[Erraztutako mekikamentu-laguntza]  Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - erraztutako izapidetzea

Osasuna

LABURPENA
Xedea

Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2014eko ekitaldian, 2014ko abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari, eta, 2015eko ekitaldian, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkie.

Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Guizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.

    • Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.

  • Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako

    • Langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik ez jasotzea
  • Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen den identifikazio-dokumentua edukitzea (AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa)
Betekizunak eta merezimenduak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea Informazio xehatua

    Baldin eta laguntzen zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa bada, organo kudeatzaileak behar diren aldi guztietan automatikoki egiaztatuko du laguntzon eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, haien baimen adierazia jaso beharrik gabe; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuaren, bigarren lerrokadaren 50.3 artikuluan xedatutakoa betez.

  • Laguntzen xede den gastua, Euskadiko Osasun Sistema barne eginda izan behar da Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
11.440.120 €
Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

  • Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko 2014ko abenduaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian eta 2015eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie pertsona onuradunei, finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

 

  • Halaber, itzuliko zaizkie 2015eko ekitaldiko aldi berean ordaindu beharko dituzten zenbatekoak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.
Ordainketa-modua:

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratu eta bi hileko epean.

Deitzen duen erakundea
  • Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Laguntzaren abonu egintzarako kexa

    Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Edozein eratako izapideei jarraikiz laguntzak izango duen gastua zehaztu eta gero, laguntzak esleitzeko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu, 2015eko uztailaren lehenengo hamabostaldian eta 2015eko abenduaren bigarren hamabostaldian; eta 2014ko abenduaren 1etik 2015eko 10era arteko eta 2015eko ekainaren 11tik azaroaren 30era arteko aldietan egindako gastuengatik esleitutako laguntzetarako. Ohiko izapideen arabera aurkeztutako eskabideei dagozkien ebazpenek eskabideetan jasotako eskabideekiko koherentziari eutsi beharko diote.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0336303