Kontrataziorako laguntzak. Donostia-San Sebastián 2014

LABURPENA
Titulua:
Kontrataziorako laguntzak. Donostia-San Sebastián 2014
Xedea:
Diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Laguntzak Lanbide - Enpleguaren Euskal Zerbitzuak batera finantzatzen ditu. Laguntzak Donostiako Sustapena udal-sozietate publikoak eman ahal izango dizkie Donostian lantokiak dituzten enpresa txiki eta irabazi asmorik gabeko entitateei, baldin eta hiriko langabeak kontratatzen badituzte.
Diru kopurua:
290.759,91 €
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia itxi da (GAO Zk. 131/2014)
    Donostiako udalerrian, 2014. urtean, enplegua sortzea sustatzera zuzendutako laguntzen deialdia itxi da; laguntzak Lanbide - EEZk enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian kokatzen dira (2013ko urriaren 17ko ebazpena).
Araudia:
  • Laguntzen oinarrien aldaketa (GAO Zk. 117/2014)
    Donostiako udalerrian 2014. urtean enplegua sortzea sustatzera zuzendutako laguntzak emateko oinarri arautzaileak. Laguntzen oinarrien aldaketa
  • Oinarri arautzaileak (GAO Zk. 93/2014)
    Oinarri arautzaileak, Donostiako udalerrian 2014. Urtean enplegua sortzea sustatzera zuzendutako laguntzak emateko oinarri arautzaileak; laguntzak Lanbide - EEZk enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian kokatzen dira (2013ko urriaren 17ko ebazpena).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan, Goikoa Jauregia, Ijentea kalea 6 – Behea eskuin, 20003 Donostia-San Sebastián. Informazio zerbitzuak Donostia Sustapenak Altza auzoan, Larratxo Pasealekua, 55.
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa 943.482.800
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan, Goikoa Jauregia, Ijentea kalea 6 – Behea eskuin, 20003 Donostia-San Sebastián. Informazio zerbitzuak Donostia Sustapenak Altza auzoan, Larratxo Pasealekua, 55.
Itzuli Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan, Goikoa Jauregia, Ijentea kalea 6 – Behea eskuin, 20003 Donostia-San Sebastián. Informazio zerbitzuak Donostia Sustapenak Altza auzoan, Larratxo Pasealekua, 55.
Kontrataziorako laguntzak. Donostia-San Sebastián 2014
Diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Laguntzak Lanbide - Enpleguaren Euskal Zerbitzuak batera finantzatzen ditu. Laguntzak Donostiako Sustapena udal-sozietate publikoak eman ahal izango dizkie Donostian lantokiak dituzten enpresa txiki eta irabazi asmorik gabeko entitateei, baldin eta hiriko langabeak kontratatzen badituzte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Kontrataziorako laguntza horiek jaso ditzakete Donostian lantokiren bat duten enpresa edo erakunde hauek: 1. Enpresa txikiek. Gehienez 50 langile izan behar dituzte (batez beste) eta eragiketa bolumenak edo aktiboak ez du 10 milioi euro baino handiagoa izan behar. Gainera, ez dute loturarik eduki behar, ezta %25 baino partaidetza handiagorik utzita ere, aurreko baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresa edo erakundeekin. Ondorio horretarako plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira urteko lanaldi osoko langileak. Lanaldi partzialeko langileei dagokienean, lan egindako orduekiko proportzionalki zenbatuko dira. 2. Profesionalek edo autonomoek. 3. Irabazi asmorik gabeko erakundeek. 4. Baztertzeko egoeran edo arriskuan aurkitzen diren pertsonak gizarteratzeko eta lanmunduan sartzeko helburu soziala duten gizarteratze-enpresek eta enplegu-zentroek.
1. Ez dute administrazio eta erakunde publikoen edo enpresa txikiak ez direnen mende egon behar, ezta haiekin sozietate moduan lotuta edo %25eko edo gehiagoko partaidetzarekin ere. 2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea egiaztatu behar dute. 3. Lan-arloan eta Gizarte Segurantzari dagokionean indarrean den araudia bete behar dute. 4. Ez dute eduki behar arau-hausteren baten ondorioz diru-laguntzak jasotzeko debekurik. 5. Ez dute zorrik izan behar Donostiako Udalarekin edo Donostiako Sustapenarekin. 6. Kontratazio edo kontratazioen bidez, enplegu garbia sortuko da enpresan kontratatutako pertsonak sartu aurreko 3 hilabetetan batez beste dagoen langile-kopuruarekiko. Kopuru hori kalkulatzeko, kontuan izango da diru-laguntza duen kontratazioaren egunean alta emanda dauden langileen batez bestekoa kontratazio-egunaren aurreko hiru hilabetetan alta emanda zeuden langileen batez bestekoa baino handiagoa izatea. Egoera hori egiaztatzeko, "Alta egoeran dauden langileen batez besteko kopuruaren inguruko bi txosten" aurkeztu beharko dira, biak ere Gizarte Segurantzak eginak: bata kontratu-egunaren aurreko hiru hilabetekoa izango da eta bestea kontratazioaren egun berekoa (diru-laguntza kontratazio horrentzat eskatu da).
