Turismo-dinamizaziorako laguntzak. 2010

LABURPENA
Titulua:
Turismo-dinamizaziorako laguntzak. 2010
Xedea:

Agindu honen xedea da turismo-dinamizazio laguntza-programaren esparru orokorra garatzea; horren azken helburua honako hau da: Euskadi esperientzia anitzeko turismo-helmuga gisa, lurralde-oreka duena, urtarokotasun murriztukoa eta kalitate handikoa dena, ingurumen-, ekonomia- eta kultura-iraunkortasunerantz eta irisgarritasunerantz abiatzeko helburua duena, Euskadi pertsona guztientzako turismo-helmuga gisa itxuratuz, eta hori guztia berrikuntzaren aldeko apustu irmoa eginez eta lehiakortasuna indartuz.

Laguntza-programa horren arabera, honako joera hauek izango dituzten jardunak lagunduko dira diruz:

- Turismo-kudeaketarako erakundeak eta egitura publiko-pribatuak sortzea eta mantentzea, eta eskualde batean baino gehiagotan egiten diren turismo-produktuak kudeatzeko beharrezkoak diren kasuetan, baita eskualdez gaindikoak ere.
- Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integrala garatzea eta ezartzea.
- Helmugaren Turismo Dinamizaziorako Planak eta Produktuaren Turismo Dinamizaziorako Planak garatzea, Produktuaren Turismo Dinamizaziorako Planak turismo-produktu estrategikoak garatzera murriztuz.

Agindu honen ondorioetarako, turismo-produktu estrategikotzat hartuko dira Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean halako gisa definitutakoak, ondoren adierazitako lehentasunekin; horretaz gain, halako produktuen deskribapena Sailburuordetzaren webgunean ere agertzen da: www.euskadi.net/turismo.

“A” lehentasunezko produktuak:
1.- Touringa:
- Produktu handiak
- Gaikako Euskadi
- Helmuga anitzekoa (Euskadi luzeagoa den ibilbide baten zati gisa)
2.- Gastronomia eta ardoak:
- Gourmeta
- Herrikoia
- Enologia
3.- City break-ak:
- Aisia eta erosketak
- Kultura
- Ekitaldiak
4.- Bilerak:
- Korporatiboak
- Kongresuak
-Konbentzioak

 “B” lehentasunezko produktuak:
1.- Landakoa:
- Landako aktiboa
- Landako bizimodua
2.- Natura eta abentura:
- Euskadi naturala
- Ornitologia
- Mendi-ibilia
- Zikloturismoa
- Surfa
3.- Kultura eta ekitaldiak:
- Ondare historiko eta kulturala
- Euskal usadioak
- Done Jakue Bidea

Deialdiaren araudia:
  • HUTSEN ZUZENKETA, (EHAA Zk. 91/2010)

    ondoko aginduarena: «Agindua, 2010eko apirilaren 15ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, turismo-dinamizaziorako laguntzak ezartzen dira».

  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 10ekoa, (BOPV Zk. 85/2010)

    Merkataritza eta Turismo sailburuordearena, 2010erako turismoa suspertzeko laguntzak ezartzen dituen aginduak finkatutako esparruaren barruan laguntzak emateko deialdia iragartzen duena.

Araudia:
  • AGINDUA, 2010ko apirilaren 15ekoa, (EHAA Zk. 84/2010)

    Industria, Berrikuntza,  Merkataritza eta Turismo sailburuarena; honen bitartze, turismo-dinamizaziorasko laguntzak ezartzen dira.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Tel: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Turismo-dinamizaziorako laguntzak. 2010

Turismo-dinamizaziorako laguntzak. 2010

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn kokatutako udalek, mankomunitateek eta beste hainbat erakunde publikok, garapen-agentziek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada.

