IKT diru-laguntza deialdia 2012
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.
Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:
- A multzoa (950.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
- B multzoa (514.200 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.
Guztira, 1.464.200 €.
- AGINDUA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (IKT deialdia) (EHAA Zk. 247/2011)
45/2011 Dekretuak, martxoaren 22koak, Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e artikuluan (EHAA, martxoaren 25ekoa, 59. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dituzten egitekoak urratu gabe.
Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Aholku Batzordearen “Euskara 21, Itun Berritu Baterantz” izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak.
Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Kultura Sailak, oraingo Agindu honen bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko 2012ko diru-laguntza deialdia arautzen du.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Horrez gain:
- Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoa:
Elene Etxezarreta / Jone Aboitiz: 945 019298 (8:00 - 14:00)
Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.
a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Erregistroa: Donostia kalea 1 - Lakua I, 2. solairua - 01010 Gasteiz.
- Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokor Nagusia: Donostia kalea 1 - 01010 Gasteiz.
- Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 – 48001 Bilbo.
- Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia.
edo
Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)
-
Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia) - Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) - Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.
Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.
a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Erregistroa: Donostia kalea 1 - Lakua I, 2. solairua - 01010 Gasteiz.
- Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokor Nagusia: Donostia kalea 1 - 01010 Gasteiz.
- Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 – 48001 Bilbo.
- Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia.
edo
Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)
-
Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia) - Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) - Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.
Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako, edo beste edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta jarduera ekonomikoren bat garatzen badute, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta legalki eratuta badaude indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Agindu honen 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.
Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:
a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu -edo zuzendaritza- partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.
b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren 2012ko diru-laguntzen deialdiaren onuradunak.
Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortutakoa izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:
a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.
b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.
c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.
d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte.
e) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.
f) Laguntza-gai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.
g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.
h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.
i) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea.
j) B multzoko egitasmoei dagokienez, diru-laguntza jaso duen eskatzaileak, egitasmoa behin amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako IKTen inbentarioan alta eman behar du.
Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:
- A multzoa (950.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
- B multzoa (514.200 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.
Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, berrogei mila euro (40.000 euro) izango da eta, gutxienez, bi mila euro (2.000 euro). Edozein modutan ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak orotara aurrekontuaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko du, gehienez ere.
Entitate bakoitzak ezingo ditu deialdi honetara sei egitasmo baino gehiago aurkeztu.
Entitate bakoitzak ezingo ditu Agindu honetatik 120.000 euro baino gehiago eskuratu.
Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.
Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko eranskinen eta agirien inguruko informazioa aurkituko duzu eranskin honetan. Garrantzitsua da ondo irakurtzea.
Eskabide-orria.
Egitasmoaren azalpena (A multzoko egitasmoak)
Egitasmoaren azalpena (B multzoko egitasmoak)
Egitasmoaren aurrekontua.
Ordainketak egiteko agiria.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa egiteko jarraibideak. Garrantzitsua da ondo irakurtzea.
Egitasmoaren emaitzei buruzko txostena.
- Gastuak justifikatzeko agirien zerrenda.
- Behin betiko balantze ekonomikoa.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok gehienez ere 6 eskabide-orri aurkezteko aukera izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko die.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.