Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat laguntzak deitzen dira

LABURPENA
Titulua:
Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat laguntzak deitzen dira
Xedea:

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten.

Diru kopurua:

1.– Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 847.500 eurokoa izango da.

2.– Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 678.000 eurokoa izango da.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 11koa (EHAA Zk. 99/2011)

    EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2011ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Araudia:
  • 22/2007 Dekretua (EHAA Zk. 50/2007)

    22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Deialdia egiten duen organoa:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Egitura atal ebazlea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat laguntzak deitzen dira

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Lanbide- eta giza-tasunak eskaini eta horren ordainez dirua eskuratzen duena da lankide boluntarioa.

Laguntza hauetaz baliatu ahal izateko, entitate eskatzaileek honako baldintza hauek betetzen dituzten kandidaturak aurkeztu beharko dituzte:

a) Langile boluntarioak barne izatea, zeinek, gutxienez, urtebeteko antzinatasuna izan beharko duten, laguntzetarako deia egiten den urteko urtarrilaren 1ean, eta administrazio auzotasuna EAEn dutela ziurtatuta izan beharko duten. Aurretik EAEn behintzat urtebete osoz —eta etenik gabe— erroldaturik egon eta ez badute betetzen exijitutako baldintza, herrialde txirotuetan lankide-zereginetan egon direlako, bada horiek ere onartu egingo dira.

 

b) Lankideak sartzea, zeintzuk Nazioarteko Erakundeek herrialde txirotuetan garatzen dituzten programetan gutxienez urtebetez jardun beharko duten.

 

c) Lizentziatu edo diplomatu izatea, titulu hainbat Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogokoekin homologatzen dituen irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera. Eskabide epea amaitzen denerako homologatuta egon behar dute atzerrian lortutako tituluak.

Homologazio eskabidea ebaztearen zain edo, oraindik eskabidea egin gabe izan, baina, urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuko 16.1 artikuluarekin bat etorriz, euren atzerritar tituluarekin Espainiako Unibertsitateetan gradu-osteko ikasketetan —titulua homologatu barik— sartu direnak nahikoa zelako bigarren zikloko unibertsitate titulua izatea (lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa), lortutako titulua aurkeztu ahal izango dute egiaztagiri modura, programa horiek burutu zituzten Unibertsitateko Errektorearen baimenarekin batera, edo, bestela, Doktorego batzordearen irizpenaren kopia —matrikulazioa propio baimentzen zuena—aurkeztu ahal izango dute, aldez aurretik frogatuz aurkeztutako espediente eta titulu akademiko atzerrikoa egokitzen zaiela burutu nahi diren espezializazio ikasketei.  

d) Deialdia egiten den urtean 35 urte bete gabe izatea.

e) Aurreko deialdietan laguntza programa honen onuradun ez izatea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Hautagaitza bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.

Herrialde hartzaileen bizi mailaren araberako Gehigarria (Taula begira ezazu)

 

 

Muga:

15.000 euroak.

Ordainketa modua:

1.- Esleipen ebazpena eman ostean ordainduko da zenbatekoaren % 60a, 12. artikuluan aipatzen den asegurua ordaindu dela frogatu eta gero. Jarduera hasten denetik gutxienez lau hilabete igaro ondoren ordainduko da gainerako % 40a. Horretarako beharrezkoa izango da ordaindutako diru-laguntzaren zati bat erabili dela frogatzen duen memoria aurkeztea eta onartzea, eta horrekin batera abioiko txartela, lankidearen izenean egindako banku transferentzia, delako enbaxada edo kontsulatuan inskribatu izanaren kopia eta burututako lanaren txosten zehaztua, lankide boluntarioak eta herrialde txirotuan programaren ardura duen pertsonak izenpetua.

2.– Entitate eskatzaileak antolatutako eta emandako prestakuntzaren eta kudeaketaren gastuak lehenengo ordainketarekin estaliko dira.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Formularioa
Eskabide Formularioa:
Eskabide Formularioa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza Eskabidea (Eskaera)

Laguntza Eskabidea

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/27 - 2011/06/27
Aurkezteko epe-muga:

2011/06/27

Ebazteko epea:

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.