Memoria Historikoa Berreskuratzeko Jarduerak eta Proiektuak Gauzatzeko Diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea honako hau da: batetik, errepublika-balioak eta balio horien memoria historikoa eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan 1931-1977 denbora-tartean demokraziaren eta askatasunaren alde gauzaturiko borrokan balio horiek egindako ekarpena berreskuratzeko, hedatzeko eta ezagutzeko jarduera eta proiektuetarako diru-laguntzak emateko baldintzen deialdia egitea eta baldintza horiek arautzea.
Diru-laguntza eskatzea eragiten duten proiektuak 2009ko ekitaldian garatu beharko dira.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko honako erakunde hauek eskatu ahal izango dituzte deialdi honetan arauturiko laguntzak: beren estatutuetan edo erakundea eratzeko dokumentuetan bilduriko helburuen artean errepublika-balioak defendatzea, hedatzea eta sustatzea edo/eta frankismoaren aurkako memoria historikoa berreskuratzea jasota duten erakundeek.


Diru kopurua

Deialdi honetara bideraturiko gehieneko zenbatekoa laurogeita hamar mila (90.000) euro da guztira eta 2009ko aurrekontuen kargura izango da.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen bolumenak ez du gaindituko kontsignazio hori edo zenbateko hori Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dagokion aurrekontu atalaren barruan eguneratzetik -betiere indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki- ateratzen dena. Gizarte Ongizateko zuzendariak ebazpena emango du aurreko guztiaren berri emateko.
2. artikuluan aipatutakoen artean onartzen diren jarduera eta proiektuen kostuaren % 100eko laguntza eman ahal izango da, jarduera bakoitzaren egoeraren arabera eta betiere gehienez 15.000 (hamabost mila) euro emanda jarduera bakoitzeko. Jarduera edo proiektu bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa balioespen-fasean lortutako puntuaziorekiko proportzioan zehaztuko da, honako formula honi jarraiki: proiektuetako batek lortutako puntuazio handienaren balioaren artean lortutako puntuazioa, onartutako eskatutako zenbatekoarekin biderkatuta.
Diru-laguntzen zenbatekoa -diru-laguntza bakarrarena edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoei batuta- ez da izango garatuko den diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.


Araudia

AGINDUA, 2009ko martxoaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, memoria historikoa berreskuratzeko jarduerak eta proiektuak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten eta diru-laguntza horien
oinarri arautzaileak ezartzen dituena.


Harremanak norekin

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.
Tfnos.: 945 016 405; 945 016 446 y 945 019 405.


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan azaltzen diren eta diru-laguntzak eskatu nahi dituzten elkarte eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Eskabide-orria (I. eranskina) behar bezala beteta.
  • Egin beharreko jarduera azaltzeko memoria zehatza.
  • Proiektuari dagozkion sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza.
  • Beste erakunde batzuek proiektuan parte hartzen dutela egiaztatzeko dokumentazioa, egoera hori gertatzen bada.
  • Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak -eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak- zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa erregistratuta ez badaude, idazki bat aurkeztu beharko dute erakunde horietako legezko ordezkariak sinatua. Idazki horretan erantzukizun-aitorpena egingo dute eta adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean daudela. Nolanahi ere, diru-laguntza emateko, egiaztatzeko eta ordaintzeko fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu onuradunak.
  • Erakundearen IFZ.
  • Eskatzaileak erakundearekiko duen legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Erakundearen legezko ordezkariaren NANa.
  • Erakundearen estatutuak eta eraketa-akta.
  • Helburu bererako bestelako finantziazio-iturririk ba ote dagoen egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, finantziazioaren zenbatekoa eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskabideak egiaztatzen dituena.
  • Hirugarrenaren alta, behar bezala beteta.
  • Dagokion erregistroan erregistratuta dagoela adierazten duen egiaztagiria.
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.


Erakunde berak eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, eskaera horietako dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko da.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskaera guztiak eskabide-eredu orokorrean formalizatuko dira. Eredu hori Agindu honen I. Eranskinean dago. Eskabidearekin batera, Agindu honetan eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztuko da.
Eskabidea eta dokumentazio guztia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuordeari igorri behar zaizkio, Lurralde Historiko bakoitzeko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Ordezkaritzan aurkeztuta, bai zuzenean, bai 30/1992 Legean -azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena- aurreikusitako bideen bitartez.


Tramiteen deskripzioa

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat eratuko da. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Gizarte Ongizateko zuzendariak -batzordeburua izango da- eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko bi teknikarik -Gizarte Gaietako sailburuordeak izendatuko ditu-.
Ebaluazio-batzordeak, berriz, aurkezturiko eskabideei buruzko ebazpen-proposamena igorriko dio Gizarte Gaietako sailburuordeari. Bertan, balioespena bilduko da, 8. artikuluko irizpideei jarraiki.
Aurkeztutako dokumentazioa eta ebaluazio-batzordearen txostena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari buruzko ebazpena emango du Gizarte Gaietako sailburuordeak.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Gaietako Sailburuordetza.


Ebazteko epea

Diru-laguntzei buruz ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Ebazpena posta ziurtatuaren bidez jakinaraziko zaio interesdunari, eta, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak izan dezan haren berri. Ebazteko eta jakinarazteko epea amaitu eta esanbidezko ebazpenik eman ez bada, eskabidea ukatutzat emango da.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I. Eranskina (doc, 35KB)

EMANDAKO DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ERANSKINA

Bestelako Agiriak

Justifikazioa aurkezteko epea 2010eko otsailaren 28an amaituko da.

 a) Egindako jardueren memoria, era horretan jarduerak egin direla justifikatuko da, baita diru-laguntza emateko oinarri diren baldintzak betetzen direla ere.

 b) Diruz lagundutako jarduerari dagozkion diru-sarrerei eta gastuei buruzko memoria ekonomiko zehatza.

 c) Gizarte Ongizateko Zuzendaritzak emandako zenbatekoagatiko gastuaren ziurtagiri originalak, edo kausa justifikatua badago (idazki bidez justifikatuko da), gastuen kopia konpultsatua.

 d) Helburu bererako bestelako finantziazio-iturririk ote dagoen egiaztatzen duen zinpeko aitorpena, finantziazioaren zenbatekoa, fondo horien jatorria eta diruz lagundutako jardueran erabili den modua eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskabideak egiaztatzen dituena.

 e) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren egiaztagiri eguneratuak -eskabidea aurkezten den eguna baino, gehienez, hiru hilabete lehenago emanak- bigarren zatia ordaintzeko eskatzen denean erakunde horiekin dituzten betebeharrak beteta dauzkatela erakusteko, betiere 6.1 e) artikuluan ezarritako moduan.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/03/2009