GBA Deialdiarako Laguntzak

LABURPENA
Titulua:
GBA Deialdiarako Laguntzak
Xedea:

Ebazpen honen helburua ondoko deialdia egitea da: azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaz arautu ekitatearen aldeko antolaketan, aldaketa-prozesuentzako laguntzetarako 2011rako deialdia, alegia; izan ere, dekretu horren bidez, arautu egiten baitira, Genero-ekitatearen aldeko antolaketan aldaketa-prozesuak sustatzeko, lankidetza-erakundeentzako laguntzak.

Diru kopurua:

350.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena (EHAA Zk. 213/2011)

    EBAZPENA, 2011ko azaroaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2011rako genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duena.

Araudia:
  • Dekretua (EHAA Zk. 235/2008)

    197/2008 Dekretua, 2008ko azaroaren 25ekoa, lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen dituena, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Deialdia egiten duen organoa:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Egitura atal ebazlea:
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Vitoria-Gasteiz :
    Nafarroa,2
    01007 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Astelehenetik ostegunera goizeko 9etatik 13ak arte eta arratsaldeko 15etatik 16:30ak arte.

  • Ostiralak goizeko 9etatik 14ak arte .

Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean):

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia (Zuzenean):

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Vitoria-Gasteiz :
    Nafarroa,2
    01007 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Astelehenetik ostegunera goizeko 9etatik 13ak arte eta arratsaldeko 15etatik 16:30ak arte.

  • Ostiralak goizeko 9etatik 14ak arte .

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Vitoria-Gasteiz :
    Nafarroa,2
    01007 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia (Ganapenerako Elankidetzaren Euskal Agentzia):

  • Astelehenetik ostegunera goizeko 9etatik 13ak arte eta arratsaldeko 15etatik 16:30ak arte.

  • Ostiralak goizeko 9etatik 14ak arte .

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

2011rako genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duena.

Ebazpen honen helburua ondoko deialdia egitea da: azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaz arautu ekitatearen aldeko antolaketan, aldaketa-prozesuentzako laguntzetarako 2011rako deialdia, alegia; izan ere, dekretu horren bidez, arautu egiten baitira, Genero-ekitatearen aldeko antolaketan aldaketa-prozesuak sustatzeko, lankidetza-erakundeentzako laguntzak.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ikusi Dekretuaren Artikulu 5 eta 6

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 350.000 euroko zenbatekoa izango da guztira, eta lankidetza-erakundeei banatuko zaie genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko, gehienez ere 26.400 euroko laguntzetan.

Guztizko zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpen bat argitaratuz.

Muga:

Erakunde bakoitzarentzat 26.400 euro

Ordainketa modua:

a) Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 60raino, hitzarmena sinatzen denean.

b) Bigarren eta azken ordainketa, diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 40raino, emandako diru-laguntzaren % 40 gauzatu dela adierazten duen txostenaren eta dokumentuen bitartez justifikatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Formularioa
Eskabide Formularioa:
Eskabide Formularioa
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza eskabidea (Eskaera)

Laguntza eskabidea.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Elektronikoa

V.Eranskina eta VI.Eranskina (doc, 81 Kb)

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren zerrenda

Erakunde eskatzaile

  1. Estatutuen eta dagokion Erregistroan erregistratuta egotearen fotokopia eskuetsia, baita eskabidea aurkezten duenaren ahalordetzea ere (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. a, b eta c, artikulua).
  2. FIZ txartelaren fotokopia eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. e. artikulua)
  3. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez izanaren zinpeko adierazpena (ez zigor penalik ez administratiborik), dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, eta horretarako ezgaitzen duen legedebekurik jaso ez izanaren zinpeko adierazpena. Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen ez egotea, ezta debeku horrekin zigortuta egotea ere, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legean ezarritakoari jarraiki (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.d artikulua).
  4. Erakundearen antolamendu-egituraren dokumentua honako arlo hauetaz informazioa ematen duena: organigrama, gobernu modua, lan-prozesuak, etengabeko hobekuntzarako ekintzak eta pertsonen kudeaketa (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.g artikulua).
  5. Erakunde eskatzaileak aurretik emakumearen alde eta/edo generoberdintasunaren alde egindako lanaren azalpen-memoria (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.h artikulua)
  6. Zinpeko edo erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuaren fase guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz, betiere parte hartzeko ezarritako metodologiari jarraiki. Bereziki aipatuko da finantzatutako prozesua Lankidetzarako Zuzendaritzak sustatutako kanpoko ebaluaketa-prozesuaren menpe egon daitekeela (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.j artikulua)
  7. Erakundeko genero-erreferentea den pertsonaren izendapena jasotzen duen dokumentua, estatutuen arabera izendatutako ahaldunaren sinadurarekin (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua)
  8. Generoari buruzko Barne Taldearen osaera jasotzen duen dokumentua, estatutuen arabera izendatutako ahaldunaren sinadurarekin (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).
  9. Memoria bat, bertan erreferentearen, Generoari buruzko Barne Taldearen eta prozesuan parte hartzen duen erakundeko langileen eginkizunen liberaziosistema bat ezarriko da (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. j. artikulua).
  10. Zinpeko edo erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuan duen partaidetza argitara emateko konpromisoa hartzen duela adieraziz (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).
  11. Prozesuak irauten duen bitartean sortzen den dokumentazioan ez ezik egiten diren memoria eta txostenetan ere hizkuntza ez-sexistaren erabilera egiaztatzen duen dokumentua (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

Kanpoko pertsona fisikoa edo juridikoa

  1. Kanpoko pertsona físikoak edo juridikoak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak antolatutako prestakuntza-prozesuan parte hartzeko konpromisoa eta borondatea duela jasotzen duen dokumentua (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 2.1 artikulua).
  2. Kanpoko pertsona físikoari edo juridikoari buruz honako dokumentazio hau: curriculuma eta I. eranskinean ezarritako baremazio-irizpideetan jasotako alderdiak frogatzeko behar diren dokumentuak.

Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikorako erabateko finantzaketaren eskabidea:

  1. Erakunde eskatzailearen generoari buruzko partaidetza-diagnostikoaren kopia.
  2. Partaidetza-diagnostikoaren lantze-prozesuaren memoria zehatza, arreta berezia jarriz prozesuan erabilitako metodologian eta prozesuan izandako partaidetzan. Betiere, III. eranskinean ezarritako baremazio-irizpideen arabera.

Dokumentazio-eskaera ekarpenerako instrukzioak kanal elektronikoa. (pdf, 655 Kb)



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/11/11 - 2011/12/10
Aurkezteko epe-muga:

2011/12/10

Ebazteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean hasi eta hurrengo lau hilabeteetan esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, aurkeztutako eskaerak ezetsitzat hartuko dira.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.