EMAKUNDEren dirulaguntzak 2010. Emakumeen parte hartzea sustatzen duten elkarteei

LABURPENA
Titulua:
EMAKUNDEren dirulaguntzak 2010. Emakumeen parte hartzea sustatzen duten elkarteei
Xedea:
Ebazpen honen xedea da irabazi-asmorik ez duten emakumeen elkarte eta federazioei eta xede eta jardute-eremu bakarra emakumeak sustatzea duten fundazioei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emango dizkien diru-laguntzak arautzea. Aipatutako diru-laguntzen bidez, Erakundeak 2010eko ekitaldirako dituen helburuen eta xedeen araberako proiektu zehatzak egin beharko dira, hurrengo artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.
Diru kopurua:
Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko jarritako diru-baliabideak. zenbatekoa, hasieran behintzat, berrehun eta berrogeita mila (249.000) eurokoa da.
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz Tlf.: 945 016700

Itzuli Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz Tlf.: 945 016700

Telefono bidezko arreta:
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz Tlf.: 945 016700

TRAMITAZIOAK
Elkargintza sustatzeko eta emakumeek euskal autonomia erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko

Aipaturiko diru-lagunten bidez, Erakundeak 2010eko ekitaldirako dituen helburuen eta xedeen araberako proiektu zehatzak egin beharko dira, 2., 3. 4, eta 5. artikuluek xedatutakoari jarraiki eta Erakundearen aurrekontuaren IV. kapituluan ezarritako kreditu-mugetatik atera gabe.

 

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarte zein federazioek eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 17ko 22/1994 Legearen aplikazio-egonda, helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeen sustapena duten fundazioek; beharrezkoa izango dute, dena den, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

 

 

Betebeharrak:

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen aplikazio-eremuan dauden irabazi-asmorik gabeko emakume-elkarte zein federazioek eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzko ekainaren 17ko 22/1994 Legearen aplikazio-egonda, helburu eta jarduteko eremu bakarra emakumeen sustapena duten fundazioek; beharrezkoa izango dute, dena den, jarduera Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-garatzea eta egoitza soziala ere Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.

 

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.– Gehienez ere, 500 euro: bazkide gutxi dituzten eta kultura-jarduerak antolatzeko helburua duten emakume-elkarteentzat.
Jarduera horien onuradunak bazkideak dira, hasiera batean; baina, kasu berezi batzuetan, beren lanaren emaitzak jendarte zabalago baten aurrean erakutsi ahal izango dituzte.

2.– Gehienez ere, 800 euro: 50 bazkide baino gutxiago dituzten emakume-elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria baino txikiagoa da, eta oso helburu argiak eta zehatzak edo jarduera ez oso berritzaileak dituzte.

3.– Gehienez ere, 1.500 euro: 50 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-udalerria da, eta oso helburu argiak eta zehatzak dituzte, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gutxiago aurkezten dituzte.

4.– Gehienez ere, 2.500 euro: 100 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-udalerria da; oso helburu zehatzak dituzte, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gehiago aurkezten dituzte.

5.– Gehienez ere, 4.000 euro: 100 bazkide baino gehiago dituzten elkarteentzat; talde horien jardute-eremua udalerria da, eta helburu zabalak dituzte; sarean lan egiten dute, edo, bestela, 3 jarduera berritzaile baino gehiago izan beharko dituzte; besteak beste, etxean eta familian gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko sentsibilizazio-jarduerak egitea eta herritarrak kontzientziatzeko eta gaitzeko  proiektuak egitea -emakumeen aurkako indarkeria nola antzeman eta horri nola aurre egin aztertzen dutenak-baloratuko dira, bai eta indarkeria hori prebenitzearen alde eguneroko bizitzan izaten diren portaerak sustatzeko proiektuak egitea ere.

6.– Gehienez ere, 6.000 euro: udalerriaz gaindiko jardute-duten elkarteentzat; sareetan lan egiten dute eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten eta gizartean baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden emakumeen egoerak eta beharrizanak kontuan
hartzen dituzte programak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzerakoan, edo IV. Planean jasotako helburuak garatzeko jarduerak  proposatzen dituzte.

7.– Gehienez ere, 8.500 euro: IV. Planean jasotako helburuak garatzeko jarduera berritzaileak proposatzen dituzten elkarteentzat. Baloratzerakoan kontuan hartuko da, halaber, emakume-elkarteen artean lankidetza-sareak sustatzea eta emakumeen eta gizonen
berdintasuna bultzatzeko erakundeek sortutako organoetan parte hartzea sustatzea. Emakume gazteek elkarteetan parte hartzeko eta horren gainean sentsibilizatzeko jarduerak garatzea ere baloratuko da.

8.– Gehienez ere, 12.000 euro: gure lurraldean dauden bereizkeriak gainditzen diharduten elkarteentzat, jarduera-eremutzat
lurralde historikoa edo autonomia erkidegoa dutenentzat, eta udalerriz gaindi emakume-sareak garatzeko jarduerak planteatzen dituztenentzat. Kontuan hartuko da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-mugimenduarekin lankidetza sustatzeko programak egitea, hain zuzen ere, genero-ikuspegia arian-arian finkatzeko estrategia eta ekintza zehatzak diseinatu eta planteatzen dituztenak.

