Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko aruak ezartzea.

Berregituratu eta birmoldatzeko planak ardoa egiteko mahatsa ekoizteko mahatsonodoei baino ez zaie aplikatuko; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan daudenei, ondorengoen barruan: Errioxa Jatorrizko Izendapena, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia Jatorrizko Izendapena, Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria Jatorrizko Izendapena eta Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava Jatorrizko Izendapena; orobat, etorkizunean deklara daitezkeen beste jatorrizko izendapen edo bertako ardoen barruan daudenei.

Laguntzak eman ahal izango dira:

a) Ekoizleei plana aplikatzearen ondorioz gal ditzaketen diru-sarrerengatik kalte ordain bat emateko.
b) Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko kostuetan parte hartzeko (Mahastiaren barietatea aldatzea, mahastiak berregituratzea eta mahastia eraldatzea).


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden mahastigintza-ustiategien titularrak, baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

a) Nekazaritza Ustiategien Erregistroan izena emanda izatea.
b) Dagokion lurralde historikoko mahasti-erregistroan izena emanda izatea.
c) 1. artikuluan zehasturiko jatorrizko izendapenetatik edozeinen barruan egotea.
d) Mahastia berregituratu eta birmoldatzeko plana aurkeztea, banaka zein taldeka.
e) Lur-zati guztiak erregularizatuta izatea, indarreko legeriaren arabera.
f) Zerga betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea, Zerga betebeharrak egiaztatzeari buruz Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduaren arabera.


Diru kopurua

2007ko ekitaldirako ebazpenaren bidez ezarriko da.


Araudia

Dekretua 162/2004, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planentzako laguntzei buruzkoa.


Harremanak norekin

Asunción Sánchez Monge
Telefonoa: 945 - 01 99 57
Faxa: 945 - 01 99 89
a-sanchez@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.- Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planek, onarpenerako aurkezten direnean, ondorengo agiriak eduki behar dituzte:

a) Planaren oroit-idazkia: helburuak, kokapena, onuradunak, proposaturiko neurriak, eta, oro har, beharrezkotzat iritzitako beste edozein zehaztasun.
b) Taldekako planak badira, planean parte hartzen duten mahastizainen arteko adostasuna.
c) Aurreikusitako ekintzak gauzatzeko urteko egutegia.
d) Planean sartu den nakazari bakoitzaren identifikazio-fitxa, hasierako eta berregituraturiko luz-zatien kokapena eta zehaztasunak barne (barietateak, eraketa-sistemak, lnadatzeko markoak eta abar).
e) Planean sartzen diren hasierako eta amaierako lur-zatien kokapen kartografikoa.
f) Planean sartzen diren birlandatzeko eskubideak, norberarenak zein ustiategiaz kanpokoak.
g) Planaren barruan sartzeko eskubideak, landaketa berriei buruzkoak.
h) Gauzatu behareko ekintzak eta horien guztizko kostua banakatzea, berregituratu beharreko lur-zati bakoitzaren arabera (II. eranskinean zehaztuko dira neurri bakoitzarentzak gehieneko primak), eta baita ekintza bakoitza amaitzeko aurreikusitako data.
i) Planean esku hartzen duena jabe ez bada, berregituratu beharreko lur-zati bakoitzaren jabearen baimena, orobat landatu beharreko ur-zatien jabearena.
j) Neurria gauzatu eta hurrengo kanpainatik hara gutxienez hamar urteko epean, lur-zatia lantzen ekingo diolako konpromisoa, eskabidea egiten duenarena, hala ere 11.5 artikuluan xedatutakoa errespetatu beharko da.
k) Hala bada, bere ardurapean adierazi beharko du nagusiki nekazari edo nekazari gazte dela. Dena den, nagusiki nekazari edo nekazari gazte delako egiaztagiriak eskatu ahal izango dira.
l) Dagokion jatorrizko izendapenaren kontseilu arautzailearen ziurtagiria, berregituratu nahi diren lurzatiak izendapen horren mahastien erregistroan daudela adieraziz.
m) Dagokion lurralde historikoko nekazaritza ustiategien erregistroan eta mahastien erregistroan daudela adieraziz.
n) Ondokoaren gaineko zinpeko deklarazioa, onuradun nekazari bakoitzak egindakoa: planean sartzen diren partzelei dagokionez azken 10 urteetan Europako Batasuneko laguntzarik jaso ez izana ez eta laguntza nazionalik ere.
ñ) Uztaren gaineko deklarazioaren fotokopia edo, halakorik ez bada, produkzioaren fotokopia edo, halakorik ez bada, produkzioaren jatorriaren eta destinoaren gaineko deklarazioa, planeko kideetariko bakoitzak egindakoa, betiere azken urteari dagokionez.

2.- Plana burutzeko kanpainetriko baten, baldin eta haren urtean berregituratu edo birmoldatuko diren edo berregituratu diren partzeketarako laguntza eskatzen badu onuradunak, eskabide-inprimakia ez eze, zergekiko eta gizarte segurantzarekiko obligazioak eguneratuak dituela egiaztatzeko agiriak ere, aurkeztu beharko ditu onuradunak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Berregiratu eta birmoldatzeko plana onartzeko eskabidea: delako urteko ekainaren 1a baino lehen.

Laguntza-eskabidea (plana onartuzgero): ekainaren 1a baino lehen, planak dirauen kanpainetako kanpainetako bakoitzean.


Eskabideak aurkezteko lekua

Ustiategi osoa edo zati bat kokatua dagoen Lurralde Historikoaren Foru Aldundiaren Nekazaritza Departamentuan.


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

Foru Aldudiak egin beharreko ordainketa-baimena jasotzen den egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/06/2007