IKT diru-laguntza deialdia

LABURPENA
Titulua:
IKT diru-laguntza deialdia
Xedea:

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.

Diru kopurua:

Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:

  • A multzoa (876.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
  • B multzoa (700.000 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.

Guztira, 1.576.000 €.

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Horrez gain:

  • Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoa:
    Elene Etxezarreta / Jone Aboitiz: 945 019298 (8:00 - 14:00)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.

a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza: 
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

edo

Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

Itzuli

Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.

a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza: 
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

edo

Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako, edo beste edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta legalki eratuta badaude indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Agindu honen 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.

Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:

a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu -edo zuzendaritza- partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren 2011ko diru-laguntzen deialdiaren onuradunak.

Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortutakoa izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.

c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte. Hori betetzeko eta euskararen zuzentasuna eta egokitasuna bermatzeko, hizkuntza-ezagutza ziurtatuta duen pertsona bat izendatuko dute.

e) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

f) Laguntza-gai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.

g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea.

j) B multzoko egitasmoei dagokienez, diru-laguntza jaso duen eskatzaileak, egitasmoa behin amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako IKTen inbentarioan alta eman behar du.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:

  • A multzoa (876.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
  • B multzoa (700.000 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.
Muga:

Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, berrogei mila euro (40.000 euro) izango da eta, gutxienez, bostehun euro (500 euro). Edozein modutan ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak orotara aurrekontuaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko du, gehienez ere.

Entitate bakoitzak ezingo ditu deialdi honetara sei egitasmo baino gehiago aurkeztu.

Entitate bakoitzak ezingo ditu Agindu honetatik 120.000 euro baino gehiago eskuratu.

Ordainketa modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi eratara egingo dira, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera:

1.Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen ez duenean, diru-laguntza bere osotasunean ordainduko da ordainketa bakar baten bidez, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Diru-laguntzaren justifikazioa dagokion moduan egin beharko da.

2.Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen duenean, ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak eta agiriak aurkeztea
Eskabideak eta agiriak aurkeztea:
Laguntza-mota honetara jo nahi duen eskatzaileak I. eranskinean jasotako eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, adostasuna izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu behar du. Eskabide-orriarekin batera Aginduan zehaztutako hainbat agiri ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, eskatzaileak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. Eranskina: Eskabide-orria (Eskaera)

Eskabidea egiteko, eskatzaileak Eskabide-orria (I. Eranskina) bete eta aurkeztu beharko du.

  • A multzoko egitasmoa bada: atal guztiak bete behar dira, 5. atala izan ezik.
  • B multzoko egitasmoa bada: atal guztiak bete behar dira, 4. atala izan ezik.
Dokumentazioaren ordezko aitorpena (III. eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Honako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada eta indarrean jarraitzen badu, eskatzaileak Agindu honi lotutako III. eranskina bete eta aurkez dezake agiri hauen ordez:

Pertsona fisikoak:

  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ekonomi Jardueraren gaineko Zergari dagokion izen-emate agiriaren fotokopia
  • Autonomoen Erregimenean edo, hala badagokio, dagokion lan-mutualitatean alta emanda dagoelako agiriaren fotokopia. Entitate eskatzailearen eratze eskritura.

Pertsona juridiko pribatuak:

  • Entitate eskatzailearen estatutuak.
  • Entitate eskatzailea dagokion erregistro publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Legezko ordezkariak lege ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Entitate eskatzailearen IFZren kopia.
Hirugarrenaren datuen alta (II.A eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)
  • Orain baino lehenago Eusko Jaurlaritzarekin aritu ez diren eskatzaileek alta hartu beharko dute, “Hirugarrenaren datuen alta” izeneko inprimakia beteaz (II.A. Eranskina).
  • Alta hartuta egon arren, banketxez edo/eta kontu korrontez aldatu duten eskatzaileek aldaketak sartzeko eranskin bera bete beharko dute (II.A Eranskina).
Dokumentazioa:
  • Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko agiriak

    1. Eskabide-orria (I. Eranskina).

    2. Banku-datuak (II.A Eranskina).

    3. Eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, eskatzaileak:

    a) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere sei (6) hilabete lehenago egindakoa eta organo eskumendunak emana.

    b) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua, gehienik ere sei (6) hilabete lehenago egindakoa eta organo eskumendunak emana. Agiri honek beharrezko diren zigilu eta sinadurak izan beharko ditu.

    c) Burutu nahi den egitasmoa burutu ahal izateko jabego intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideak beharrezkoak direnean, eskubide horien jabe dela ziurtatuz entitatearen izenean ari den legezko ordezkariak sinatutako zinpeko aitorpena.

