Erantzukizunpeko aitorpena, itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa babesteko zortasun eremuan dauden eraikuntzetan edo instalazioetan konpondu, hobetu, finkatu eta berritzeko obrak egiteko.
Deskribapena
Itsas-lehorreko babes-zorpeko eremuan dauden eraikinak edo instalazioak konpontzeko, hobetzeko, finkatzeko edo berritzeko obrak egiteko erantzukizunpeko aitorpena egiteko.
- Finkatze-obrak: Eraikinaren egonkortasunari euste aldera, egituran egiten diren obrak, eraikinaren sostengu-egituran ondatuta dauden elementuak gotortzeko edo sendotzeko, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuekin ordezkatzeko, betiere eraikina, hirigintza-legerian xedatutakoaren arabera, aurri-egoeran ez badago.
- Modernizazio- eta hobekuntza-obrak: Egitura-elementuak aldatu gabe, eraikinaren, instalazioaren edo higiezinaren barruan eta kanpoan egin daitezkeen eta haren kalitatea eta irisgarritasuna areagotzen duten obra guztiak.
- Konponketa-obrak: Helburu nagusia higiezin edo eraikin bat kontserbatzea eta mantentzea izanik, material, elementu edo zati batzuk ordezkatzea edo eraldatzea dakarten esku-hartzeak, baina egitura eta bolumetria aldatu gabe eta egonkortasunean ere eragin gabe.
Informazio gehiagorako irakurri informazio-orria (PDF, 1 MB)
Beste motatako ekintzetarako Itsas-lehorreko babesteko zortasun eremuan lanak egiteko baimena eskatu beharko da.
Erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetu daitezkeen obren tipologia aldatu egiten da jarduketa-eremua kokatuta dagoen demarkazio hidrografikoaren arabera. Horregatik, erantzukizunpeko adierazpenean sartzeko, mesedez, adierazi bisorean obra non egin nahi duzun. Behar izanez gero, jo bisorearen-laguntzailera.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko eta juridikoak
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ORDUTEGIA
Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.
Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.
URAREN EUSKAL AGENTZIA
El Boulevard eraikina
Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz
URAREN EUSKAL AGENTZIA
Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua
48011 Bilbao
URAREN EUSKAL AGENTZIA
Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián