Uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzak
Xedea:

Oinarri hauen xedea diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea da; diru-laguntza horiekin, uraren gaian ingurumenaren arloko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzeko ekimenen gastuak ordainduko dira.

Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:

Uraren gaian ingurumenaren arloko arazoak ezagutu, balioetsi, prebenitu eta hobetzea bultzatzeko jar¬duera berritzaileak diseinatu eta abian jartzeko.
Printzipioak bultzatzeko kanpainak, jardunaldiak, topaketak, mintegiak edo lantegiak, garapen jasangarria eta uraren kultura berria antolatzea.
Laguntzen xede den gai horren inguruko infor¬mazioa eta zabalkundea lantzeko tresnak diseinatu eta abian jartzea: hala nola, argitalpenak edo/eta gidak.
Ur-inguruneek ekologiaren aldetik duten kalitatea hobetzera bideratutako Ingurumenaren arloko Boluntariotza-ekintzak.
Ur-ingurunea zaindu eta ura aurreztea sustatzeko, herritarrei informazioa eman eta sentsibilizazioa lantzeko kanpainak antolatzea.
Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.

Diru kopurua:
200.000 €
Araudia:
  • EBAZPENA, 2009ko abuztuaren 13koa, (BOPV Zk. 166/2009)

     Uraren Eus­kal Agentziaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, argitara ematen da uraren gaian ingurumenaren ar­loko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardu­eretarako diru-laguntzak

  • HUTSEN ZUZENPENA 2009ko abuztuaren 13ko ebazpenarena (BOPV Zk. 176/2009)

    Uraren Eus­kal Agentziaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, argitara ematen da uraren gaian ingurumenaren ar­loko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardu­eretarako diru-laguntzen deialdia.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Uraren Euskal Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
Uraren Euskal Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Uraren Euskal Agentzia
Egitura atal ebazlea:
Uraren Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean (Albert Einstein kalea, 46, 01510 Miñano (Araba); Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Telefono bidezko arreta:

Victor Peñas.
Telefonoa:    945 011 726
Mugikorra:         688 670 422
Faxa:           975 011 701
Emaila:         vpenas@uragentzia.net

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Uraren Euskal Agentziari zuzenduko zaizkio, eta leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:

Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean (Albert Einstein kalea, 46, 01510 Miñano (Araba);

Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Itzuli
Uraren Euskal Agentziari zuzenduko zaizkio, eta leku hauetan aurkeztu ahal izango dira:

Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean (Albert Einstein kalea, 46, 01510 Miñano (Araba);

Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.

Uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia

Oinarri hauen xedea diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzea da; diru-laguntza horiekin, uraren gaian ingurumenaren arloko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzeko ekimenen gastuak or­dainduko dira.

Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondo­ko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:

– Uraren gaian ingurumenaren arloko arazoak eza­gutu, balioetsi, prebenitu eta hobetzea bultzatzeko jar­duera berritzaileak diseinatu eta abian jartzeko.

– Printzipioak bultzatzeko kanpainak, jardunaldiak, topaketak, mintegiak edo lantegiak, garapen jasangarria eta uraren kultura berria antolatzea.

– Laguntzen xede den gai horren inguruko infor­mazioa eta zabalkundea lantzeko tresnak diseinatu eta abian jartzea: hala nola, argitalpenak edo/eta gidak.

– Ur-inguruneek ekologiaren aldetik duten kalitatea hobetzera bideratutako Ingurumenaren arloko Bolun­tariotza-ekintzak.

– Ur-ingurunea zaindu eta ura aurreztea sustatzeko, herritarrei informazioa eman eta sentsibilizazioa lantze­ko kanpainak antolatzea.

– Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta tokiko beste erakunde batzuek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak; eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioek ere bai, legez eratuta badaude eta gutxienez Ebazpen hau argitaratu baino urtebete lehenago administrazioan erregistratuta badaude, eta beren egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan baldin badaukate.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko¬ak beteta dituela egiaztatu.

– Aurkeztuko den proiektuan proposatutako hel¬buruak beteko direla bermatzeko behar den egitura eta gaitasuna edukitzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik ez edukitzea justifikatzeke edo itzultzeke.

– Onuradun izaera lortzeko debekurik ez edukitzea; Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Oroko¬rreko 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan daude adierazita debekuak.

– Erakunde eskatzaileak ezingo du sartuta egon di¬ru-laguntzak edo laguntza publikoa jasotzea eragozten duen inolako debeku edo administrazio-zehapen edo zehapen penaletan, Emakumeen eta Gizonen Berdin¬tasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako seigarrenean ezarritakoa barne.

– Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi asmo¬rik gabeko erakunde pribatuek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea bete beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Ebazpen honen xede diren ekonomia-baliabideen zenbatekoa, guztira, berrehun mila (200.000) eurokoa da: Uraren Euskal Agentziaren Aurrekontuetan 2009ko ekitaldirako horretarako ezarritako aurrekontu-kreditu¬etakoa da. 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Uraren gaian ingurumenaren ar¬loko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Aurkeztu beharreko agiriak

    Onuradun mota bakoitzari eska dakiokeen be¬rariazko dokumentazioa gorabehera, eskatzaile guztiek aurkeztuko dute eskabidea, jarraian zerrendatuko diren agiriekin batera. Originalak edo kopiak aurkeztuko dira, eta, kopiak badira, behar bezala konpultsatuta egon beharko dute.

    a) Aurkezten diren agiri guztiak egiazkoak direla dioen zinpeko aitorpena.

    b) Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta daudela egiaztatzen duen ziur¬tagiri eguneratua, Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoaren arabera (EHAAren 208. zk., 1991ko urriaren 15ekoa).

    Zergen adierazpena aurkezteko betebeharrik ez duen erakundea baldin bada edo salbuetsita baldin badago, edo Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharrik ez baldin badauka, zerga-betebeharretan edo Gizarte Segu¬rantzan alta emanda egon beharrik ez daukala ziurtatzen duen adierazpena aurkeztu beharko du erakundearen ordezkariaren izenean, eta gainera, Ogasun Publikoko zergapekoen erregistroan eta Gizarte Segurantzan alta-egoeran dauden afiliatuen erregistroetan erakunde hori ez dagoela dioten administrazio-ziurtagiriak ere bai.

    c) Erakunde eskatzailearen erantzukizuna duen pertsonaren zinpeko adierazpena, xede bererako diru-laguntzak edo laguntzak eskatu edo eman diren edo bideratzen ari diren eta zenbatekoak diren adieraziz.

    d) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez edukitzearen zinpeko adierazpena, ezta horre¬tarako legezko inolako debekurik izan ere, sexu-bereiz¬keriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Lege¬aren amaierako seigarren xedapenean zehaztu bezala.

    e) Banakatutako aurrekontua, sarrera eta gastuak bereizita.

    f) Azalpenezko memoria, gutxienez hauek dituela:

    – Jardueraren izenburua.

    – Jardueraren definizioa.

    – Ekintza gauzatu eta segimendua egitearen ardura¬duna.

    – Ekintza gauzatzeko epea eta egutegia.

    – Jardueraren egoera (hasita, hasteko, aurreratuta, amaitzen)..

    5.3.– Sin perjuicio de la documentación general exigida en el apartado anterior, las entidades locales, presentarán su solicitud junto con un certificado expedido por el órgano competente de la entidad local en la que conste la aprobación de la realización de la actuación para la que se solicita subvención y de la aportación municipal para su financiación, bien original o bien copia en cuyo caso deberá hallarse debidamente compulsadas

    5.3.– Aurreko atalean eskatutako dokumentazio oro¬korraz gain, tokiko erakundeek eskaera bat aurkeztuko dute, tokiko erakundeko organo eskudunak emandako ziurtagiri batekin batera. Ziurtagiri horretan, diruz laguntzea eskatu den jarduera gauzatzeko eta udalaren ekarpenarekin hori finantzatzeko onespena jasoko da. Originala edo kopia aurkeztuko da, eta, kopia bada, behar bezala konpultsatuta egon beharko du.

    5.4.– Aurreko atalean eskatutako dokumentazio orokorraz gain, elkarteek eta fundazioek eskaera bat aurkeztuko dute, ondoko zerrendako agiriekin batera. Originalak edo kopiak aurkeztuko dira, eta, kopiak ba¬dira, behar bezala konpultsatuta egon beharko dute.

    a) Eraketaren eskritura, eta, hala badagokio, Identi¬fikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    b) Izaera juridikoaren arabera Erregistroan duen inskripzioaren ziurtagiri eguneratua eta erregistroan erregistratuta dauden estatutuen kopia.

    c) Kideen artean boluntarioak dituzten irabazi asmo¬rik gabeko erakunde pribatuen kasuan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda egote¬aren ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta bo¬luntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.

    d) Erakunde eskatzailea fundazioa denean, Babesle¬tzan aurkeztutako azken kontu-ematearen egiaztagiria.

    5.5.– Eskaera eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta akatsak dituela edo osatu gabea dela ikusiz gero, eskabidea egin duen erakundeari hamar lanegune¬ko epea emango zaio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, akatsak zuzentzeko edo beharrezko agiriak aurkezteko. Dokumentazioa era egokian zuzen¬tzen ez bada, eskabideari uko egin diola ulertuko da; horretarako, Agentziaren zuzendari nagusiak ebazpena emango du, Herri Administrazioen Araubide Juridiko¬aren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    5.6.– Arestian esandakoaz gain, Uraren Euskal Agen¬tziaren zuzendariak eskabidea behar bezala ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edo/eta informazio guztia eskatu ahal izango die enpresa eskatzaileei. Arau honetan berariaz ezarri ez den guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari bu¬ruzko Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/09/01 - 2009/09/30
Aurkezteko epe-muga:

hilabete bat ebazpena ateratzen den momentutik

Ebazteko epea:
Sei (6) hilabeteko epea, agindua indarrean jartzen den egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Uraren Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Uraren Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.