Dirulaguntzak: Elkartegintza sustatzeko eta Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2011ko ekitaldian

Lagunduko jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatzeko epea, agiriak aurkeztuta, 2012ko otsailaren 28ra arte.

LABURPENA
Titulua:
Dirulaguntzak: Elkartegintza sustatzeko eta Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2011ko ekitaldian
Xedea:

Irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarte eta federazioei eta xede eta jardute-eremu bakarra emakumeak sustatzea duten fundazioei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Erakundearen xede eta helburuei loturiko proiektu zehatzak egin beharko dituzte 2011ko ekitaldian, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.

Diru kopurua:

hasieran behintzat, hirurehun eta hogei mila (320.000) eurokoa izango da.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena; 2011ko urtarrilaren 28koa (E.H.A.A. Zk. 43/2011)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Elkartegintza sustatzeko eta Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2011ko ekitaldian emango diren diru-laguntzak arautzen dituena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar dizkiote (Manuel Iradier, 36. zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), zuzenean, nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Telefono bidezko arreta:

945 - 016711

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar dizkiote (Manuel Iradier, 36. zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), zuzenean, nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Itzuli

Eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar dizkiote (Manuel Iradier, 36. zk., 01005 Vitoria-Gasteiz), zuzenean, nahiz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den beste edozein prozedura erabiliz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Dirulaguntzak: Elkartegintza sustatzeko eta Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2011ko ekitaldian

1.- “EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana/IX. Legealdirako Jarraibideak" planaren esparruan eta Erakundearen helburuekin bat etorriz, diruz lagunduko diren proiektuak edo jarduerak 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira, honako hauek egiteko:

 a) Emakumeen eskubideak, emakume-mugimenduaren historia eta pentsamendu feminista zabaltzeko programak, eta emakumeen erreferentziak eta genealogiak sortzekoak.

 b) Emakumeen elkarte-mugimendua dinamizatu, motibatu eta bultzatzeko jarduera-programak, hain zuzen ere emakumeak ahalduntzen laguntzen dutenak eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde diharduten emakume-elkarteen sareak sortu, sustatu eta indartzen dituztenak.

 c) Emakumeen elkartegintza sustatuz emakumeek politikagintzan, ekonomian, gizartean eta kulturgintzan parte har dezaten bultzatzeko programak eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte-mugimendua koordinatzeko programak. Programak jardueretan gauzatuko dira.

 d) Gizartea emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz sentsibilizatzeko eta horri buruzko informazioa emateko programak, eta informazio-baliabideetan eta komunikabideetan emakumeen eta gizonen irudi berdintzalea, plurala eta estereotiporik gabea sustatzen duten ekimenak.

 e) Etxeko lanetan eta zaintza-lanetan eta horiei dagozkien arduretan, gizonen erantzukidetasuna sustatzen duten programak, hain zuzen ere norberarentzat, aisialdirako, familiarako eta lanerako dugun denbora arrazionalago eta berdintasun handiagoz banatzea helburu dutenak.

 f) Berdintasunari buruzko prestakuntza-programak, hainbat eremutarako: hezkuntza, kultura, kirola, prestakuntza-enplegua, osasuna, gizarte-partaidetza, eta abar.

 Diru-laguntzak jaso ahal izateko, eskulangintza-proiektuak (eskulanak, artisautza, sukaldaritza, etab.) beste jarduera batzuekin osatu beharko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko sentsibilizazio-, informazio- edo prestakuntza-jarduerekin, hain zuzen.

 2.- Honako hauek ez dira diruz lagunduko:

 a) Aisialdirako baino ez diren jarduera-proiektuak.

 b) Beste entitate batzuei eskainiko zaizkien zerbitzu eta ekintzak finantzatzeko proiektuak.

 C) Genero-ikuspegirik gabeko proiektuak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskadiko elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuko irabazi-asmorik gabeko elkarte eta federazioek eska ditzakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen aplikazio-eremuko fundazioek, baldin eta helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeen sustapena badute. Beharrezkoa izango da jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

PRESTAZIOA
Muga:

Aurkeztutako laguntza guztiak aldi berean esleituko dira, ekitaldi berean, norgehiagoka-lehiaketaren teknika erabilita. Izan ere, programaren helburua da eskabideak garaiz eta behar den eran aurkezten dituzten elkarte guztiei ematea diru-laguntzak, baldin eta ebazpen honetan onuradun izateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte.

Horretarako, garaiz eta behar den eran aurkeztutako eskaerak aztertuz esleituko dira laguntzak. Onartzen den aurrekontuaren %100 finantza daiteke, 10. artikuluan zehaztutako irizpideei eta manu horren 4. paragrafoan (ikusi ebazpena) jarritako baremoei jarraiki eskaera bakoitzak 12.000 euro jasoko ditu, gehienez ere. Hor, programatutako ekintza guztiak sartuko dira

Ordainketa modua:

 1.- Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko hirurogeita hamabost, 13.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren –uko egin gabe-, eta gainerakoa, ehuneko hogeita bost, diruz lagunduko jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2012ko otsailaren 28ra arteko epean (egun hori barne):

 - Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda (IV. eranskina).

