Dirulaguntzak, 2011ko ekitaldian, elkarte mistoentzako eta gizonez osatutakoentzako

LABURPENA
Titulua:
Dirulaguntzak, 2011ko ekitaldian, elkarte mistoentzako eta gizonez osatutakoentzako
Xedea:

Honen xedea da emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen diharduten irabazi-asmorik gabeko federazio eta elkarte mistoentzako eta gizonez osatutakoentzako diru-laguntzak arautzea. Erakundearen xede eta helburuei loturiko proiektu zehatzak egin beharko dituzte 2011ko ekitaldian, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.

Diru kopurua:

Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa hogeita hamar mila (30.000) eurokoa izango da.

Deialdiaren araudia:
  • RESOLUCIÓN de 24 de junio de 2011 (EHAA Zk. 144/2011)

    EBAZPENA, 2011ko ekainaren 24a, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde diharduten elkarte mistoentzako eta gizon-elkarteentzako 2011ko diru-laguntzak arautzen dituena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskabideak ebazpen honetako eranskinean dauden ereduen arabera egin beharko dira, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean aurkeztu beharko dira (Manuel Iradier, 36. zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), hurrengo artikuluan eskatzen diren agiriekin batera. Zuzenean aurkez daitezke, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Telefono bidezko arreta:

945 016 700

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak ebazpen honetako eranskinean dauden ereduen arabera egin beharko dira, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean aurkeztu beharko dira (Manuel Iradier, 36. zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), hurrengo artikuluan eskatzen diren agiriekin batera. Zuzenean aurkez daitezke, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Itzuli

Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen diharduten irabazi-asmorik gabeko federazio eta elkarte mistoentzako eta gizonez osatutakoentzako diru-laguntzak

Honen xedea da emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen diharduten irabazi-asmorik gabeko federazio eta elkarte mistoentzako eta gizonez osatutakoentzako diru-laguntzak arautzea. Erakundearen xede eta helburuei loturiko proiektu zehatzak egin beharko dituzte 2011ko ekitaldian, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Ebazpen honek araututako diru-laguntzak erakunde hauek eska ditzakete: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko elkarte eta federazio mistoek eta gizonez osatutakoek; beharrezkoa izango dute, batetik, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, eta bestetik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen lan egitea.

2.- Ez dira onuradun izango soilik emakumeez osatutako elkarte eta federazioak, ez eta xede partikularrak dituzten elkarte eta federazioak ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 5. artikuluan ezarritako sailkapenarekin bat etorriz.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzei edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak ordaindu ahal izateko.

PRESTAZIOA
Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 3.000 eurokoa izango da jarduerako. Onartzen den aurrekontuaren % 100 finantza daiteke. Erakunde onuradun bakoitzeko bi jarduera lagundu daitezke, gehienez ere.

Ordainketa modua:

Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko hirurogeita hamabost, 13.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren –uko egin gabe-, eta gainerakoa, ehuneko hogeita bost, diruz lagunduko jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2012ko urtarrilaren 23ra arteko epean (egun hori barne).

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Dirulaguntza eskatzeko inprimakiak
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dirulaguntza eskatzeko inprimakiak (Eskaera)

Dirulaguntza eskatzeko inprimakiak pdf-an

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/07/29 - 2011/09/09
Aurkezteko epe-muga:

2011ko irailaren 9a arte.

Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea 2011ko azaroaren 30era artekoa izango da, gehienez ere. Epe horretan enpresa edo entitate interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.