Betebeharrak:

Diru-laguntza jaso dezaketen jardunak.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen izaera diru-laguntza ez-itzulgarriena izango da, eta laguntza horiek honako jardun-ildo hauetako batera ego gehiagotara bideratu beharko dira:

1.- Turismo-kudeaketarako erakundeak eta egiturak sortzera eta mantentzea.
a) Turismo-lankidetzarako erakundeak sortzen eta mantentzen lagunduko da, eta baita turismo-kudeaketarako egiturak edo unitateak ere, betiere 3. artikuluan adierazitako erakunde onuradunek sustatzen badituzte, eta ondoren ezarritakoa betetzen badute:

Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren Marketin Planean identifikatutako helmugaren eta/edo produktuen turismo-dinamizaziorako planen bitartez turismo-garapena sustatzeko helburua izatea.

Lankidetza-akordioen edota bestelako formulen bitartez, turismo-sektorearekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden eragile publiko eta pribatuak sartzea, betiere eragile horiek eskualde batean edota eskualdez gaindiko tokiren batean badihardute; azken kasu horretan, 1. artikuluan identifikatutako produktu batekin lotuta egon behar dute adierazitako eragileek.

Gaitasun teknikoa eta kudeaketa-gaitasuna izatea. Horretarako, turismo-alorreko gaitasun frogagarria –espezifikoki turismo-alorrekoa den titulazio akademikoa duelako, edota sektorean gutxienez 3 urtez lan egin duelako– duen kudeatzaile arduradun bat izan behako du, eta kudeatzaile horrek esklusiboki egin beharko du lan helmugaren eta/edo turismo-produktuaren turismo-dinamizaziorako planean (kudeatzaile hori kontratatu izanaren xede den planean, hain zuzen).

Turismo-kudeaketarako egiturak edo unitateak, aurreko baldintzak betetzen badituzte, 3. artikuluan erakunde onuradun gisa jasotako mankomunitateen, garapen-agentzien eta bestelako erakundeen zati izan daitezke.

Adierazitako turismo-kudeaketarako egiturek edo unitateek berezko izaera juridikorik ez badute, erakunde bat izendatu beharko dute beren kideen artean, betiere 3. artikuluan xedatutakoari jarraiki erakunde onuradun izateko baldintzak betez, erakunde hori solaskidea eta ordezkaria bada, laguntzak eskatzeari, kudeatzeari, kobratzeari eta hala badagokio, Agindu honetan araututako laguntzetako bat lortzearen ondoriozko erantzukizunak bere gain hartzeari dagokionez. Izendapen hori behar bezala jaso beharko da horretarako sinatutako lankidetza-dokumentuan.

b) Horri dagokionez, honako jardun hauek lagundu ahal izango dira diruz:
1- Lehen adierazitako erakundeak txertatzeko aurretiko azterlana, erakunde horiek berezko izaera juridikoa izango badute: erakunde horiek xedatzeko, eta hala badagokio, eratzeko laguntza teknikoa (proiektuaren azterketa eta bideragarritasuna, eratze-plana, eta abar).
2-Eratzeagatiko eta lehen ezarpenagatiko gastuak, lehen urteko ekipamendu eta altzariengatiko gastuak, berezko izaera juridikoa duten erakundeak sortzen badira.
3- Turismo-kudeaketarako erakundeen funtzionamenduagatiko eta kudeaketagatiko gastuak.
4- Idatz-zati honetan zehaztutako turismo-kudeaketarako erakundeetan eta egituretan eta turismo-dinamizaziorako aurreko aginduaren babespean sortutako turismo-lankidetzarako erakundeetan lan egiten duten langile kualifikatuengatiko gastuak, zuzenekoak edota laguntza teknikoaren bitartekoak.
5- Sareko lana erraztuko duten plataformak garatzeko eta ezartzeko ekipamendu informatikoa erosteagatiko edota laguntza teknikoagatiko gastuak. 

