«EPM-Ekipamendu Produktiboak Modernizatzeko» programa. 2012

LABURPENA
Titulua:
«EPM-Ekipamendu Produktiboak Modernizatzeko» programa. 2012
Xedea:
Laguntzen programa honen xedea da industria makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea, produkzio-ekipamenduetan modernizazio maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzeko, hala nola, Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua (estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren antzekoak egiteari buruzkoa, gero urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaren bidez aldatu zena) aplikatzeko xedapenak finkatzen dituen azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuan ezarritako xedapenei egokitzeko. Gainera, modu horretara, dagoen makineria txatar bihurtzea eta bere ordez makinaria berria jartzea ahalbidetuko da.
Diru kopurua:
874.504 €
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 94/2012)
    IRAGARKIA, «Produkzio Ekipamenduen Modernizazioa (MEP)» laguntza-programaren aurrekontu-dotazioa aldatzeari buruzkoa.
  • IRAGARKIA aldatzeko dena (EHAA Zk. 124/2012)
    IRAGARKIA, «Finantza-laguntza (FL)», «Lehiatu», «+Berritu», «+Ekin-Barne ekintzailetza», «Ekoizpen-ekipamenduak Modernizatzea (EEM)» eta «+Digital@» izeneko laguntza-programen araudia aldatzeko dena.
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 28/2012)
    IRAGARKIA, EPM-Ekipamendu Produktiboak Modernizatzeko programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkixo zumarkalea, 36, 4. solairua (Bizkaia Plaza eraikina) 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 94 403 70 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkixo zumarkalea, 36, 4. solairua (Bizkaia Plaza eraikina) 48011 Bilbao
Itzuli Urkixo zumarkalea, 36, 4. solairua (Bizkaia Plaza eraikina) 48011 Bilbao
«EPM-Ekipamendu Produktiboak Modernizatzeko» programa. 2012
Laguntzen programa honen xedea da industria makina berrietan egin beharreko inbertsioak sustatzea, produkzio-ekipamenduetan modernizazio maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzeko, hala nola, Kontseiluaren 89/392/EEE Zuzentaraua (estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren antzekoak egiteari buruzkoa, gero urtarrilaren 20ko 56/1995 Errege Dekretuaren bidez aldatu zena) aplikatzeko xedapenak finkatzen dituen azaroaren 27ko 1435/1992 Errege Dekretuan ezarritako xedapenei egokitzeko. Gainera, modu horretara, dagoen makineria txatar bihurtzea eta bere ordez makinaria berria jartzea ahalbidetuko da.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
50 langile baino gutxiago dituzten eta laneko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten industri enpresek eskuratu ahal izango dituzte programa honek arautzen dituen laguntzak.
a) Laneko segurtasun eta osasunaren alorreko araudian ezarritako eskakizunak betetzea: – Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egina izatea, prebentziorako antolaketa-modu bat ezarriz, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren arabera; eta urtero egin beharreko prebentzio plana egina izatea. – Prebentzio-sistemaren auditoria egin izana, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoena. b) Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzari dagozkionak eta SPRI taldeko sozietateekikoak egunean izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera eska daitezkeen mugei jarraiki. c) Indarrean dagoen legeriaren arabera laguntza publikoak jasotzeko beharrezko baldintzak betetzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
874.504 €
Muga:
Diru-laguntza ez itzulgarri gisa eman beharreko laguntzek makina berriak erosteko gastu egiaztatuen % 20 finantzatuko dute, eta gehienez ere 18.000 euro emango dira erositako makina berri bakoitzeko. Diru-laguntza enpresa bakoitzeko eta urteko, gehienez ere, 40.000 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erakunde eskatzailearen eta beraren legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza-eskabidean. Laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Eskatzailearen ordezkapen-ahalordearen kopia. c) Erakundeak dagozkion zerga-administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zergabetebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak. d) Makineria berria erosi izana egiaztatzen duten fakturen kopiak. e) Makinei buruzko informazioa eskaintzen duten agiriak, bai txatar bihurtutako makinei bai makina berriei buruzkoa; azken kasu horretan, makinek 8. artikuluaren 3. paragrafoan adierazitako ezaugarriak betetzen dituztela zehaztuko da. f) Enpresa eskatzaileak hitzartu duen kanpoko prebentzio-zerbitzu baimenduaren edo baimenduen ziurtagiria, non hitzarmenen egungo indarraldia eta hitzartutako espezialitateak jasoko baitira. g) Behar izanez gero, auditoria egiteko erakunde baimenduaren ziurtagiria, enpresak prebentzio sistemaren arauzko auditoria egin duela eta hori eguneratua dagoela egiaztatzen duena. h) Makinaren CE adostasun-aitorpena, gutxienez gaztelaniaz idatzia. i) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titulartasuna erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela egiaztatzen duena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/02/09 - 2012/09/14
Ebazteko epea:
Ebazteko epea. Hiru hilabeteko epea ezartzen da ebazpena emateko, deialdia ixten den egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.