LABURPENA
Titulua:
Langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-jarduerako diru-laguntzak. 2013
Xedea:
Agindu honen xedea, enplegurako lanbide-heziketaren azpi-sistemaren esparruan, eskaintza-prestakuntzaren arloko 2013ko diru-laguntzetarako deialdia arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-jarduerak martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduan arautuak burutzeko.
Diru kopurua:
24.928.080 euro bideratuko dira; horietatik, 13.710.444 euro 2013ko ordainketa-kredituaren kontura finantzatuko dira, eta, 11.217.636 euro, 2014ko konpromiso-kredituaren kontura.
Deialdiaren araudia:
- EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa (EHAA Zk. 104/2013)
EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita eskaintza-prestakuntzaren arloko 2013ko diru-laguntzetarako deialdia, enplegurako lanbide-heziketaren azpi-sistemaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-jarduerak burutzeko. Deialdia Lanbideren Administrazio Kontseiluaren Erabaki bidez onartu da
Araudia:
- REAL DECRETO 395/2007, de 23 de marzo (BOE Zk. 87/2007)
REAL DECRETO 395/2007, de 23 de marzo, por el que se regula el subsistema de formación profesional para el empleo. - ORDEN TAS/718/2008, de 7 de marzo (BOE Zk. 67/2008)
ORDEN TAS/718/2008, de 7 de marzo, por la que se desarrolla el Real Decreto 395/2007, de 23 de marzo, por el que se regula el subsistema de formación profesional para el empleo, en materia de formación de oferta y se establecen las bases reguladoras para la concesión de subvenciones públicas destinadas a su financiación.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Deialdia egiten duen organoa:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
.
Telefono bidezko arreta:
901 222 901 / 945 160 600
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
.
Itzuli
.
Langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-jarduerako diru-laguntzak. 2013
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Agindu honen xedea, enplegurako lanbide-heziketaren azpi-sistemaren esparruan, eskaintza-prestakuntzaren arloko 2013ko diru-laguntzetarako deialdia arautzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-jarduerak martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduan arautuak burutzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
1. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe pribatuek zein publikoek eskuratu ahal izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.
Era berean, bere kasa nahiz mendeko zentro eta entitateen bidez enplegurako prestakuntza profesionala eskaintzen duten enpresa-erakunde eta sindikatuek ere jaso ahal izango dituzte laguntza horiek. Bi kasuetan, behar bezala inskribatuta edo egiaztatuta egon beharko dute Enplegurako Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Estatuko Erregistroan edo aldez aurretik egiaztatu beharko dute, Erantzukizunpeko Aitorpen bidez, prestakuntza-zentroak edo -erakundeak betetzen dituela xede diren Profesionaltasun Ziurtagiri guztiak arautzen dituen Errege Dekretuan eskatzen diren baldintzak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, hurrengo atalean esaten den moduan.
2. Honako hauek eskatu ahalko dituzte I. eranskinean (Profesionaltasun Ziurtagiriak) eta II. eranskinean (izaera orokorreko espezialitateak) bildutako espezialitateak:
2.1. Enplegurako Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatutako edo onetsitako prestakuntza-zentroek, inskribatuta dauden lurralde-eremuan.
2.2. Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean, Enplegurako Prestakuntza Zentro eta Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta ez dauden prestakuntza-zentroek Erantzukizunpeko Aitorpena aurkeztu beharko dute, prestakuntza-zentroak edo -erakundeak ematen dituen eta xede diren Profesionaltasun Ziurtagiriak arautzen dituen Errege Dekretuan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen aitorpena, alegia. Gainera, erabilera orokorrerako honako gelak izan beharko dituzte idazkaritza edo harrera-lekua, zuzendaritza-bulegoa eta irakasleen gela edo koordinazio-jardueren gela. Areto horiek adierazitako erabilerarako egokituta egon beharko dute, itxurari eta altzariei dagokienez. Prestakuntza-zentroaren instalazioak kokatuta dauden lurralde-eremuan eskainitako espezialitateetan soilik parte hartu ahal izango dute.
