Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2012 ekitaldiko laguntzak
- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 16koa, (EHAA Zk. 117/2012)
Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako 2012ko ekitaldiko laguntzak emateko deialdia.
- AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, (EHAA Zk. 205/2010)
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.
Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Tlf.-zk.: 945 01 99 63
E-maila: comerin@ej-gv.es
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea 2
01009 VITORIA-GASTEIZ
Tlf.-zk.: 945 01 75 54
E-maila: mj-cubo@ej-gv.es
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo kalea 10
20006 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Tlf.-zk.: 943 02 25 58
E-maila: t-urkiol@ej-gv.es
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 BILBAO
Tlf.-zk.: 94 403 14 00
E-mail: i-lopezperez@ej-gv.es
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak eta/edo horien federazioak (merkatariek soilean osatutakoak edo mistoak, hau da, beste mota bateko profesionalekin batera osatutakoak), bai eta udalak edo berauek sustatutako garapen-entitateak ere.
Udal bateko elkarteren batek dirulaguntza eskatzen badu, dagokion udala eta honek sustatutako entitateak kanpoan geratuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak eta/edo horien federazioak (merkatariek soilean osatutakoak edo mistoak, hau da, beste mota bateko profesionalekin batera osatutakoak), bai eta udalak edo berauek sustatutako garapen-entitateak ere.
Udal bateko elkarteren batek dirulaguntza eskatzen badu, dagokion udala eta honek sustatutako entitateak kanpoan geratuko dira.
Eskabideaz gain, honako agiriok ere aurkeztu beharko dira:
a) Jarduera eremua
b) Diru-laguntza eskuratu ahal izateko aurkeztu¬tako jarduera-proiektua eta lan-plana, barne hartuz emaitzen aurreikuspena, horiei dagozkien adierazleak eta begiz jotako exekuzio egutegia.
c) Hala dagokionetan, gainerako merkatari-elkarteekin edo banaketaren sektorearekin zeriku¬sia duten entitateekin, edo dinamizazio-bulegoaren jardun-eremuko enpresa edo instituzioekin sinatutako akordioa. Jardueraren programa eta egutegia ere aur¬keztu beharko dituzte.
d) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agi¬riak; hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarrita.
e) Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko, eskumena duen organoak hartutako erabaki¬aren ziurtagiria, kasuan kasu.
f) Beharrezkoa izanez gero, entitate eskatzailearen legezko ordezkarien NANaren kopia eta ordezkari horien ahalordetze-agiria.
g) Aurkeztutako proiektua gauzatzeko gastuen au¬rrekontua, behar bezala banakatua.
h) Elkarte, federazio edo agrupazioek: deialdiaren ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen aurrekontuak –behar bezala banakatuak-, eta deialdiaren aurreko ekitaldiko diru-sarreren eta gastuen kontuak. Udalei edo garapen-agentziei dagokienez, agiri horiek merka¬taritza arlokoak izango dira.
i) Txostena, honako hauek zehaztuta: dinamizazio-bulegoaren egoitza; 11. artikuluan zehaztutako bare¬moaren arabera balora daitezkeen alderdi guztiak; eta, gainera, proiektua garatzeko esku artean diren bitar¬teko materialak, teknikoak eta pertsonalak.
j) Bulegoko arduradunaren curriculum vitaea.
k) Aplikatu beharrekoa den hitzarmenaren kopia.
l) Hala dagokionetan, kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen zinpeko aitorpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.
m) Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako pro¬gramen kontura edo beste edozein administrazio edo entitate publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. Aitorpen horretan, gainera, au¬rreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren diru-laguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.
n) Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia eta, hala badagokio, hirugarrenaren alta-agiria.
ñ) Lekuan lekuko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ziurtagiri egunera¬tua, Merkatarien Elkarteen Erroldan agertzen diren eskatzailearen datuei buruzkoa, non JEZen bazkide-kopurua adieraziko baita.
o) Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituz¬tenek zerga-mailako obligazioak bete dituztela egi¬aztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoa betetzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administra¬zioak, betiere, eskatzailearen berariazko baimenarekin, zuzenean eskatuko dizkiete zerga-arloan eskudunak diren organoei laguntza eta diru-laguntzen onuradu¬nek zerga betebeharrak bete dituztela ziurtatzen du¬ten agiriak ematea; baimen hori espedientean jasota ez balego, eskatzaileek eurek ekarri beharko lukete ziurtagiri hori espedientera.
p) Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Tu¬rismo Sailari azken bi ekitaldietan diru-laguntzarik eskatu ez dioten entitateek aurkeztu beharko dituzte paragrafo honetako d), f) eta n) idatz-zatietan jaso¬tako agiriak; edo, eskatu arren, agiri horiek aldatuta dituztenek. Hori guztia, urtarrilaren 13ko 4/1999 Le¬gearen bidez aldatutako azaroaren 26ko Herri Admi¬nistrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 35. artikuluko f) idatz-zatian xedatutakoari kalterik egin gabe.
Descripcón de los trámites:
Las subvenciones se adjudicarán por Resolución expresa de la Directora de Comercio antes del 31 de diciembre de 2012. Una vez transcurrido el plazo previsto para dictar la resolución sin que ésta se haya notificado al interesado, deberá entenderse desestimada la ayuda solicitada.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.