Establezimendu komertzialak eta enpresak alokatzeko eta birgaitzeko laguntzak. Donostia-San Sebastian. 2013

LABURPENA
Titulua:
Establezimendu komertzialak eta enpresak alokatzeko eta birgaitzeko laguntzak. Donostia-San Sebastian. 2013
Xedea:
Oinarri hauen helburua da jarduera ekonomikoa eta komertziala sustatzea eta, era horretan, Donostian hutsik dauden lokal komertzialetan kokatuko diren enpresa eta denda berriak sortzea bultzatzea. Laguntzen bitartez, lokal komertzialen alokairu-gastuak finantzatuko dira, jarraian adierazitako helburuen arabera: a) Altza, Intxaurrondo, Egia, Bidebieta, Loiola eta Martutene auzoetan: a.1) Jarduera komertziala sustatzea, hutsik dauden lokaletan kokatuko diren enpresa eta denda berriak sortzea bultzatuaz, jarduera komertzialaren sektorea edozein izanda ere eta lehendik dagoen eskaintza komertziala osatu eta pertsonentzako laguntzazko zerbitzuak ematen baditu, betiere. a.2) Lehendik dauden hurbiltasun-dendak handitzea, egungo eskaintza dibertsifikatzeko asmoarekin, eta auzoko bizilagunentzat laguntzazko zerbitzu berriak sartuaz. b) Erdigunean, Alde Zaharrean eta Gros auzoan: merkataritza-jarduera sustatzea, hutsik dauden lokaletan kokatuko diren denda berriak sortzea bultzatuaz, Erdigunean, Alde Zaharrean eta Grosen, laguntzaren barruko auzoei balio erantsia emateko asmoarekin: b.1) Erdigunea eta Alde Zaharra. Programaren bitartez, teknologia eta/edo merkataritza aldetik, komertzio berritzaile berriak eratzea bultzatu nahi da, moda eta aisia landuko dutenak edota artikuluak banatzeko bideak hobetzeko establezimendua ireki nahi duten diseinatzaile berriak. b.2.) Gros auzoan, jarduera komertzial berritzaile berria, teknologikoa eta/edo komertziala, betetzea bultzatu nahi da, kirolera eta kirol-zerbitzu espezializatuetara zuzendua. c) Hiri Errentamenduen inguruko 1994ko Legeko Hirugarren Xedapen Iragankorra aplikatzearen ondorioz, Donostian jarduera komertziala beste lokal batera eraman behar izateagatik, establezimendu komertzialak lokal komertzial berrietan kokatzea.
Diru kopurua:
260.000 €
Araudia:
  • Iragarkia (GAO Zk. 113/2013)
    Donostiako udalerrian 2013. urtean merkataritza establezimenduak eta enpresak alokatzeko eta berritzeko laguntzak arautzen dituen prozeduraren oinarri arautzaileak prozeduraren publikazio iragarpena Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza Merkataritza eta Turismo sailak Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa barruan kofinantziatuta.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa:
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
Itzuli Ijentea kalea, 6 Palacio Goikoa • 20003 San Sebastian-Donostia
Establezimendu komertzialak eta enpresak alokatzeko eta birgaitzeko laguntzak. Donostia-San Sebastian. 2013
Oinarri hauen helburua da jarduera ekonomikoa eta komertziala sustatzea eta, era horretan, Donostian hutsik dauden lokal komertzialetan kokatuko diren enpresa eta denda berriak sortzea bultzatzea. Laguntzen bitartez, lokal komertzialen alokairu-gastuak finantzatuko dira, jarraian adierazitako helburuen arabera: a) Altza, Intxaurrondo, Egia, Bidebieta, Loiola eta Martutene auzoetan: a.1) Jarduera komertziala sustatzea, hutsik dauden lokaletan kokatuko diren enpresa eta denda berriak sortzea bultzatuaz, jarduera komertzialaren sektorea edozein izanda ere eta lehendik dagoen eskaintza komertziala osatu eta pertsonentzako laguntzazko zerbitzuak ematen baditu, betiere. a.2) Lehendik dauden hurbiltasun-dendak handitzea, egungo eskaintza dibertsifikatzeko asmoarekin, eta auzoko bizilagunentzat laguntzazko zerbitzu berriak sartuaz. b) Erdigunean, Alde Zaharrean eta Gros auzoan: merkataritza-jarduera sustatzea, hutsik dauden lokaletan kokatuko diren denda berriak sortzea bultzatuaz, Erdigunean, Alde Zaharrean eta Grosen, laguntzaren barruko auzoei balio erantsia emateko asmoarekin: b.1) Erdigunea eta Alde Zaharra. Programaren bitartez, teknologia