2.- Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integrala txertatzea.
Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia SA erakundearekin (hemendik aurrera, Basquetour) lankidetzan, Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integralaren ereduarekin –Turismo Kalitatera Hurbiltzeko Eredua” (MACT) metodologia, Espainiako “Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integrala” (SICTED), eta abar– lotutako turismo-helmugen kalitate-programetan parte hartzen duten turismo-erakundeek, zerbitzuek eta enpresek osatutako taldeei kudeaketa, laguntza eta/edo aholkularitza emateko langile teknikari kualifikatuak edota laguntza teknikorako langileak kontratatzeagatiko gastuak lagunduko dira.
Kasu guztietan, deialdi bakoitzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, Helmugen Turismo Kalitatearen Sistema Integrala txertatzeko programari atxikitzeko protokoloa sinatuta izan behar du erakunde eskatzaileak Basquetour/Turespaña-rekin, laguntza horren onuradun izateko aukera edukitzeko.

3.- Produktuaren Turismo Dinamizaziorako Planak lantzea eta garatzea, eta Helmugaren Turismo Dinamizaziorako Planak berrezartzea eta garatzea.

Agindu honetan finkatutako Helmugaren edo Produktuaren Dinamizaziorako Planen barruan identifikatutako proiektuak lagunduko dira diruz, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak Basquetour Agentziaren bitartez garatu edo garatzen dituen turismo-produktuak ezartzeko eskatutakoak izan ezik; horrelako kasuetan, laguntzak eskatu dituzten erakundeek Basquetour erakundearekin horretarako formalizatutako lankidetza-akordioetan hitzartutakoa bete beharko dute. Halakoa da, esate baterako, honako hauen kasuak: “Euskadiko Zidor Sarea”, “Euskadiko Lur Orotako Bizikleten Sarea”, “Birding Euskadi”, eta “Surfing Euskadi”.

Horretarako, honako hauetarako jaso ahal izango dira laguntzak:
1- Eskualdez gaindiko, eskualdeko eta tokiko Produktuen Turismo Dinamizaziorako Planak lantzeko eta/edo eguneratzeko laguntza teknikoa, Turismo-alorreko 2010-2013ko Marketin Planarekin eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak turismoa dinamizatzeko garatutako eta web-orrian argitaratutako (www.euskadi.net/turismo) bestelako planekin bat etorraraziz.
2- Eskualdeetako nahiz hiru euskal hiriburuetako Helmugaren Turismo Dinamizaziorako Planak eguneratzeko eta berbideratzeko laguntza teknikoa, Turismo-alorreko 2010-2013ko Marketin Planarekin eta Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak turismoa dinamizatzeko garatutako eta web-orrian argitaratutako (www.euskadi.net/turismo) bestelako planekin bat etorraraziz.
3- Aurreko idatz-zatietan aipatutako planetan identifikatutako eta zehaztutako produktuen edota proiektuen azterlan espezifikoak.
4.- Aurreko idatz-zatian xedatutakoaz gain, Helmugaren Turismo Dinamizaziorako Planetan finkatutako eta onetsitako edota Produktuen Turismo Dinamizaziorako Planetan xedatutako jardunak eta Basquetour Agentziarekin horrek sustatutako turismo-produktuen garapenerako sinatutako lankidetza-akordioetan jasotako jardunak ere diruz lagun daitezke, zehazki, honako hauek:
Ondare-elementu bereziak turismo-erabilerarako egokitzea, betiere berezitasun hori behar bezala justifikatuta badute, eta ondarea bera birgaitzeko eta zaharberritzeko obrak alde batera utzita. Bisitarako, harrera-azpiegituretarako eta informazio-euskarrietarako egokitzapenean eragina duten inbertsioak ere diruz lagunduko dira.

Turismo-baliabideen seinaleztapena, "EAEko Turismoko Seinaleen Eskuliburuan" ezarritako gomendioei jarraiki, eta hala badagokio, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren webgunean jasotako gomendioei ­­-Produktuaren Turismo Dinamizaziorako Planei buruzkoa, EAEko Turismoko Marketin Plana- eta abarri jarraiki. Seinaleak diseinatzeari, egiteari, eta instalatzeari batera eragiten dieten jardunak diruz lagundu ahal izango dira.

