Transexualentzako laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da laguntzen deialdia egitea osorik edo partzialki ordaintzeko 2008. urtean transexualei
eginiko sexua berriz ezartzeko ebakuntzetan izandako gastua, edota kirurgia plastiko osagarriko ebakuntzetan
eginikoa, betiere beharrezkoak badira bigarren mailako ezaugarri sexualak egokitzeko.


Nori Zuzendua

Transexualak direla egiaztatzen dutenak izango dira laguntza hauen onuradun, betiere genero-disforiako
dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatuta eta, horretaz gain, honako eskakizun hauek beteta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako batean erroldatuta egotea, urtebeteko edo hortik gorako antzinatasunarekin.
  • Adin-nagusiak izatea edo emantzipatuta egotea.

Diru kopurua

Aurtengorako laguntzen guztizko zenbatekoa 60.000 eurokoa izango da.


Araudia
  • Agindua, 2008ko uztailaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Horren bitartez, deialdia egin eta arautu egiten dira transexualentzako 2008. urterako laguntzak.
  • Hutsen zuzenketa, ondoko Aginduarena: Agindua, 2008ko uztailaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Horren bitartez, deialdia egin eta arautu egiten dira transexualentzako 2008. urterako laguntzak.

Harremanak norekin

Berdindu Lesbiana, Gay eta Transexualen Arretarako Euskal Zerbitzuari dagokio; Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari atxikia dago zerbitzu hori.


Erantsi beharreko agiriak

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko
dute interesdunek:

  • Eskabide-inprimakia, behar bezala beteta, eskatzailearen izena, helbidea, gastuen zenbatekoa eta laguntza eskatzeko baliatzen den kontzeptua adierazita. Agindu honetako I. eranskinean bildutako ereduaren
    arabera formalizatu beharko da inprimaki hori.
  • NANaren, IFZren edo pasaportearen fotokopia.
  • Genero-disforiako diagnostikoa egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.
    d) Erroldatze-ziurtagiria; bertan ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duela jasota behar du
    egon, urtebeteko edo hortik gorako antzinatasunarekin.
  • Interesdunaren zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak
    lortzeko aukera galtzearekin zehatuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela egiaztatzen duena, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean bilduriko sexu-diskriminazioko debekuak barnean hartuta. Agindu honetako II. eranskinean bildutako
    ereduaren arabera formalizatu beharko da inprimaki hori.
  • Eginiko gastuaren faktura edo fakturak, edo horien fotokopia konpultsatuak, betiere eskabideak egiterakoan katzaileek aurrekontua aurkeztu beharko dute, bertan 2008. urtean egin beharreko kirurgia-ebakuntzaren/ebakuntzen gastua bilduta.
  • Zerga-betebeharren ordainketari dagokionez egunean egotea egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Dagokion foru-aldundiak emandako dokumentazioa, 2007ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren
    gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoa. Hartara behartuta ez dagoelako aitorpenik aurkeztu ez badu, eskatzaileak urteko diru-sarreren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, baita dagokion foru-aldundiaren ziurtagiria ere, zerga-aitorpen hori egin ez duela egiaztatuz, eta hori guztia 2007ko ekitaldiari dagokionez.
  • Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko inprimakia (III. eranskina), behar bezala beteta.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea, honako agindu hau indarrean jarri eta hilabetekoa izango da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Berdindu Gay, Lesbiana eta Transexualen Arretarako Euskal Zerbitzuari egingo zaio laguntzen eskabidea,
eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren edozein bulegotan aurkeztu ahalko da, Herri Administrazioen
Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean horretarako ezarritako
modua aparte utzi gabe.


Tramiteen deskripzioa

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta Berdinduko langileek eskabide horiek aztertu ondoren,
zerbitzu horretako arduradunak proposamena aurkeztuko dio Gizarte Ongizateko zuzendariari, eta bertan
adieraziko da, arrazoituta, eskatutako laguntzak ematea edo ez ematea dagokion, baita, hala badagokio, horien zenbatekoa ere.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.


Ebazteko epea

1.– Gizarte Ongizateko zuzendariak, Berdinduk igorritako proposamenak aztertu ondoren, laguntzak emateko
ebazpena emango du, gehienez ere hiru hilabeteko epean eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.
2.– Eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpen hori.
3.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2. artikuluan ezarritakoari jarraiki, ezetsitzat joko da eskabidea 1. idatz-zatian aipaturiko epea amaitu ondoren onuradunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio.
4.– Laguntza ematen edo ukatzen duen ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta gora jotzeko
errekurtsoa jarri ahalko zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/10/2008