotuta boluntarioak aurrez eduki beharreko esperientzia.
Dagokion tasa
Ez dago.
Eskabideak Aurkezteko EpeaHilabete bat.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Kultura Saileko dagokion lurralde zerbitzuan aurkeztuko dira zuzenean (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbo; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Tramiteen deskripzioaEskabidea eta hiru eranskin.
Egitura Atal Ebazlea
Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza.
Ebazteko epea
6 hilabete
EBAZPENA, 2011ko martxoaren 11koa. Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
eskabidea (I eranskina)
Bestelako Agiriak3 eranskin.
Oharrak
No hay.
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
Azken aldaketa
03/05/2011