PRESTAZIOA
Dotazioa:
290.759,91 €
Muga:
1) Gehienez 3.000 euroko laguntza hiru hilabeteko eta lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko eta gehienez 6.000 euroko laguntza sei hilabeteko edo gehiagoko eta lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko edo hiru hilabetetik sei hilabetera arteko kontratazioaren kasuan, diru-laguntza lanaldiarekiko eta/edo lan egindako denborarekiko proportzionala izango da. Laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte-segurantzaren gaineko kostuen %75 baino handiagoa. 2) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten taldeetako pertsonak, lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherakoak eta kontratazio aurreko 18 hilabetetan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden izena emanda egon diren pertsonak kontratatzen badira, laguntzaren zenbatekoa gehienez 9.000 eurokoa izango da sei hilabeteko edo gehiagoko eta lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko edo hiru hilabetetik sei hilabetera arteko kontratazioaren kasuan, diru-laguntza lanaldiarekiko eta/edo lan egindako denborarekiko proportzionala izango da. Kasu horretan, laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du izan kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte-segurantzaren gaineko kostuen %100 baino handiagoa. Ez dute inola ere diru-laguntzarik izango 2015eko martxoaren 15a ondorengo soldatakostuek. Enpresa bakoitzeko gehienez 2 kontraturentzat emango da diru-laguntza.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Hasierako eskaera egitean eta hori onartua izan dadin: a) Oinarri hauen I. Eranskina, oso-osorik betea. b) Enpresa edo erakunde onuradunaren IFKren kopia. c) Enpresaren eraketako erregistro-datuen eta eraketa-eskrituren kopia, berezko nortasun juridikoa duten erakundeen kasuan. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilei dagokienean, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da. d) Oinarri hauetako 4. puntuan eskatutako alderdien inguruko zinpeko aitorpena, II. Eranskinaren ereduaren arabera. e) Hirugarren interesatuaren banku-datuen altaren fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatua. III. Eranskina. f) Egindako kontratazioaren inguruko datuak. IV. Eranskina. 2013. urtean zehar, Donostiako Sustapenaren beste laguntza-programetan parte hartu duten erakundeek egoera horren berri eman dezakete, b), c) eta e) puntuen inguruko dokumentazioa berriro aurkeztu beharrik izan gabe. g) Lan-kontratuaren kopia (iraupena eta lanaldia argi agertuko dira). h) Kontratuaren mendeko pertsonaren NAN / AIZ kopia. i) Kontrataturiko pertsona Lanbiden izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria, Enpleguko Zerbitzu Publiko batek egina (DARDE). Pertsonak alta emanda egon behar du kontratazio-egunean (diru-laguntza kontratazio horretarako eskatua izan da). j) Langilearen lan-bizitza, kontratua hasi ondorengo egunetan Gizarte Segurantzak emana; lan-bizitza horretan, kontratazio aurreko 12 hilabete sartuko dira. k) Kontratuaren mendeko pertsonaren errolda-ziurtagiria, Donostiako Udalak emana, edo Donostiako Sustapenarentzat baimena hori eskatzeko (IV. Eranskina). l) Kontratazio-egunaren aurreko hiru hilabetetan alta emanda zeuden langileen batez bestekoaren inguruko txostena, Gizarte Segurantzak emana. m) Kontratazio-egunean alta emanda zeuden langileen batez bestekoaren inguruko txostena, Gizarte Segurantzak emana. n) Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten taldeetako pertsonak, lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherakoak eta kontratazio aurreko 18 hilabetetan gutxienez 12 hilabetez Lanbide-EEZn izena emanda egon diren pertsonak kontratatzen badira, egoera hori ziurtatzeko behar adina dokumentu aurkeztu beharko dira. 2. Egindako kontratazioaren azken justifikazioaren eta laguntzaren ordainketa-eskaeraren unean: o) Azken justifikazioaren gaineko VI. Eranskina. p) Kontratua egin zaion pertsonaren lan-bizitzaren ziurtagiria, laguntza eskatutako denboraldi horren barruan enpresan lanean aritu dela egiaztatzeko. q) Nominak eta nominen ordainketak. r) TC1 eta TC2 eta horien ordainketaren frogagiriak. s) Erakunde onuradunak zerga-betebeharrak egunean dituela ziurtatzen duen ziurtagiri eguneratua. t) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri eguneratua, betebeharrak egunean dituela egiaztatze aldera. u) Donostiako Udalarekiko zorrik ez duela egiaztatzeko ziurtagiri eguneratua edo informazio hori eskatzeko berariazko baimena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/05/21 - 2014/07/11
Aurkezteko epe-muga:
Lehenengo epea 2014/10/15ra arte. Deialdia itxi egin da aurreikusitako funtsak agortu egin direlako.
Ebazteko epea:
Laguntzen inguruko erabakiak hartzeko gehienezko epea hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko amaiera-datatik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.