eta/edo merkataritza aldetik, komertzio berritzaile berriak eratzea bultzatu nahi da, moda eta aisia landuko dutenak edota artikuluak banatzeko bideak hobetzeko establezimendua ireki nahi duten diseinatzaile berriak. b.2.) Gros auzoan, jarduera komertzial berritzaile berria, teknologikoa eta/edo komertziala, betetzea bultzatu nahi da, kirolera eta kirol-zerbitzu espezializatuetara zuzendua. c) Hiri Errentamenduen inguruko 1994ko Legeko Hirugarren Xedapen Iragankorra aplikatzearen ondorioz, Donostian jarduera komertziala beste lokal batera eraman behar izateagatik, establezimendu komertzialak lokal komertzial berrietan kokatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Entitate onuradunek ondorengoak justifikatu beharko dituzte: a) Donostian establezimendu bati alta ematea 2014ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean. b) Ondorengo irizpideren bat betetzea: 5.1. 1. Artikuluko a.1) atalaren helburua: Hurbileko establezimendu komertzial berriak eta laguntzazko zerbitzuak Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene auzoetan. 5.2. 1. Artikuluko a.2) atalaren helburua: Lehendik dauden hurbileko dendak handitzea, egungo eskaintza dibertsifikatzeko asmoarekin, eta auzoko bizilagunentzat laguntzazko zerbitzu berriak sartuaz. Hurbileko dendatzat hartuko da auzoan lehen mailako premiazko zerbitzuak ematen dituena (elikadura, ekipamendua eta zerbitzu pertsonalak, aisia eta kultura, etxeko ekipamendua). 5.3. 1. Artikuluko b.1) atalaren helburua: Moda eta aisiaren inguruko establezimendu komertzial berriak Erdigunean eta Alde Zaharrean, teknologia eta/edo merkataritza balioa emango dutenak; halaber, artikuluak banatzeko bideak hobetzeko establezimendua ireki nahi duten diseinatzaile berriak. 5.4. 1. Artikuluko b.2) atalaren helburua: Gros auzoan kokaturiko merkataritza-establezimendu berriak, kirol-sektorea landuko dutenak, lehendik dagoen eskaintza osatzeko produktu, marka eta zerbitzu berriekin. 5.5. 1. Artikuluko c) atalaren helburua: Hiri Errentamenduen inguruko 1994ko Legeko Hirugarren Xedapen Iragankorra aplikatzearen ondorioz, Donostian jarduera komertziala beste local batera eraman behar izan duten establezimendu komertzialak.
Erakunde onuradunek ondorengoak justifikatu beharko dituzte: a) Enpresa txikia izatea; hau da, - Ustiapen ekonomikoa burutzea. - 50 langiletik behera izatea. Langileen batez besteko kopurua kalkulatzeko lanaldi osoa duten langileak hartuko dira kontuan, urtebete bakoitzeko. Lanaldi partziala duten langileei dagokienez, horiek lan egindako orduekiko proportzionalki zenbatuko dira. - Eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoan definitzen den moduan, edo balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa izatea. - Aurrean azaldutako edozein baldintza betetzen ez duten enpresei lotuta ez egotea 800/2008 Erregelamenduko (EE) I. Eranskinean jasotako baldintzen arabera; alegia, enpresaren gainean eragin dominatzailerik edo ehuneko 25eko edo gehiagoko zuzeneko edo zeharkako partaidetzarik ez izatea, Eranskin horretako 3. artikuluan, 2. atalean jasotako salbuespenekin. b) Laguntzaren xedea den jarduera komertziala merkataritza-establezimendua ireki aurretik hutsik zeuden lokaletan garatzea. c) Garatu beharreko jarduera komertziala eta zerbitzuen arlokoa izatea oro har, eta 5. Artikuluan ezarritako baldintzak betetzea. Salbuespen gisa, Erdigunean, Alde Zaharrean eta Grosen, garatu beharreko jarduera ekonomikoa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 64 eta 65 Dibisiokoa izango da soilik. d) Establezimendua irekitzearekin lehendik dagoen jarduera bat ez aldatzea edo ixtea, 5.5 artikuluan ezarritakoa kenduta eta agirien bidez aurrez justifikatuta. e) Ondare-loturarik ez izatea, ez sozietariorik ez bigarren gradura bitarteko familiarrik, errentatzailearen eta errentariaren artean. f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. g) Arau-hausteak medio, diru-laguntza publikoak eskuratzeko kanporatua ez izatea. h) Zorrik ez izatea ez Donostiako Udalarekin. i) Erakunde onuradunak ez dira izango Erakunde eta sozietate lotuak, mendekoak edo batera edo banaka erakunde publikoen %25etik gorako partaidetza dutenak, aipatu Eranskineko 2. atalean, 3. artikuluan jasotako salbuespenekin; halaber, ez dira onuradunak izango irabazi-asmorik gabeko Fundazioak eta Elkarteak, Eusko Jaurlaritzak lan-txertatze izaerako enpresatzat sailkatu dituen eta “Lan-txertatze izaerako enpresen Erregistroan” inskribatuta daudenak izan ezik.