Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak. Eszedentzia edo murrizketa. 2013

LABURPENA
Titulua:
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak. Eszedentzia edo murrizketa. 2013
Xedea:
Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak.
Diru kopurua:
1.965.493 €
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa (EHAA Zk. 104/2013)
    EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2013ko ekitaldian finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Deialdia egiten duen organoa:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
.
Telefono bidezko arreta:
901 222 901 / 945 160 600
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
.
Itzuli .
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak. Eszedentzia edo murrizketa. 2013
Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordezteko laguntzak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izango dute eskubidea Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko: bere kontura lan egiten duen pertsona fisikoak, baita pertsona juridiko pribatuak, sozietate publikoak izan ezik, –Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak lantokia–, betiere besteren konturako langileak, edo kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak, edo lanbazkideak kontratatzen badituzte lantoki horietan lan egiteko.
1.– 27.2 artikuluan aurreikusitako lanaldiluzapenaren kasuan izan ezik, kontratatutako langileak langabe gisa inskribatuta egon beharko du autonomia-erkidegoko, Estatuko edo Europar Batasuneko Enpleguko Zerbitzu Publiko batean. 2.– Besteren kontura lan egiten duten eta semealabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten langileak ordeztu behar badira, sinatutako bitarteko lan-kontratuaren iraupena egutegiko segidako 59 egunekoa izango da, gutxienez, eta Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete beharko ditu. Horretaz gain, ordeztuko den langilearen kontratuan itundutako lanaldia gutxienez egin beharko du eszedentziagatiko ordezkapenaren kasuan, edo ordeztutako langileak hartutako lanaldi-murrizketaren ehunekoaren baliokidea den lanaldia, baldin eta ordezkapena lanaldia murrizteagatik izan bada. 3.– Kooperatiba-sozietateen kasuan, sozietate horiek iraupen zehatzeko bazkide-kontratua egin beharko dute, seme-alabak edo mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duten bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezteko. Kontratu horrek gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako iraupena izango du, eta eszedentziagatiko ordezkapenaren kasuan, ordeztutako langilearen kontratuan itundutako lanaldi bera beteko du, gutxienez; lanaldia murrizteagatiko ordezkapenaren kasuan, aldiz, murriztutako ehunekoaren baliokidea den lanaldia. 4.– Legez edo akordio indibidualaren edo kolektiboaren arabera bermatuko da eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langileari bere lanpostua gordetzea edo bere ohiko lanaldira itzultzea. 5.– Ez da laguntzeko modukoa izango enpleguemailearen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa, ez enplegu-emailearen aurreko, ondorengo edo zeharkako senitartekoena (odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna), ezta pertsona juridiko pribatuetako gobernu- eta zuzendaritza-organoetako kideen senitartekoen (arestian aipatu dira) kontratazioa ere. 6.– Onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izan beharko dituzte. 7.– Onuradunek Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloko araudian xedatutakoa bete beharko dute, Prebentzio Zerbitzuen Araudia eta gainerako lan-arauak onartzen dituen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.965.493 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa (ordainketak banku bidez egiteko inprimaki normalizatua), entitateak edo eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta. b) Entitatearen edo eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren kopia. c) Diru-laguntza jaso behar duen kontratua eragin duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatzen duen agiria, eskubide horietaz baliatu den pertsonari buruzko honako datu hauek jasotzen dituena: – Eskubidea baliatuko den denbora. – Ordura arte egiten zuen lanaldia eta hori zein proportziokoa zen lanaldi osoaren aldean, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera. – Lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zenbatekoa den (ehunekoetan) egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta. – Lanpostua gordetzeko edo ohiko lanaldira itzultzeko bermea. d) Besteren kontura lan egiten duten langileen ordezkapenaren kasuan, seme-alabak edo mendetasunegoeran dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzen duen langilea ordezteko Enpleguko Zerbitzu Publikoan erregistratutako kontratuaren kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, bazkide langilearen edo lan-bazkidearen iraupen mugatuko kontratuaren kopia. e) Kontratatutakoaren enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia edo, bestela, dagokion Enpleguko Zerbitzu Publikoak emandako agiria, langabe gisa inskribatuta dagoela egiaztatzen duena. Jarraian aipatzen diren kasuetan ez da agiri hori aurkeztu beharko: – Kontratatutakoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa inskribatuta badago. Kasu horretan egoera hori eskaera-orrian adieraziko da. – 27.2 artikuluan aurreikusitako lanaldi-luzatzeen kasuan. Kasu horretan aurretik lanaldi partzialeko kontratazioa zegoela eta kontratua –ordezkapena betetzeko helburuarekin– aldatu dela egiaztatu beharko da. f) Kontratatutako pertsona agertzen den TC2 kotizazio-ereduaren edo Kotizazio Buletin Ofizialaren orrialdeen kopiak, eskatutako epeari dagozkionak. g) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Lurralde Zuzendaritzaren edo Kooperatiba Sozietateen kasuan, dagokion entitatearen egiaztagiri eguneratuak, laguntza eskatzen duen entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen dutenak. Zor bat atzeratzea lortzen duen erakundeari ordainketak eguneratutzat joko zaizkio, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia. h) Entitatea edo eskatzailea zigor- eta administrazioarloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena. i) Entitate eskatzailearen zinpeko aitorpena, Minusbaliatuak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legearen 38. artikuluan eta Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko araudian ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duena. j) Erakunde edo pertsona eskatzailearen aitorpena, indarreko ekitaldian eta aurreko bietan jasotako «minimis» laguntzei buruzkoa, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak emandakoak izan ezik.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/01 - 2013/12/31
Ebazteko epea:
Ebazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunetik aurrera, eta epe hori igarotakoan interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.