Nabigatu eta ur gainean egoteko erantzukizunezko aitorpena

Deskribapena


Adierazpen honen bitartez eta bere ardurapean, interesdunak zin egiten du nabigazioaren inguruan indarrean dagoen araudia betetzen duela, hori ziurtatzen dituen duten agiriak dituela, eta horietan ezarritakoa beteko duela aitorpena eragin duen jarduera dirauen bitartean.

Adierazpenarekin batera ematen den edozein dokumentutan edo adierazpenean bertan datu zehaztugabe edo faltsuren bat sartzen bada, omisioren bat baldin badago, edo adierazpena ur-arloko administrazio eskudunean aurkezten ez bada, eskatzaileak ezin izango du jarduera hori egiten jarraitu, egitate horiek ezagutzen direnetik aurrera. Eta, edonola ere, beste erantzukizun batzuk (zigor- edo administrazio-arlokoak, edo zibilak) leporatu ahal izango zaizkio.

Uraren euskal agentziaren liburuxka: zebra muskuilua hedatzea saihesteko informazioa dauka (2016).

Zebra muskuilua dagoen ur-masetan erabilitako ekipoak eta ontziak desinfektatzeko protokoloa (2012).


Nabigatzeko erantzukizuneko aitorpena

Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko du adierazpena, gutxienez, jarduera hasi baino 15 egun baliodun lehenago. Horrela, jarduera hori eta ur biltegiratuen erabilerak bateragarriak diren egiaztatu ahal izango da. Horrez gain, uraren kalitatea babestuko da, eta adarretara edo hustubideetara sartzeko aukera mugatuko da.

Kontuan hartuko dira urtegien ezaugarri naturalak, sarbideak, bai eta adierazi den erabileraren eta ur horien xedearen bateragarritasuna ere, zenbait murrizketa ager daitezkeelako. Horrez gain, kontuan hartuko dira jabari publiko hidraulikoa babesteko inguruabar guztiak, baldin eta eragina badute: esaterako, uretan espezie exotiko inbaditzailerik ez egotea (zebra-muskuilua, besteak beste).

Informazio gehiago izateko irakurri informazio-orria (PDF, 575 KB)

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko eta juridikoak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

URAREN EUSKAL AGENTZIAREN EGOITZA NAGUSIA

Orio kalea 1-3

01010 Gasteiz, Araba.

MEDITERRANEOKO ARROEN BULEGOA

Forondako Atearen kalea 9-11

01010 Vitoria-Gasteiz

MENDEBALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Urkixo zumarkalea, 36 Zk - 7. solairua

48011 – Bilbao

EKIALDEKO KANTAURIAR ARROEN BULEGOA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. Solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Nabigatzeko erantzukizuneko aitorpena: 1021901

EAEko jabari publiko hidraulikoan nabigazioa eta flotazioa egikaritzeko erantzukizunpeko adierazpena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide orria

Beste tramite batzuk