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.3 artikuluaren 2. paragrafoak xedatzen duenari jarraiki.
b) Ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio-zehapenik, ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraiki.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
24.928.080 euro bideratuko dira; horietatik, 13.710.444 euro 2013ko ordainketa-kredituaren kontura finantzatuko dira, eta, 11.217.636 euro, 2014ko konpromiso-kredituaren kontura.
Muga:
Prestakuntza-jarduera bakoitzeko eman daitekeen diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko, honako eragiketa egin behar da: jardueraren ordu-kopurua bider jarduera bakoitzeko 15 ikasle, gehienez ere, bider honako moduluen zenbatekoa, prestakuntza-mailaren arabera
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- 3.– Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira: 3.1.– Kasu guztietan: a) Hirugarren Interesdunaren Datuen Alta Dokumentua, interesdunak eta dagokion banku-erakundeak behar bezala betea, aurreko ekitaldietan aurkeztu ez bada edo datuak aldatu behar badira soilik. b) Erakundearen identifikazio fiskaleko txartel konpultsatuaren fotokopia. c) Eskaera sinatzen duen/duten pertsona sinatzaileak/sinatzaileek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza egiaztatzen duen eskritura osoaren fotokopia konpultsatua. d) Erakunde bakoitzak eskatzen dituen prestakuntza-jardueren laburpen-orriak, zentro bakoitzaren gehieneko prestakuntza-ahalmena egiaztatuta; ahalmen hori urtebetean emateko konpromisoa hartzen duten guztizko ordu-kopuruaren araberakoa izango da, IV. eranskinaren arabera. Horretarako aintzat hartuko dira deialdi honetako 4. artikuluan jasotako irizpideak eta 2013ko irailaren lehenengo hamabostaldia hartuko da prestakuntza-jarduerak hasteko aurreikusitako data gisa, nahiz eta egiazki lehenago edo geroago hasi ahalko diren. e) Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean Enplegurako Lanbide Heziketako Zentro eta Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztaturik edo inskribaturik ez dauden prestakuntza-zentroek Erantzukizunpeko Aitorpena –V. eranskinaren araberakoa– eta teknikari kolegiatu batek izenpetutako instalazioen plano zehatza aurkeztu beharko dituzte. 3.2.– 9.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, balioetsi behar diren hainbat suposizio egiaztatzeko: a) A) idatzi-zatian aurreikusitako irizpideari dagokionez: zentroa irisgarritasun unibertsalera moldatuta egoteko betekizuna bete dela egiaztatzen duen ziurtagiria, teknikari kolegiatu batek egina; salbuetsita daude artikulu horretan agiri horiek aurkeztetik berariaz salbuetsitakoak. b) B) idatzi-zatian aurreikusitako irizpideari dagokionez: zentroak kalitate-ziurtagiria duela egiaztatzen duen agiria. Fotokopia konpultsatua. c) C) eta D) idatzi-zatietan aurreikusitako irizpideei dagokienez: instalazioak, altzariak eta ekipoak eguneratzeari buruzko txostena (VII. eranskina), eraginpeko espezialitateak eta bulegoak zein diren zehatuta, eta deialdi hau argitaratu aurreko azken 36 hilabeteetako instalazioen, altzarien eta ekipoen amortizazio-taularekin batera. D) Irizpidean, alokatutako ekipoen kasuan, alokairu-kontratuaren fotokopia konpultsatua eta egindako azken ordainketaren egiaztagiria. Alokairu-kontratuan, hitzartutako zenbatekoa agertu beharko da. d) H) idatzi-zatian aurreikusitako irizpideari dagokionez: 2011ko deialdiko prestakuntza-jardueretan –2011n eta 2012an burutuak– parte hartu duten ikasleak kontratatzen prestakuntza-zentroak edo -erakundeak egindako bitartekaritza-lanaren erantzukizunpeko aitorpena. Hauek adieraziko dira: kontratatuaren datuak, lan-kontratuaren datuak eta adierazpenaren xede den kontratua egin zeneko enpresaren sinadura (VI. eranskinaren arabera).
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/01
-
2013/06/19
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena egin eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea baztertutzat jo ahalko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