TRAMITEAK
Eskaera:
Eskaera inprimaki normalizatuan
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. eranskina - (pdf formatuan, era betegarrian) - Erakunde eskatzaileari buruzko datuak aurkezteko
Dokumentazioa:
  • Aktibitateen proiektoa
    II. eranskina (pdf betegarria). 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko jardueren programa zehazteko
  • Aktibitateen proiektoa
    II. eranskina (Word formatuan). 2010eko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko jardueren programa zehazteko.
  • Emakunde markaren erabilera
    III. eranskina (pdf). Emakunde markaren erabiltzeko arauak.
  • Datuen alta / Hirugarren interesatua
    V. eranskina (pdf betegarria). Datuen alta / Hirugarren interesatua. Dirulaguntza jasotzeko banku datoak.V. eranskina (pdf betegarria). Datuen alta / Hirugarren interesatua. Dirulaguntza jasotzeko banku datoak.
  • Zinpeko adierezpena
    VI. eranskina (pdf betegarria). Zinpeko adierazpenak.
  • Aurkeztu behar diren agiri guztiak
    A) Orokorrean, eskatzaile guztiek aurkeztu beharrekoak:

    a) Erakunde eskatzaileari buruzko datuak. (I. eranskina).

    b) Estatutuen fotokopia edo eratze-eskritura, aurreko urteetan ez bada igorri edo, bidali arren, aldaketarik izan bada.

    c) Elkarteko kide kopurua; hala badagokio, Kideen Liburuaren fotokopiaren bidez egiaztatuko da.

    d) Eskabidea egin duen erakundearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.

    e) 2009ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko jardueren programa. Laguntza eskatu den jarduera bakoitzeko, osorik bete beharko da II. eranskina.

    f) Talde teknikoak edo jarduerak burutzeko kontratatuko diren pertsona fisiko nahiz juridikoek genero-ikuspegiaren gainean duten prestakuntza teorikoa eta lanbide-profila egiaztatzen duen curriculuma.

    g) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri. (VI. eranskina)
    h) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko izenpetzen duenak eta erakunde eskatzaileak ez dutela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere. (VI. eranskina)

    i) Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena: berariaz adierazi beharko da xede bererako beste diru-laguntzarik eskatu den eta, horrela bada, zein erakunderi eskatu zaion eta eskabide horren egoera zein den. (VI. eranskina)

    j) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, gehienez jota, eskabidearen egunaren aurreko hiru hilabete lehenago egina: zerga-betebeharrak ordainduta daudela egiaztatu beharko da. Zor bat atzeratzea lortzen duen elkarte, federazio edo fundazioak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztiori.

     

    B) 2008. urtean diru-laguntzarik jaso ez dutenek aurkeztu beharrekoak:

    a) Elkarteen edo Fundazioen Erregistroan -kasuaren arabera- inskribatuta egotearen ziurtagiria.

    b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

    c) "Datuen alta/Hirugarren interesatua" inprimakia (V. eranskina).

    d) Egiaztagiri eguneratua, dagokion foru ogasunak egina, erakunde eskatzailea BEZaz salbuetsita dagoela egiaztatzeko.

  • Dirulaguntza onartu ondoren, jasotzeko eta justifikatzeko
    IV. eranskina (pdf betegarria). Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda.IV. eranskina (pdf betegarria). Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda.
  • Dirulaguntza onartu ondoren, jasotzeko eta justifikatzeko
    IV. eranskina (Word formatuan). Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak deskribatuko dira, proiektuan aurreikusitako egutegia kontuan izanda.
  • Dirulaguntza jaso ondoren, beste agiriak

    – Balantze ekonomikoa, diruz lagundutako jarduera bakoitzeko (IV. eranskina).

    – Diru-jaso duten jarduerei dagokienez, egindako gastuaren jatorrizko fakturak edo agiriak; edo Emakunde-Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak -kasu horretan, Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesatuari itzuliko dizkio-, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar beste xehetasun jarrita. Faktura edo agirietako gastuen data ezin da izan 2010eko abenduaren 31z gerokoa.

    – Soil-soilik lagundutako proiektua garatzen -eta ez beste ezertan-diharduten pertsonen soldata eta lansariak justifikatzeko agiriak.

    – Funtzionamendu-gastu arrunten egiaztagiriak; gastu horiek erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertu beharko dira, eta lotura zuzena izan behar dute jardueraren garapenarekin.

    – Diruz lagundutako jardueren publizitatean Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza agertu dela eta jarduerak elkarte, federazio edo fundazioek bere gain hartu dituztela egiaztatzen duten egiaztagiriak.

    – Erakunde jasotzaile bakoitzeko, 3000 eurotik gora ematen diren diru-laguntzetan: egiaztagiri eguneratua, zerga-betebeharrak
    ordainduta daudela egiaztatzeko; dagokion foru ogasunak egin beharko du, artikulu honetan jasotako agiriak aurkeztu aurreko hiru hilabete lehenago, gehien jota.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz Tlf.: 945 016700



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/12/31 - 2010/02/15
Ebazteko epea:
Ebazteko epea Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesatuari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

 

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.