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
260.000 €
Muga:
Laguntza ekonomikoa establezimendu komertzialaren alokairuarentzat hobaria emateko izango da, errentamendu-kontratuaren lehen urtean zehar. Eskaera bakoitzeko 3.000 eurora bitartekoa izan daiteke laguntza. Kalkulua egiteko, erreferentzia moduan hartuko da metro karratuko gehienez 6 euroko prezioa eta proiektua kokaturiko lokal komertzialaren urteko errentaren zenbatekoa; hala ere, laguntzarekin ezingo da gainditu diru-laguntzaren xedea den lokalaren errentaren %60a.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Laguntza-eskaerak ondorio horretarako normalizatutako eredu batean aurkeztuko dira, hurrengo dokumentuekin batera: a) Dendaren ordezkariak sinatutako eskaera-orria, honako hauekin batera: • Laguntza-eskaera aurkezten duen pertsonari, jakinarazpenen ondorioetarako, komertzioaren izenean jarduteko emandako baimena. • Beste erakunde publikori eta/edo pribaturi eskatutako edo jasotako laguntzen zinpeko aitorpena; arau-hausteak medio diru-laguntza publikoak eskuratzeko kanporatua ez izatea agertzen duen zinpeko aitorpena; eta enpresa txikia izatearen aitorpena Oinarri hauetako 15. artikuluan ezarritakoari jarraiki. • Errentatzailearekin ondare-loturarik, sozietariorik edo familiarrik, ez izatea egiaztatzen duen zinpeko aitorpena. b) Proiektu komertzialaren memoria deskribatzailea, oinarri hauetan erantsitako ereduaren arabera. c) Establezimenduaren errentamendu-kontratuaren kopia. d) Bazkide bakoitzaren NAN/AIZen kopia eta enpresaren identifikazio fiskalaren txartelaren kopia. e) Enpresa eratzearen erregistro-datuak eta estatutuen eta eraketaren akten kopia kopia, berezko nortasun juridikoa duten entitateei dagokienean. Berezko nortasun juridikorik ez duten Elkarte Zibilei dagokienez, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua aurkeztuko da. f) Laguntza eskatzen duen legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. g) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan emandako Altaren kopia (Foru Ogasunaren 840 eredua). h) Laguntza eskatzen duen enpresa komertzialeko bazkide bakoitzaren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (Foru Ogasuna) alta eta baja denboraldien ziurtagiri eguneratua. i) Zerga-betebeharrak egunean izatea ziurtatzeko Donostiako Udalak emandako ziurtagiri eguneratua. Kasu horretan, Donostiako Sustapenak berariazko baimena eskatuko dio erakunde eskatzaileari informazio hori eskuratu ahal izateko Donostiako Udalean. j) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea ziurtatzeko erakunde horiek emandako ziurtagiri eguneratuak, bazkide bakoitzarenak eta laguntza eskatzen duen enpresarena. k) Enpresa errentatzailearen IFK/IFZ kopia. l) Errentatzaileari establezimendua alokatzeko gaitasuna egiaztatzen dioten jabetza-tituluen kopia. m) Banku-erakundeak behar bezala zigilatutako eta sinatutako inprimakia, laguntzaren onuradunaren kontu korrontearen zenbakiarekin (izan errentatzailea edo errentaria), laguntza ordaintze aldera, Oinarri hauetako 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/06/15 - 2014/03/31
Ebazteko epea:
Laguntzak emango zaizkie erabat osaturiko espedienteei eta baldintzak betetzen dituztenei, eskaeraren ordena zorrotz jarraituta, jarritako funtsak harik eta agortu arte.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.