 - Diruz lagundutako jardueratik ateratako produktua, halakorik balego.

 - Balantze ekonomikoa, diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (IV. eranskineko ereduaren arabera).

 - Diruz lagundutako gastua egin dela justifikatzen duten fakturak edo agiriak edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak; kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta, ondoren, berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio; funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun eman beharko da. Faktura edo agirietako gastuen data ezin da izan 2011ko abenduaren 31z gerokoa.

 - Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen –eta ez beste ezertan- diharduten pertsonen soldata eta lansariak justifikatzeko agiriak.

 - Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu behar dira, eta jardueraren garapenari lotuak egon behar dute ezbairik gabe.

 - Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarte, federazio edo fundazioek jarduerak bere gain hartzen dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

 - Erakunde jasotzaile bakoitzeko, 3.000 eurotik gora ematen diren diru-laguntzetan: egiaztagiri eguneratua, zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatzeko; dagokion foru ogasunak egin beharko du, artikulu honetan jasotako agiriak aurkeztu aurreko hiru hil lehenago, gehien jota.

 2.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Dirulaguntzarako eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera eredua (I eranskina) (Eskaera)

Idatz daiteke eskaera eredua (pdf betegarria 87 Kb). Erakunde eskatzaileari buruzko datuak

Dokumentazioa:
  • b) Estatutuen Fotokopia

    Estatutuen fotokopia edo eratze-eskriturarena, aurreko urteetan ez badira igorri edo, bidalita ere, aldatu egin badira.

  • c) Bazkideen liburua

    Bazkideen Liburuaren fotokopia, edo, behar denean, Liburua bera.

  • d) NANaren fotokopia

    Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.

  • e) Jardueren programa

    2011ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko jardueren programa. Diruz lagundu nahi den jarduera bakoitzeko, II. eranskina -osorik- bete beharko da.

  • f) Zinpeko adierazpena (eranskina VI)

    VI. eranskinen jasotako zinpeko adierazpenak (pdf betegarria)

  • g) Foru aldundiko egiaztagiria

    Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, gehienez jota, eskabidearen egunaren aurreko hiru hil lehenago egina: zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatu beharko da. Zor bat atzeratzea lortzen duen elkarte, federazio edo fundazioak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, ateratutako zorrari dagokiona agiri bidez egiaztatzen badu.

  • h) Gizarte Segurantzaren egiaztagiria

    Gizarte Segurantzaren egiaztagiria, enpresa-kuotak ordainduta izatearena, proiektua egiteko langileak kontratatzen direnean.

  • i) Beste edozein agiri

    Egokitzat jotzen den beste edozein agiri, 10.1 artikuluko irizpideak behar bezala balioesteko; hala nola, curriculuma, genero-ikuspegiari buruzko prestakuntza teorikoa egiaztatzeko (VII. eranskina), eta talde teknikoaren edo jarduerak egiteko kontratatuko diren pertsona fisikoen edo juridikoen profil profesionala.

  • Elkarteen inskripzio agiria

    Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan -kasuaren arabera- inskribatuta egotearen ziurtagiria.

  • Identifikazio Fiskala

    Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia.

  • (V. eranskina) Datuen alta inprimakia

    "Datuen Alta / Doakion hirugarrena" inprimakia (V. eranskina). Elkartearen banku datuak, (ez badu lehenago bidali), horrela dirulaguntza badagokio ordaindu ahal izateko.

  • BEZ ez ordaindu beharraren agiria

    Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Jasotako dirulaguntza justifikatzeko agiriak
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
IV. eranskina - Justifikatzeko memoria (Laguntza emateko dokumentua)

1.- Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko hirurogeita hamabost, 13.a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren –uko egin gabe-, eta gainerakoa, ehuneko hogeita bost, diruz lagunduko jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren; bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2012ko otsailaren 28ra arteko epean (egun hori barne):

 - Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda (IV. eranskina).

 - Diruz lagundutako jardueratik ateratako produktua, halakorik balego.

 - Balantze ekonomikoa, diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (IV. eranskineko ereduaren arabera).

 - Diruz lagundutako gastua egin dela justifikatzen duten fakturak edo agiriak edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak; kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta, ondoren, berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio; funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun eman beharko da. Faktura edo agirietako gastuen data ezin da izan 2011ko abenduaren 31z gerokoa.

 - Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen –eta ez beste ezertan- diharduten pertsonen soldata eta lansariak justifikatzeko agiriak.

 - Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu behar dira, eta jardueraren garapenari lotuak egon behar dute ezbairik gabe.

 - Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta elkarte, federazio edo fundazioek jarduerak bere gain hartzen dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

 - Erakunde jasotzaile bakoitzeko, 3.000 eurotik gora ematen diren diru-laguntzetan: egiaztagiri eguneratua, zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatzeko; dagokion foru ogasunak egin beharko du, artikulu honetan jasotako agiriak aurkeztu aurreko hiru hil lehenago, gehien jota.

 2.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez (besteak beste, faktura eta ordainagirien bidez) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/03/04 - 2011/04/04
Aurkezteko epe-muga:

2011ko apirilaren 4 arte.

Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.