Talde teknikoak sortzeko eta mantentzeko laguntzak

[talde-teknikoak-mantenimendu]

Deskribapena


Xedea

1.- EAEko 8.000 biztanletik gorako toki-erakundeak (udalak, mankomunitateak) bildu ahalko dira adikzioen prebentzio komunitariorako talde teknikoak sortzeko mantentzeko laguntzetara; betiere, adikzioei buruzko tokiko plana onetsita badute edo prestatzen ari badira, eta horrez gain, arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko ekintzak gauzatzen badituzte.

Halaber, adikzioetako talde teknikorik eratzeko behar besteko ahalmenik ez duten 8.000 biztanletik beherako udalerriei begira, honako entitate hauek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek:

a) EAEko foru-aldundiek, baldin eta toki erakundeen multzo bateko biztanleen beharrei erantzuteko teknikariak badituzte eta baldintza hauek betetzen badira:

- Toki-erakundeen multzo horrek mankomunitaterik ez osatzea (mankomunitatea osatuz gero, mankomunitatea bera izango litzateke hartzailea).

- Artatutako populazio guztia 8.000 biztanle baino gehiago izatea.

b) Hurbileko beste herri batzuen beharrei erantzuten dieten teknikariak dituzten EAEko udalak, baldin eta arreta ematen zaien herri horien populazioa, guztira, zuzenbideko 8.000 biztanletik gorakoa bada.

 

2.- Agindu honen 15.2. artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, adikzioen prebentzio komunitariorako eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko talde teknikoek funtzio nagusitzat izango dute Adikzioen Tokiko Planean finkatutako helburuak betetzea ─Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 legearen 67.1a eta 68.1a artikuluetan aipatzen dira horiek─.

Aurrekontuko zuzkidura

1.172.985 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzei esleitutako baliabide ekonomikoen zuzkidura aurkeztutako eskaerei erantzuteko behar bestekoa ez bada, hau da, 17. artikuluan baimentzen den gehienezko kopuru nahikoa ez bada edo eskatutako kopurua baino txikiagoa bada, dagoen kopurua banatu egingo da eskaeren artean, behar besteko funtsa balego jaso beharko luketen hainbatekoan.

Osasun Sailak, 2016. urteari dagokion aipatutako talde teknikoetako langileen kostuaren %75 finantzatu ahal izango du. Portzentaje hori aplikatzeko oinarria ez da ezein kasutan ondokoak baino handiagoa izango:

- Lanaldi osoko goi-mailako teknikaria: 45.470,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko erdi-mailako teknikaria: 37.245,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

- Lanaldi osoko langile administraria: 30.024,00 euro (Gizarte Segurantzaren gastuak barne)

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatikatua izango da. Lehenengo % 80, diru-laguntza ematean ordainduko da, eta gainerako % 20a, berriz, ekitaldia amaitu ondoren eta dagokion toki-erakundean fede publikoa duen pertsonak aldez aurretik egiaztagiria aurkeztu ondoren. Egiaztagiri horretan,talde teknikoak osatu dituzten langileen datuak, eskabidea aurkezterakoan eskatu zirenak, eta talde tekniko horien kontratazioaren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko dira. Egiaztagiri hori 2017ko martxoaren 1a baino lehenago aurkeztu behar da.

Nori dago zuzenduta


  • Toki-erakundeak
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

    • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

    Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

    Kodea

    0029003

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    2016ko azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Justifikazioa