Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa 2014.
Dekretu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko Ezohiko Programa ezartzea, industria-sareari eta enplegu-sareari eusteko oso garrantzitsua izanik, azken enpresa horiei banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko, eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.
100.000.000,00 €
- 111/2014 DEKRETUA, (EHAA Zk. 124/2014)
ekainaren 17koa, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa bat garatzeko dena
- Batzordearen Komunikazioa Estatuek (EBAO Zk. C155/11/2008)
berme gisa emandako laguntzei EBren Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria Garatzeko zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 67
e-posta: g-etxabe@ej-gv.es
Dekretu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa-taldeei abal publikoak emateko Ezohiko Programa ezartzea, industria-sareari eta enplegu-sareari eusteko oso garrantzitsua izanik, azken enpresa horiei banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko, eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.
1.- Lantokia Industria, meatzaritza, eraldakuntza, produkzio, zerbitzu tekniko (produktu-prozesuari lotutakoak) eta informazioaren gizartearen eta komunikabideen arloko ETE enpresak (erantsi ETEren definizioa pdf-n) izan daitezke Abalen Ezohiko Programaren onuradunak, betiere berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak badira eta lantokia eta/edo eraginpeko ustiapena Euskal Autonomia Erkidegoan badute, bai eta honako hauek ere betetzen badituzte:
- eragin traktore edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkezten badituzte.
- beren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak beren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-taldeak badira, eta egungo finantza-krisia dela medio behar duten finantzazioa lortu ezin dutenak badira.
- egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena duela ondoriozta badaiteke.
2.- Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.
Eskatzaileek, enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa arautzen duen Dekretuan aurreikusitako laguntzak baliatzeko, erakunde onuradun izan beharko dute, 2013ko irailaren 24ko Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Krisi-egoeran dagoen enpresa.
1.- Enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu baldin eta Kategorien araberako Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren (KAEO) 1. artikuluaren 7. idatz-zatian zehaztutako baldintzak betetzen baditu. (DOUE L 214/3, 2008.08.09koa)
2.- Hasiera batean, eta tamaina edozein izanik ere, enpresa bat krisi-egoeran dagoela esango dugu honako zirkunstantzia hauen arabera:
I) bazkideek erantzukizun mugatua duten sozietate bat izanik, sinatutako kapitalaren erdia baino gehiago desagertu bada, eta kapital horren laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo
II) erantzukizun mugagabea duen sozietatea izanik, sozietate horren berezko funtsen erdia baino gehiago desagertu bada, sozietatearen liburuetan azaltzen denaren arabera, eta funtsen laurdena baino gehiago galdu bada azken hamabi hilabeteotan, edo
III) enpresa mota guztiei dagokienez, lehiaketa-prozeduraren eraginpean hartzeko baldintza guztiak betetzen badituzte.
Finantza daitezkeen proiektuak.
Honako alderdi hauekin lotura duten proiektuak hartuko dira finantzagarritzat:
.- Inbertsio-proiektu, eskaera edo kontratuak gauzatzeko enpresa-arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-sarea nazioartean birkokatzen bada.
.- Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako proiektu, eskaera edo kontratuak, baita proiektu, eskaera edo kontratuaren ondorioz enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana izango duten enpresak ere.
.- Euskadiko enpresa-sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-eragina duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak.
.- Inplikatutako hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna eramatea haiengana.
Abal-eragiketen ezaugarriak.
1.- Dekretu honen arabera emandako finantza-abalek enpresa onuradunen diru-arriskuak bermatuko dituzte Finantza Erakundeen aurrean. Diru-arrisku horiek laguntzaren xede diren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak gauzatzeko behar diren finantza-eragiketen ondorioz sortzen direnak dira.
2.- Abalaren zenbatekoa inbertsio-proiektuarekin, eskaerarekin edo kontratuarekin lotutako finantza-eragiketaren nominalaren % 30 izango da, oro har. Abala abalatutako zenbateko nominalera luzatuko da gehienez eta zenbateko horren interesen 6 hilabetera gehienez.
3.- Irizpide orokortzat hartuta, abalaren epea 24 hilabete izango da; epe hori gainditu ahal izango da inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren bideragarritasunak edo iraupenak halakorik justifikatzen badute.
