Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko Euskal Etxeei ematen zaizkien urteroko dirulaguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza


Xedea

Atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dirulaguntzak, 2010 urterako

 


Nori Zuzendua

Euskal Etxe, Federazio eta Konfederazioak, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 2 eta 6 artikuluetan adierazitakoaren arabera


Diru kopurua

207.854 euro


Araudia

EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 19koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia egiteko dena 2009rako. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira

222/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzekodena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira(urriaren10eko EHAA, 198 zk.)


Harremanak norekin

Miren Astola (euskaletxeak@ej-gv.es)

Tel.: (+34) 945 018127
Fax: (+34) 945 018158


Erantsi beharreko agiriak

a) Eskaera inprimaki ofiziala, interesa duen pertsonak eta bere tutoreak edo ordezkari legalak ere izenpetua, eta Euskal etxeak abalatua.

b) Familia unitatearen urteroko diru-sarreren ziurtagiria, edo aurkeztu ezin bada, agintari eskudunaren zinpeko aitorpena.

c) Familia unitateak dituen ondasun higiezinen txostena.

d) Euskal Gizataldeetako kideak direnen akreditazioa.

e) Interesa duen pertsonaren egoeraren txostena, Euskal etxeak emandakoa. Euskal etxeari dagokio eskaeraren tramitazioa.

f) Diru-laguntza erabiliz egingo diren gastuen aurrekontua.

g) Osasun laguntza eskatzen dutenek medikuen ziutagiria aurkeztu beharko dute, osasun egoeraren adierazleak eta egoera larrian daudela adierazten duten ziurtagiriak adota osasun asistentziagatik sortutako gastuen justifikantea.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2010/05/26 - 2010/06/28


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza - Presidencia del Gobierno Vasco
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia - Secretaría General de Acción Exterior
Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Eskaerak aurkeztea.

1.- Diru-laguntza horietara aurkezteko interesa duten pertsonek eskaerak tramitatzeko Euskal zentroetara jo beharko dute. Euskaletxeetako kideek beraien zentroetara jo beharko dute, eta euskal etxeetako kideak ez direneuskal gizataldeetakokideak beraien lurraldean dagoen edozein euskal etxetara jo dezake, edo horrela ez bada beraienherrialdetako edozeinetara.

2.- Euskal etxeek eskaera egiteko interesa dutenpertsonen eskaerak aurkeztuko dituzte, eta eskaerak izenpetuta egongo dira. Urteroko deialdiaren Ebazpenak eskari eredua, eskaria aurkezteko tokia eta epea zehaztuko ditu; eta eredu horrekin batera honako dokumentazio hau ere aurkeztubeharkoda:

a) Eskaera inprimaki ofiziala, interesa duten pertsonak eta bere tutoreak edo ordezkari legalak ere izenpetua, eta Euskal etxeak abalatua.

b) Familia unitatearen urteroko diru-sarreren ziurtagiria, edo aurkeztu ezin bada, agintari eskudunaren zinpeko aitorpena.

c) Familia unitateak dituen ondasun higiezinen txostena.

d) Euskal Gizataldeetako kideak direnen akreditazioa.

e) Interesa duen pertsonaren egoeraren txostena, Euskal etxeak emandakoa. Euskal etxeari dagokio eskaeraren tramitazioa.

f) Diru-laguntza erabiliz egingo diren gastuen aurrekontua.

g) Osasun laguntza eskatzen dutenek medikuen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, osasun egoeraren adierazleak eta egoera larrian daudela adierazten duten ziurtagiriak edotaosasun asistentziagatik sortutako gastuen justifikantea.

Aurkeztutako eskaeran egindako akatsen konponketa.

1.- Diru-laguntza eskaerak ez badaude behar bezala beteta, edo ez badute aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkezten , euskal etxeari eskatuko zaio hamar eguneko epeanbehar direndokumentuak aurkeztea, argi adieraziz, hori horrela ez bada egiten eskaera atzera botako dela.

2.- Epe hori igaro ondoren, jakinarazpenaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, akatsak zuzendu gabe jarraitzen badu edo eskatutako dokumentazioa aurkezten ez bada, eskaera baztertuko da ebazpenbidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren etaAdministrazio Prozedura Erkidearen legearen 42. artikuluan ezarrita dauden terminoetan.

Ebaluaketa Batzordea.

1.- Aurkeztutako eskaerak aztertzeko, Ebaluaketa Batzordea osatuko da eta honako hauek izango dira batzorde horretako kide: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko titularra, batzorde burua; EuskalGizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaria; Osasun eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzakosailetako ordezkari bana, zuzendari mailakoak; eta Lehendakaritzako bi teknikari, hauetako batek idazkari lanakbeteko ditu.

2.- Ebaluaketa batzorde honek, eskaeren balorazio eta aukeraketa irizpideetan oinarrituz eta laguntzaren kuantifikazio dela eta 5. artikula aplikatuz, baremazioaren emaitza aktan jasoko du eta laguntza esleitzeko prozeduraren ebazpen proposamena dagokion organoko eskudunaren aurrera jasoko du.

Diru-laguntza ematea.

1.- LehendakaritzakoIdazkari Nagusiak, Ebaluaketa Batzordeak egindako proposamenaren aurrean, laguntzak esleitzeko prozedura erabakiko du. Ebazpenean Euskal etxe esleipenduna adieraziko da, kontuan hartutako eskaerak, jasotzaileaeta diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziz.

2.- Ebazpena, bide administratiboa agortuko duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ezagutarazteko eta euskal etxeei jakinaraziko zaie deialdiaren urteroko ebazpena indarrean jarri eta sei hilabete pasa baino lehen.

3.- Epe hori igarota ebazpenik ez bada argitaratu, diru-laguntza eskaera atzera bota dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura ErkidearenLegearen 44.1. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia


Ebazteko epea

Sei hilabete

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 26koa, Euskal Etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Deialdia egiten duen Ebazpenaren eraskinean


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

26/05/2010