Irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak garatzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Lan eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Gizarte Ongizate Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren eskumenpeko arloekin zuzeneko zerikusia duten arazoen aurrean irtenbide berritzaileak dakartzaten ekimen eta programa esperimental eta berriak garatzeko laguntzetarako 2009ko ekitaldirako deialdia egitea da. Jarduera horiek, kasu guztietan, irtenbide berritzaileak dakartzaten ekimen esperimental gisa baloratu behar ditu ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan aurreikusitako kide anitzeko organoak.
Programa horiei laguntzeko baldintza izango da beren izaera eta aplikazioa kontuan hartuta ekainaren 11ko 133/2002 Dekretua osatzen duten gainerako Ataletan agertzen diren laguntzak jaso ezin izatea.
Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2009ko ekitaldian egin beharko dira.


Nori Zuzendua

Laguntza horiek Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren eskumenpeko arloekin zuzeneko zerikusia duten arazoen aurrean irtenbide berritzaileak dakartzaten ekimen eta programa esperimental eta berriak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu eta erakunde publikoek jaso ahal izango dituzte. Horretarako, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek dagokien Erregistroan erregistratuta egon beharko dute.
Erakunde publikoei dagokienez, Agindu honetatik kanpo geratzen dira beren eskumen zuzenekoak izan eta araututako zerbitzuak diren programak eta ekimenak, baita titularitate publikoko zerbitzu horiek garatu eta gauzatzearen araberakoak direnak ere.
Era berean, Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira nagusiki honako politika mota hauetara bideratzen diren jarduerak eta programak: laneratze eta enplegura, eta horiek sustatzera; droga-mendetasunaren eta immigrazioaren arloetako prebentzio, laguntza eta gizarteratzera; osasunaren, hezkuntzaren eta kulturaren arloetako jarduketetara; familia esku-hartzera, baldin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak familiaren alorrean diruz laguntzen dituen programa eta jardueretako alorrekoa bada, eta oro har, Gizarte Ongizateko Zuzendaritzaren zuzeneko eskumenekoa ez den jarduera edo programa oro.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioan erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.


Diru kopurua

1.690.358,00€


Araudia
  • 133/2002 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituena.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 25ekoa , Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, gizarte-zerbitzuen alorrean jarduerak egiteari buruzko ekainaren 11ko 133/2002 Dekretuan jasotako laguntza batzuetarako deia egiten duena 2009rako; hain zuzen ere, irtenbide berritzaileak dakartzaten gizarte-ekimen esperimentalak garatzeko laguntzetarako.

Harremanak norekin

Informazioa: 945019394 eta 945019405


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honek aipatzen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten elkarte eskatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Eskaeraren inprimakia (I. Eranskina) behar bezala beteta.
  • Erakundearen Estatutuen kopia (Gizarte Ongizateko Zuzendaritzan dagoeneko ez badaude), baita estatutuetan egindako aldaketena ere.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
  • Hirugarren Interesdunaren Datuen Altaren inprimakia, baldin eta Hirugarrenaren Datuetan alta emanda ez badaude, edota alta emanda egonik, erakundearen kontu korrontea edo erakundeari buruzko beste edozein datu aldatzen badute (II. Eranskina).
  • Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiri eguneratu orijinalak edo kopia konpultsatuak, zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Irabazi-asmorik gabeko Erakundeak Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez badaude, Erakunde horien legezko ordezkariak sinatutako idazki bat aurkeztu beharko dute (III. Eranskina). Idazki horretan adierazi beharko dute Gizarte Segurantzari edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemei dagozkien betebeharrak eguneratuta dituztela.
  • Helburu berbererako bestelako finantzazio-iturririk baden edo ez den ziurtatzen duen zinpeko aitorpena, iturri horien kopurua eta, hala badagokio, ebazteke dauden laguntza-eskaeren kopurua (IV. Eranskina).
  • Zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudela ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki (V. Eranskina).
  • Erakunde batek eskaera bat baino gehiago egiten badu, eskaera horien dokumentazio komuna behin bakarrik aurkeztu beharko du.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2009. urtean zehar aurkeztu ahal izango dira eskabideak harik eta, hala badagokio, ekitaldi horretarako prestatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Gizarte Ongizateko Zuzendaritzara bidali beharko dira (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria/Gasteiz) urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrez ikusitako moduan.
Agindu horretan kontuan hartutako laguntzetarako eskabideek ondoko datuak bildu beharko dituzte gutxienez:

  • Erakunde eskatzailearen zereginaren xedea den populazio-sektorea.
  • Eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.
  • Jardueraren bidezkotasunaren, egokitasunaren eta gauzatzeko epearen justifikazio arrazoitua.
  • Ekimenaren edo programaren edukia.
  • Programari buruzko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua. Helburu berarekin beste Administrazio edo erakunde batzuei -publikoak edo pribatuak- eskatutako laguntzak, zenbatekoa barne, adierazi beharko dira, baita zein fasetan dauden ere.
  • f) Jarduera bererako aurreko urtean eskatutako eta emandako diru-laguntzak.
  • Erakunde batek aurkezten dituen eskaera adina programa esperimental eta berritzaile aurkeztu ahal izango ditu.

Tramiteen deskripzioa

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ongizateko zuzendariak Ebazpen Proposamena aztertutakoan, diru-laguntza horiek emango zaizkion ala ez Ebazpen bidez ematea ebatziko du eta halaxe jakinaraziko dio erakunde eskatzaileari eskaera aurkeztu eta sei hilabeteko epean gehienez ere. Proposamen horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.7. artikuluan ezarritako edukiez gain, onartu den aurrekontuaren zenbatekoa ere azalduko da.
Jendaurrean jartzeari dagokionez, erakunde onuradunen zerrenda eta erakunde bakoitzari emandako zenbatekoa EHAAn argitaratuko dira.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarte Ongizateko Zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabeteak eskariak aurkezteko epea amaitu ondoren.



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

VI. ERANSKINA: EMANDAKO DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/03/2009