Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN).

LABURPENA
Titulua:
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN).
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzea edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzea.

Diru kopurua:

1.800.000 euro

Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa. (EHAA Zk. 88/2011)

    AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatu edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzaren bulegoa:

  • Lakua, I eraikina, 2.solairua 
    Donostia-San Sebastian k., 1 
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Herritarrak artatzeko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera bitartean 9:00etatik 14:00era.

 

Telefono bidezko arreta:

Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako bulegoarekin harremanetan jartzeko telefono zenbaki honetara deitu: 945 019464.

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
EBPNren garapena

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea edo entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateak eta, euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-entitateen menpeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateak. Era berean, onuradun izan daitezke xede horrekin lankidetza-hitzarmen bidez elkartutako toki-entitateak.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin behar da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

2.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona fisiko edo juridikoak: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortua izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

3.- Onuraduna udalaz gaindiko toki-entitatea izanez gero, eskaerak zehaztu egin behar du zein udalerrik parte hartzen duten jardueretan.

4.- Euskal Autonomia Elkarteko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuari buruzko apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, eskatzaileak lanpostu-zerrendan hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak ezarrita izatea ezinbestekoa izango du.

5.- Eskatzailea toki-entitate baten menpeko edo toki-entitate bati lotutako zuzenbide publikoko entitatea izanez gero, 2. idatz-zatian adierazitako betekizuna dagokion toki-entitateak ere betetzen duela frogatu behar du.

6.- EBPNren garapenean kudeaketa eta jarraipen teknikoaz arduratu behar dutenen lanpostuek A edo B titulazio mailakoak izan behar dute. Eskatzailearen ardura izango da baldintza hau modu egokian betetzen dela ziurtatzea (ikus A eranskina).

7.- 1. multzoko eskatzaileek beren administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartuta eta indarrean izan behar dute. Eskatzailea udalaz gaindiko toki-entitatea denean (mankomunitatea, kuadrilla…) erakundea osatzen duten toki-entitateek ere beren administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartuta eta indarrean izan behar dute. Oso dentsitate demografiko txikia (40 biztanle baino gutxiago kilometro karratuko) duten mankomunitate edo kuadrillen kasuan erakundea osatzen duten toki-entitateek 1. plan estrategikoaren indarraldia amaitu baino lehenago derrigorrez bete behar dute aipatutako betebehar hori (hau da, beren administrazio(et)an Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartua izatea, alegia).

8.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.800.000 euro

Muga:

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ez du inolaz ere toki-entitateak berak ekimena aurrera eramateko erabilitako diru-kopurua baino kopuru handiagoa emango.

1.- Lehen multzoa. Multzo honetako toki-entitate onuradunari aurrera eraman nahi duen proiektu bakoitzaren kostu osoaren % 40ko diru-laguntza emango zaio gehienez ere. Horrezaz gain, toki-entitate bakoitzari agindutako guztirako diru-kopuruak ezingo du 80.000 euroko muga gainditu.

Gehienezko muga horren azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko dira, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <15.000 biztanle (35.000 €); <25.000 biztanle (45.000 €); <55.000 biztanle (55.000 €); ≥55.000 biztanle (80.000 €).

Lehen multzoko bigarren eta hirugarren azpimultzoetan gainera toki-entitate bakoitzari ezingo zaio pertsonal gastuaren % 15a baino gehiago diruz lagundu.

2.- Bigarren multzoa. EBPN diseinatzeko eskatzen bada, eskatzaile bakoitzari gehienez ere 35.000 euro esleitu ahal izango zaizkio, betiere 8. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda. Toki-entitate batzuk multzo honetara jotzeko biltzen badira, bildutako entitate bakoitzaren biztanleen batura hartuko da aintzat. Balorazio-batzordeak gehienezko muga horien azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko ditu, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda. Muga horiek hauek izango dira: <1.000 biztanle (3.000 €); <2.000 biztanle (6.000 €); <5.000 biztanle (9.000 €); <10.000 biztanle (12.000 €); ≥10.000 biztanle (35.000 €).

