Prebentzio, arreta eta gizarteratze programetarako laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2009rako deialdia egitea prebentzio, arreta eta gizarteratze programetarako laguntzetarako, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurrez ikusi baitira.
Ondoko programek jaso ahal izango dituzte laguntzak: gizarte diskriminazioa eta bazterketa jasan, akatsak edo disfuntzioak izan edo gizartean ahulak diren talde edo kolektiboen komunitate-bizitza normalizatzea eta talde horien beharrak eta gabezia pertsonalak asetzea helburu duten prebentzio eta arreta zuzenerako programek. Programa horiek jardun-arlo hauek landuko dituzte:

  • Haurrak, gazteak eta familia, arrisku-egoeren prebentzioari, haurren babesgabetasun-egoeretan arretari eta familia esku-hartzeari lehentasuna emanez.
  • Helduak, beren parte-hartze eta gizarte-jarduera sustatzeari, zaindariei prestakuntza eta laguntza emateari eta etxeko zein komunitateko esku-hartzerako programak zabaltzen laguntzeari lehentasuna emanez.
  • Ezgaitasuna edota ezintasuna sortzen duten gaixotasunak dituzten pertsonak, familiei eta zaindariei laguntzeari, gizartearen sentsibilizazio eta normalizaziorako jarduketei, gaixoei eta ezgaitasuna duten pertsonentzat laguntza, arreta eta autolaguntzarako programei lehentasuna emanez.
  • Gizarte-bazterketa, hauei lehentasuna emanez: Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, gizarte-bazterketa larria jasaten duten pertsonentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, aukera sexualarengatik baztertuta dauden pertsonentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, prostituzio-arloan, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, kartzelan daudenentzat eta kartzelatik irtendakoentzat, Sentsibilizazioa eta laguntza-programak, gizarte-bazterketa pairatzen duten gutxiengo etnikoentzat.
  • Emakumezkoak, berdintasunaren eta genero-biolentziaren arloan, sustapen, sentsibilizazio eta prebentziorako ekimenei eta genero-biolentziaren aurka esku-hartzeko programei lehentasuna emanez.

Behar pertsonal eta sozial hauek asetzeko programa hauen helburua hauxe da: araututako bide eta baliabideak erabiltzea, gizarteratzea eta sustapen pertsonala errazteko.


Nori Zuzendua

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte indarrean dagoen legegintzaren arabera osatutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, partzuergoek, mankomunitateek eta udalek, baita horien menpeko erakundeek ere, baldin eta gizarte zerbitzuak ematea helburu badute, ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan eta hura garatzeko Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, prebentzio, arreta eta gizarteratzerako programak egiten badituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak behar den erregistroan inskribatuta egon beharko dira.
Erakunde publikoei eta erakundeon mende daudenei dagokienez, Agindu honetatik kanpo geratzen dira erakundeon zerbitzu arautuei zuzenean lotutako programak.
Era berean, Agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira erakundeen jarduerak eta programak, baldin eta nagusiki ondoko politika-motetara bideratzen badira: laneratze eta enplegura, eta horien sustatzera; droga mendekotasunaren eta inmigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz lagundu ditzakeen programa eta jardueratako alorrekoa bada. Oro har esanda, Agindu honen aplikaziotik kanpo geratzen dira, baita ere, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoak ez diren jarduera eta programa guztiak.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.


Diru kopurua

4.826.426,00€


Araudia
  • 133/2002 DEKRETUA, ekainaren 11koa,Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, prebentzio, arreta eta gizarteratze programetarako laguntzetarako.

Harremanak norekin

Informazioa: 945019394 eta 945019405.


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honek ezarritako diru-laguntzak jaso nahi dituzten erakunde eskatzaileek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Eskaera-orria (I. Eranskina) behar bezala betea.
  • Erakundearen estatutuen fotokopia (Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badago), baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
  • Identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia.
  • Hirugarren Interesatuaren Datuen Alta agiria, hirugarren gisa alta emanda egon ezean, edo alta emanda egonda kontu-zenbakia edo erakundearen beste edozein datu aldatzen dutenentzat. (II. Eranskina)
  • Dagozkion Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Altxortegiaren jatorrizko ziurtagiri eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen dituztenak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeak ez badaude enpresaburu gisa inskribatuta Gizarte Segurantzan, beren legezko ordezkariak idazki bat aurkeztu beharko du, eta idazki horretan erantzukizunpeko adierazpen bat (III. Eranskina) egingo da jakinarazteko egunean daudela Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren sistema alternatiboekiko obligazioak egunean ordainduta dauzkatela.
  • Helburu berbererako eskatutako edo jasotako beste diru-laguntzei buruz erakundearen arduradunak egindako zinpeko aitorpena. Diru-laguntza horiek onartuta edo tramitean egon litezke, eta beren zenbatekoa programa berarena izan behar da (IV. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).

Erakunde batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, eskabide guztietan aurkeztu beharreko agiriak behin bakarrik aurkeztu beharko dira.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/04 - 2009/04/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Diru-laguntza eskariak aurkezteko hilabete bateko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskariak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara igorriko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezartzen den eran (Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen)


Tramiteen deskripzioa

Ebazpen-proposamena aztertu ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gizarte Ongizateko zuzendariak diru-laguntza hauek ematea ebatziko du eta interesatuei hala jakinaraziko die, Agindu hau indarrean jartzen denetik gehienez ere sei hilabeteko epean, ondoren EHAAn argitaratuko den Ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan jaso beharko da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7 artikuluan ezarritako edukiak ez ezik, azkenean onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere.
Horren berri emateko, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari esleitutako zenbatekoa argiratuko dira geroago EHAAn.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete Agindua indarrean jartzen denetik



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

EMANDAKO DIRULAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO ERANSKINA


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/03/2009