    Agiri horiez gain

    d) Pertsona fisikoa baldin bada:

    d.1. NANaren edo pasaportearen fotokopia.

    d.2. Ekonomi Jardueraren gaineko Zergari dagokion izen-emate agiriaren fotokopia.

    d.3. Autonomoen Erregimenean edo, hala badagokio, dagokion lan-mutualitatean alta emanda dagoelako agiriaren fotokopia.

    e) Pertsona juridikoa baldin bada:

    e.1. Entitate eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren edo pasaportearen fotokopia.

    e.2. Entitate eskatzailearen legezko ordezkariak lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratuaren fotokopia

    e.3. IFZaren fotokopia

    e.4. Entitate eskatzailearen eratze-eskrituraren fotokopia. Elkarteen kasuan, eratze-aktarena.

    e.5. Entitateko estatutuen fotokopia, edo entitate eskatzailearen jarduera arautzen duten arauak jasotzen dituen agiriarena.

    e.6. Eratze-eskriturak edota estatutuak dagozkion Erregistro Publikoan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten ziurtagirien fotokopiak.

    Entitateak ez ditu aurkeztu behar izango e.4 , e.5 eta e.6 idatz-zatietan adierazitako agirien fotokopiak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Erregistroan dagoen fundazioa edo elkartea bada. Izan ere, kasu honetan Administrazioak ofizioz egiaztatu ahal izango du Erregistroan dagoela, eta nahikoa izango da entitate eskatzaileak hori adieraztea I. eranskinean.

    Zerga-betebehar zein Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez, jardunbideak irauten duen bitartean eskatzen zaizkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.

    4.- Aurreko puntuan zehaztutako 3.d), eta 3.e) puntuetako agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada eta indarrean jarraitzen badu, eskatzaileak Agindu honi lotutako III. eranskina bete eta aurkez dezake agiri horien ordez.

    5.- Eskatzaileak eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, erantsi beharreko dokumentazioa, artikulu honetako 3.c puntuan adierazitakoa izan ezik, bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.

    6.- Pertsona fisiko edota juridiko pribatu batek baino gehiagok gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, kontuan izan behar da Aginduaren 9.5. artikuluan ezarritakoa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzaren justifikazioa:
Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Justifikazioa aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 31n bukatuko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Emaitzei buruzko txostena. (V. eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Eranskinean datozen atalak zehatz-mehatz bete behar dira. Egitasmoaren inguruko balorazioa jasotzea da asmoa eta horretarako garrantzitsua da informazio hau helaraztea. Ahal bada ez erabili ordezko txostenik. Eskabidea egin zenuten unean aurkeztutako informazioarekin erkatu nahi dugu, eta ordukoarekiko aldeak aztertu. Informazio berriak alde horiek argitzea nahi dugu, hau da, errepikapen hutsa izan barik, hasierako eta amaierako egoerak alderatzeko aukera eskaintzea.

Behin betiko balantze ekonomikoa (VI. eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Diruz lagundutako egitasmoari dagokion behin betiko balantze ekonomikoa.

Justifikazio-kontu erraztua (VII. eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua.

Diru-laguntza ematen duen organoak behar adina frogagiri eskatuko du, diru-laguntza behar bezala erabili dela egiaztatzeko. Horretarako, unitate moneta laginketa teknika erabiliko du.

Dokumentazioa:
  • Justifikaziorako aurkeztu beharreko agiriak

    Justifikazioa, justifikazio-kontu erraztuaren arabera egingo da. Justifikazio-kontu erraztuak, zinpeko aitorpenaren izaera izango duenak, honako informazio hau jasoko du:

    a) Burututako jardunari eta lortutako emaitzei buruzko txostena. (V. eranskina)

    b) Diruz lagundutako egitasmoari dagokion behin betiko balantze ekonomikoa (VI. eranskina).

    c) Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua (VII. eranskina).

    d) Diru-laguntza ematen duen organoak behar adina frogagiri eskatuko du, diru-laguntza behar bezala erabili dela egiaztatzeko. Horretarako, unitate moneta laginketa teknika erabiliko du.

    e) Zerga-betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua.

    f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak kitatuta dituela adierazten duen ziurtagiri eguneratua.

    g) Produkzioa: A multzoko egitasmoen kasuan, dagokion helbide elektronikoa; B multzoko egitasmoen kasuan, ale bat edo, izaera publikoa ez duten egitasmoen kasuan, sarbide-kode bat.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/11 - 2011/06/10
Aurkezteko epe-muga:

Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok gehienez ere 6 eskabide-orri aurkezteko aukera izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Ebazteko epea:

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko die.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
14/12/2011