Abeltzaintzako ustiategietarako dirulaguntza bereziak abereentzako elikagaien prezioen igoeragatik

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza


Xedea

Ekoizpen-mota jakin batzuetara bideratutako abeltzaintzako ustiategiei laguntzea da, pentsuen eta ganaduarentzako bestelako elikagaien prezioa igotzearen ondorioz ustiategi horiek jasaten ari diren zailtasunak arintze aldera.


Nori Zuzendua

Nekazaritzako ustiategien erregistroan inskribatuta dauden nekazaritzako ustiategien titularrak izan daitezke ezarritako laguntzen onuradun, baldin eta honako eskakizun hauek ere betetzen badituzte:

a) Haragitarako behien hazkuntzara bideratutako ustiategiaren titularra izatea, betiere, 2008-01-01ean 10 behi ume-hazle (haragitarako gai diren bi urtetik gorako behiak) edo gehiago baldin badaude edo aurreko urtean (2007) 10 txahal edo gehiago hil badira eta bertako ekoizpena adierazpen geografiko batek edo nekazaritza ekologikoak babesteko modukoak badira.

b) Ardi-aziendaren ustiategiaren titularra izatea, betiere, 2008-01-01ean urtebetetik gora duten 100 eme edo gehiago baldin baditu.

c) Txerri-aziendaren ustiategiaren titularra izatea, betiere, 2008-01-01ean umetarako 10 txerrama edo gehiago edo gizentzeko 100 txerri baino gehiago baldin baditu.

d) Untxi-hazkuntzara bideratutako ustiategiaren titularra izatea, betiere, 2008-01-01ean umetarako 150 untxi-ama edo gehiago baldin baditu.


Diru kopurua

a) 2. artikuluko a) idatz-zatian adierazitako dirulaguntzetarako, 30 € lehenengo bederatzi behi ume-hazleengatik eta 50 € gainerakoengatik, behi ume-hazleak badira; eta 25 € hildako txahal bakoitzeko, 10.etik aurrera (hori barne).

b) 2. artikuluko b) idatz-zatian adierazitako dirulaguntzetarako, 3 € lehenengo 99 ardiengatik eta 4 € gainerakoengatik.

c) 2. artikuluko c) idatz-zatian adierazitako dirulaguntzetarako, 15 € umetarako txerrama bakoitzeko, 10.etik aurrera (hori barne), eta 3 € gizentzeko txerri bakoitzeko, 100.etik aurrera (hori barne).

d) 2. artikuluko d) idatz-zatian adierazitako dirulaguntzetarako, 4 € umetarako untxi-ama bakoitzeko, 150.etik aurrera (hori barne).


Araudia

AGINDUA, 2008ko ekainaren 5ekoa, Nekazaritza, Arratza eta Elikadura sailburuarena, 2008rako EAEko abeltzaintzako ustiategi jakin batzuetarako "de minimis " araubidearen menpeko dirulaguntzak ezartzen dituena.


Harremanak norekin

Resu Abasolo García
Telefonoa: 945-016303
Faxa: 945-019989
Posta elektronikoa:
r-abasolo@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera aziendaren ustiategien erroldei edo hildako animalia-kopuruari dagokion ziurtagiria aurkeztuko da, foru-aldundietako abeltzaintza-zerbitzuek emana.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Foru-aldundiek ezarritako epearen barruan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Laguntza-eskabideak dagokion foru-aldundian aurkeztuko dira.


Tramiteen deskripzioa

1.- Agindu honetan adierazitako dirulaguntzen kudeaketa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari dagokio.

2.- Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta behin eskabideak aurkezteko epea edo dagokion foru-aldundiak bertako bulegoetara iritsitako eskabideak bidaltzeko duen epea amaitzen denean, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak ebazpena emango du eta, horren bidez, eskatutako dirulaguntza onartu edo ukatuko du, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea edo foru-aldundietara ekarritako eskabideen eta dokumentazioaren kopia jasotzeko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.

3.- Aurreko paragrafoan aurreikusitako epea amaitu ondoren oraindik ez baldin bada berariazko ebazpenik hartu eta jakinarazi, eskabideak ezetsitzat jo daitezke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedaturikoaren arabera (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketa gogoan).

4.- Laguntzak gehienez hiru hilabeteko epean ordainduko dira, onuradunek betekizunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.


Egitura Atal Ebazlea

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria


Ebazteko epea

Hiri hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea


Bestelako Agiriak

Hirugarrenaren alta


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/06/2008