Zidorren seinaleztapena eta tematizazioa diruz lagunduko dira, betiere zidorrak "Euskadiko Zidorren" sarean edota "Ibilbide Berdeen" sarean identifikatuta badaude edo horien barrukoak badira. Seinaleak diseinatzeari, egiteari, eta instalatzeari batera eragiten dieten jardunak diruz lagundu ahal izango dira.

1. artikuluan identifikatutako turismo-produktu estrategikoekin bat etortzeaz gain, daudenen osagarriak diren eta lurraldeko kultura-nortasunarekiko eta/edo lurralde-eremu horretako turismo-produktuekiko koherentziari eusten dioten turismo-azpiegiturak sortzea.

Baliabide edo zona turistikoetara garraiatzeko turismo-zerbitzuak.

Batetik, bisitariei arreta ematen dieten profesionalen prestakuntza teknikoa, Itourbask sareko langileei zuzendutakoa izan ezik, eta bestetik, oro har biztanleriari zuzendutako sentsibilizazioa, betiere hori guztia helmugako turismo-produktuei lotuta badago.

Sare nazionaletan eta nazioarteko sareetan turismo-baliabideak edo -produktuak txertatzearen ondoriozko gastuak eta inbertsioak.

Ebaluazio Batzordearen balioespenaren arabera, Agindu honen 1.3 artikuluan jasotako turismo-produktu estrategikoak sortzeko eta garatzeko beharrezkotzat jotako bestelako jardun oro.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

2.672.028 euro.

TRAMITEAK
Tramiteen deskripzioa:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Ordezkaritzek ekkabideak aztertuko dituzte eta ondoren, eskabide bakoitzeko txosten bat igorriko dute Ebaluazio Batzordera; Agindu honetan jasotako betekizunak betetzen ote diren aztertu ondoren, txosten horretan, Agindu honen 7. artikuluan jasotako lehentasun-irizpideen betetze-maila laburtuko duen puntuazio bat proposatuko baita diru-laguntzarako ze
Telefono bidezkoa

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Tel: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa

Dirulaguntza-eskabidea Internet-en bidez tramitatu daiteke. Nolanahi ere, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa izan ezean, ezinbestekoa da paperez aurkeztea beharreko agiriekin batera dagokion lurralde ordezkaritzan edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako lekuetan, sarrera-erregistroan jasotzeari begira.



Aportación de Documentación:
El/La interesado/a deberá de presentar, para la aportación de documentos requeridos por la administración o que el/la propio/a interesado/a estime conveniente aportar el siguiente formulario indicando los documentos que adjunta.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aportación de Documentación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aportación de documentos requeridos por la administración.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Ampliación de Plazo:
Cuando la solicitud de iniciación no reúna los requisitos exigidos en la normativa específica de convocatoria requerirá al/a interesado/a para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. El/La interesado/a, siempre y cuando no sea un procedimiento de concurrencia competitiva, puede solicitar la ampliación del plazo para la subsanación o la aportación de los documentos requeridos presentando el siguiente formulario cumplimentado. Este plazo puede ser ampliado en cinco días siempre y cuando la aportación de los documentos presente dificultades especiales.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ampliación de Plazo (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la ampliación de plazo de subsanación.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Aceptación de la Ayuda:
Si el/la interesado/a está conforme con la ayuda concedida puede aceptarla cumplimentando el formulario que se le facilita. En este caso, la Administración continuará, una vez recepcionada la aceptación, con los trámites necesarios para el pago de la ayuda.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aceptación de la Ayuda (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aceptación de la ayuda concedida.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/05/11 - 2010/06/11
Ebazteko epea:

Deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabete gehienez.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.