3.- Hirugarren multzoa. Hirugarren multzora aurkeztutako eskatzaile bakoitzari gehienez ere 25.000 euro esleitu ahal izango zaizkio. Dena den, 5.000 biztanlera arteko toki-entitateei 6.000 euro eta 5.001etik 10.000ra biztanle bitartekoei 11.000 euro esleitu ahal izango zaizkie eta 10.001etik gorako biztanle-kopurua badute, 25.000 euro, betiere 9. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda. Diru-kopuru horiek gehienezkoak dira. Balorazio-batzordeak gehienezko muga horien azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko ditu, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda.

Hirugarren multzora aurkeztutako eskatzailea udalaz gaindiko toki-entitatea izanez gero, entitate horren plantillako lanpostu-kopuruari begiratuko zaio: 30 lanpostu arteko plantilla duenari 6.000 euro esleitu ahal izango zaizkio gehienez; 31 lanpostutik gorako plantilla duenari 11.000 euro, betiere 9. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda. Balorazio-batzordeak gehienezko muga horien azpian tarteko gehienezko mugak ezarriko ditu, kasuan kasuko biztanleria kontuan izanda.

Biztanle-kopuruaren gaineko datuak EUSTATek modu ofizialean argitara emandako erroldako datuetatik eskuratuko dira, konkretuki honako txosten honetatik: 2 urte eta gehiagoko biztanleria, lurralde-eremu eta euskara-mailaren arabera sailkatuta.

Beste diru-laguntza batzuekiko bateragarritasuna: deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak beste edozein erakunde publiko zein pribatuk xede berbererako eman ditzaketenekin bateragarriak dira (Agindu honen 7. artikuluaren B puntuan 1. zenbakian adierazitakoekin izan ezik), betiere gainfinantzaketarik eragiten ez badute. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzatik dagokion kopurua kendu egingo zaio onuradunari lagundutako jardueraren kostu osoari egokitu arte.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko C eranskinean toki-entitateak eskatu dituen bestelako diru-laguntzen berariazko aitorpena egin behar du.

Ordainketa modua:

Ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeia (% 60) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeia (% 40) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta dokumentazioa
Eskabidea eta dokumentazioa:
Eskabide orriarekin batera (A eranskina) B, C, D eta E eranskinak bete behar dira. Halaber, toki-entitate bakoitzak 2011. urteari dagokion kudeaketa plana garatu beharko du eta ekintza bakoitzari dagozkion fitxak Irati aplikazioan bete.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (A eranskina) (Eskaera)

Toki-entitateak eskabide orria bete behar du eta horretarako zehazten diren lekuetan aurkeztu.

Dokumentazioaren Ordezko Aitorpena (Dirulaguntza dokumentua)

Zinpeko aitorpen honekin dokumentuek indarrean jarraitzen dutela eta Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio orokorraren esku daudela adierazten da.

Aurrekontua (C eranskina) (Dirulaguntza dokumentua)

Formulario honetan egitasmoaren aurrekontua adierazi behar da, aurreikusten diren gastuak eta sarrerak. Posible den kasuetan aurrekontua kontzeptuaren arabera desglosatuta adierazi behar da.

Toki-entitatearen aurrekontuen ziurtagiria (D eranskina) (Dirulaguntza dokumentua)

Formulario honetan toki-entitateak 2010 eta 2011 urteetarako dituen aurrekontuak adierazi behar dira, bere osotasunean eta euskara sustatzera zuzendutakoak.

Bestelako laguntzak (Dirulaguntza dokumentua)

Toki-entitateak hainbat esparrutan diru-laguntzak eman dituela edo ematea aurreikusten duela aitortzen duen ziurtagiria. Esparruak hauek dira: hedabideak, enpresak, aisialdia, merkataritza eta euskalduntze/alfabetatzea.

Hirugarrenaren datuen alta (G eranskina) (Dirulaguntza dokumentua)

Eusko Jaurlaritzatik sekula diru-laguntzarik jaso ez duten eskatzaileek bete beharreko inprimakia..

Hirugarrenaren datuetan aldaketa(k) egiteko eskaera orria (H eranskina) (Dirulaguntza dokumentua)

Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Jasotako diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2012ko urtarrilaren 31a baino lehen bidali behar da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ebatzitako diru-laguntza justifikatzeko ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)

Toki-entitateak justifikazio agiri desberdina bete beharko du, diruz lagundu den multzoa edo azpimultzoa kontuan izanik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/12 - 2011/06/13
Ebazteko epea:

En un plazo de seis meses a partir de su publicación en el BOPV.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.