4.- Abalek abalaren komisioa edo prima sorraraziko dute urtean Eusko Jaurlaritzaren alde, baina ez da ezein komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko. Zenbateko hori aldez aurretik kitatuko da abal-eragiketa formalizatu zen urteurren bakoitzean, abalatutako finantza-eragiketaren saldo biziaren gainean.
5.- Abalaren komisioa edo urteko prima Batzordearen Jakinarazpenean 3.3. puntuan ezarritako babes-klausulen arabera kalkulatuko da. Puntu horretan biltzen diren primek Batzordearen Jakinarazpena, EEren Itunaren 87. eta 88. artikuluak Estatuko laguntzak berme gisa aplikatzeari buruzkoa, babesteari buruzko xedapenak zehazten dituzte 2008-06-20ko EO, C 155/10 ), 1. Eranskinean ezarritakoak (erantsi Dekretuaren 1. Eranskina PDF formatuan) .
Ikus Dekretuaren 7. artikulua
100.000.000,00 €
Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea.
Enpresa eskatzaileak, 2. eranskinean azaltzen den eskabidea betetzeaz gain, memoria bat erantsi beharko du. Memoria horretan enpresak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa arautzen duen Dekretuaren 8.4. artikuluan (beste lehio batean beltzez dagoen informazio guztia jaso) zehaztutako ezaugarriak jaso beharko dira.
Memoriaren ezaugarriak, Dekretuaren 8.4. artikuluan jasotakoak:
Enpresa eskatzaileak, 2. eranskinean azaltzen den eskabidea betetzeaz gain, memoria bat erantsi beharko du. Memoria horretan honako informazio hau bilduko da gutxienez:
a) Azken urteotan enpresak izan duen bilakaera, eta, hala badagokio, krisialdi ekonomikoari aurre egiteko barruan zer neurri hartu diren jakinaraziko da.
b) Enpresak bere bitartekoak erabiliz inbertsio-proiektuari, eskaerari edo kontratuari ezin diola aurre egin egiaztatzen duen txostena. Adierazitako txostenean zehaztu beharko da enpresak eta langileek zer ahalegin egin dituzten azken bi urte hauetako dibidenduak banatzeko politikari eta soldata-politikari dagokionez, baita ondorengo bi urteetarako aurreikusitako politikari dagokionez ere.
c) Merkatuaren bilakaeraren inguruko hipotesien azterketa, merkatu-azterketatik ateratzen direnena.
d) Enpresa Euskadiko enpresa-sarean sartzea:bere trakzio-eragina.
e) Enpresa eta bere nazioartekotze-maila.
f) Salbuespenezko esku-hartzearen oinarria den inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren deskribapena.
g) Bermatu beharreko eragiketa nagusiari buruzko memoria ekonomikoa eta finantza-arlokoa.Inbertsio-proiektuaren, eskaeraren edo kontratuaren ondorioz zirkulatzailea finantzatzeko sortzen diren premien deskribapena.
h) Abalatu beharreko finantzaketa-eragiketa(k) formalizatzeko baldintzak.
i) Enpresa eskatzaileak eskainitako kontrabermeen deskribapena, erantzukizun-aitorpenarekin. Bertan, enpresaren aktiboak osatzen dituzten ondasunak edo eskubideak zehaztu behar dira, ekoizpen-prozesuari lotuta daudenentz, eta balorazio-irizpide orokorren araberako benetako baliospena egin beharko da, bai eta kargen zehaztapena ere.
j) Finantziazio Baldintzak, enpresa hornitzaileei bideratuak, baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartuta.
k) Emaitza Kontuen Aurreikuspena indarreango urterako eta datozen bi urteetarako eta sentsibilitate-azterketa bat merkatuaren bilakaerari buruzko hainbat hipotesi oinarri hartuta.
l) Abala formalizatu ostean, eta data horretatik zenbatzen hasita hiru urteko epean enpresak edo enpresa-taldeak Eusko Jaurlaritzari aurretiazko baimena eskatuko diolako konpromisoa, baldin eta hirugarrenei akzioak besterentzen bazaizkie eta horrek kontrol-aldaketa badakar.
- Honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta hala badagokio, enpresa horrek izandako aldaketena.
b) Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
c) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia.
d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
e) Zerga-betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
f) Azken bi ekitaldietako Urteko Kontu Ikuskatuen fotokopia; horiek izan ezean, Sozietate Zergaren azkeneko bi aitorpenak.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.