Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntza berriak emateko 2017-2018 deialdia. LAGUNTZA BERRIAK

[POSDOC BERRI]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen bidez, EAEko ezarpen-zentroetan hobekuntzarako programetan izango diren ikertzaile-doktoreentzako eta 2017-2018 ikasturtean atzerrira joango diren ikertzaile doktoreentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia ezarri nahi dira.

Aurrekontuko zuzkidura

864.524

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ezarpen-zentroei zenbait zatitan odainduko zaie laguntza: % 10 jasoko dute kontzesioa ebatzi, eta laguntza onartu ostean; % 30, 2018ko otsailean, % 30, 2018ko maiatzean; eta gainerako % 30, 2018ko irailean.

Nori dago zuzenduta


  • Ikerlariak

    Eskakizunak:
    • Eskatzailea egun eta, gutxienez, 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik EAEn erroldatuta dagoelako egiaztagiria.
    • Egoitza-baimena
    • Doktoretza-titulua edo horren eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, doktoretza eskuratu zeneko data adierazita.
    • 23.3 b. artikuluan zerrendatutako baldintzak direla medio, doktoretzea 2013an eskuratu delako ziurtagiria.
    • Ezarpen-zentroaren konpromisoa, bertako lege-ordezkariak sinatua (ikerketa errektoreordeak edo haren baliokideak, unibertsitateen kasuan), doktore ikertzailearekin lan-kontratua formalizatzeko.
    • Atzerrian ikerketa-proiektuaren zuzendariak emandako ziurtagiria
    • Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren curriculum-vitae laburtua (azken 6 urteak).
    • Atzerriko ikerketa-proiektuaren zuzendariaren currcilum-vitae laburtua (azken 6 urteak).
    • Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko xedez laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez).
    • Memoria (gehienez ere, 3 orrialdekoa), eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeari buruzkoa, haren zientzia-kalitatea eta prestakuntza-ahalmena adierazita.
    • Proposatutako hobekuntza-programa, eskatzailea hirugarren urtetik aurrera sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatua, eta eskatzaileak ikerketa-prestakuntza osatu eta espezializazioan sakontzeko xedez laguntza-aldiko 36 hilabeteetan gauzatu beharreko jarduerak jasotzen dituena (6 orrialdekoa izango da gehienez).
    • Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculum vitae normalizatua eta laburtua (azken 6 urteak). Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Hori Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
    • Eskatzaiearen curriculum vitae normalizatua
    • Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.
    • Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculum vitae normalizatua eta laburtua (azken 6 urteak). Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimendu zientifikoak bilduko dira. Hori Ingelesez aurkeztu ahal izango da, edo EAEko hizkuntza ofizialetako batean.
    • Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2020. urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.
    • Eskabidean azaltzen den erantzukizunpeko adierazpenean jasotakoak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
    • Bi ikertzaileren aipamen-gutun, eskatzailearen ibilbide zientifikoaren berme gisa.
    • Laguntza jasoz gero, eskatzailea hirugarren urtean sartuko den ikerketa-taldeko ikertzaile-buruak sinatutako egiaztagiria, eskatzailea 2020. urtean onartuko duela espresuki adierazita dagoena.
  • Betekizun orokorrak

    • Eskabidea aurkezterakoan EAEko udalerri batean erroldatuta egotea, 2013ko urtarrilaren 1az geroztiko aniztasunarekin gutxienez.

    • Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, egoitza-baimena eduki behar dute.
    • Doktoretza-titulua edukitzea, 2014ko urtarrilaren 1ean edo geroago lortutakoa, honako salbuespen hauekin:

    • Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dion zehapen penal edo administratiborik, edo horretarako gaitasuna kentzen dion debeku legalaren pean erori ez izana, sexu-bereizkeriagatikoak barne hartuta, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoari jarraikiz.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    • a) Bete inprimakiak.
      b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
      c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
      Eskaera-orria

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Beste tramite batzuk