Boluntariotza antolatua lagundu eta indartzeko neurriak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea boluntariotza antolatua lagundu eta indartzeko neurriei dagozkien laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Boluntariotzaren arloko prestakuntzara, gizarte boluntariotza lagundu eta indartzera eta boluntariotzako erakundeak mantentzera bideratutako jarduerek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak.


Nori Zuzendua

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legediaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, baldin eta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta jarduerak egitean boluntarioen parte hartzea erabatekoa edo gehiengoa bada.


Diru kopurua

183.855,00€


Araudia
  • 133/2002 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.
  • 17/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa,Boluntarioei Buruzkoa.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa , Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, boluntariotza antolatua lagundu eta indartzeko neurriei dagozkien laguntzetarako.

Harremanak norekin

Informazioa. 945019394 eta 945019405.


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Eskaera-orria (I. Eranskina) behar bezala betea.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. Eranskina).
  • Dagozkion Foru-Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III. Eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
  • Zinpeko aitorpena, egiaztatzeko helburu bererako bestelako finantzazio-iturririk dagoen ala ez eta, hala badagokio, oraindik ebazteko dagoen laguntza-eskaerarik dagoen ala ez (IV. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04-2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia/San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria/Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).


Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpen Proposamena aztertutakoan, diru-laguntza horiek emango zaizkion ala ez Ebazpen bidez ematea ebatziko du eta halaxe jakinaraziko dio erakunde eskatzaileari eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean gehienez ere. Proposamen horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere azalduko da.
Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko dira.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabetea Agindua indarrean jartzen denetik



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/03/2009