Abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko diru laguntzak. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko diru laguntzak. 2019
Xedea: 
Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko edo arazteko instalakuntzak eta minda horiek lurraren gainean zabaltzeko makineria berriztatza ilea finantzatzea.
Diru kopurua: 
200.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • Oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia (GAO Zk. 100/2019)
    Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2019ko deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua
Deialdia egiten duen organoa: 
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua
Erakunde erabakigarria: 
Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
Abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko diru laguntzak. 2019
Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko edo arazteko instalakuntzak eta minda horiek lurraren gainean zabaltzeko makineria berriztatza ilea finantzatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Gipuzkoako Nekazaritzako Ustialekuen Erregistroan inskribatuta dauden nekazaritza ustiategi baten jabeak izango dira, betiere pertsona fisiko edo juridikoak.
1.2. Nekazaritza ustiategiaren titularrak edo titularkideak per tso na fisikoak badira: 1.2.1. Nekazaritza ogibide nagusia izatea (ATP). Nekazaritza jardueran, 2015-2020 aldiko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programako 6.1 neurriari helduz (nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak), lehen aldiz hasten diren nekazari gazteen kasuan, 5 urteko epea izango dute, lehenengo instalaziorako laguntza ematen zaienetik hasita, ATP izateko bal dintza egiaztatzeko. 1.2.2. 18 urte beteak izatea eta 65 bete gabe egotea, diru laguntza eskaera aurkezterakoan. 1.2.3. Nekazaritza jardueraren arabera, dagokion Gizarte Segurantza ren Erregimenean afiliatuta egotea. Nekazaritza jardueran lehen aldiz hasten diren nekazari gazteen kasuan, baldintza hori inber tsi oa ziurtatu aurretik eskatuko da. 1.2.4. Nekazaritza jarduera batetik datorren erretiroko pen tsi orik, balioezintasun absoluturik edo balioezintasun osorik ez jasotzea, salbu eta balioezintasun hori ez badago lotuta laguntzaren xede den jarduerara. 1.2.5. Langabezia sorospena jasotzen den kasuetan, eta kontuan hartuta denboran mugatutako sorospena dela, ez da diru sarreratzat hartuko; hala ere, gorabehera hori espedientean jasoko da, sorospenaren zenbatekoa eta jasotze ari uzteko data adieraziz. 1.2.6. Dagozkion lanbide gaitasuna eta trebezia eduki beharko du, ekoizpen baliabideen erabilera zuzena bermatuz, maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretuko 10.1.6 artikuluan jasotako irizpideak jarraituz. 1.3. Ustiategiaren titularra per tso na juridikoa denean (elkarte ustiategiak), honako forma juridikoetakoren bat hartu beharko dute: Lan sozietateak, anonimoak, mugatuak edo bestelako merkataritza sozietateak, ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, edo titulartasun partekatutako erakundeek, non gutxienez bazkideen % 50ek eta gutxienez kapital sozialaren edo banaketa kuotaren % 50en jabe direnek artikulu honetan pertsona fisikoei eskatzen zaizkien baldintzak betetzen baitituzte. Sozietate horiek nekazaritza jarduera eta nekazaritzako jarduera osagarria izango dute xede bakarra titular diren ustiategietan. 1.4. Ustiategian egiten diren eta hertsiki nekazaritzakoak diren jarduerek Nekazaritza Laneko Unitate (NLU) bat hartuko dute gutxienez. Horregatik, espedientean datuak sartuko dira, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan dagoen ustiapen bakoitzari dagokion fitxan. 1.5. Kasu guztietan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantza rekikoak betetze ari dagokionez, onuraduna egunean dagoela egiaztatu beharko da.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
200.000,00 euro
Muga: 
2019ko deialdian onuradunak jaso dezakeen zuzeneko diru laguntza ren gehienekoa 50.000 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a)Eskatzailea bakarkako titularra bada (pertsona fisikoa):NAren fotokopia, Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurunekoeta Lurralde Orekako Departamentuaren esku ez baldin ba-dago Eskaera aurkeztu aurreko azken ekitaldiko Pertsona Fisi-koen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia, eskatzaileak aitortutako nekazaritza-abeltzain tzajarduerei buruzkoeranskina derrigorrez jaso beharko duelarik. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria: autonomoen erregimen berezian nekazaritzari lotutako epigrafe edo jarduera batean alta emanda egotearena. Hala ere, dokumentazio horren aurkezpena ez da beharrezkoa izango eskatzaileak eskaera inprimakian berariaz adierazten badu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena ematen diola datu horiek dagozkion organismo igorleetatik zuzenean jasotzeko. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria: nekazaritza jardueratik eratorritako erretiroko saririk edo baliaezintasun absolutu edo osoko pentsiorik ez jasotze arena. Egindako nekazaritzako prestakuntza ikastaroen ziurtagiriak, baldin eta eskatzaileak nekazaritza jardueran 2 urte baino gehiagoko lan esperientzia egiaztatzen ez badu edota nekazari gaztea bada. Nekazaritza jardueran aritutako urteen egiaztagiria. b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada: IFKren fotokopia, dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotearen ziurtagiria, elkartearen eraketaren eta estatutuen eskriturak eta eskaeraren sinatzaileak duen ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiria, baldin eta agiri horiek denak Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren esku ez badaude. Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenaren fotokopia, kasu hauetan salbu: urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren arabera salbuetsita badago, edo sozietate berri bat bada eta zergaren likidaziorako legez ezarrita dagoen epea bukatu ez bada. Egungo bazkideen zerrenda, elkartean duten partaidetza portzen tajea adieraziz. Nagusiki Nekazari profesional diren elkarteko kideen agiriak, atalean jasotakoak. c) Kasu guztietan, gainera: Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzako kotizazioen ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Hala ere, dokumentazio horren aurkezpena ez da beharrezkoa izango eskatzaileak eskaera inprimakian berariaz adierazten badu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena ematen diola datu horiek dagozkion organismo igorleetatik zuzenean jasotzeko. Ardurapeko aitorpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. Artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez duela jasotzen duena. Diru laguntzaren zenbatekoa sartu beharko den kontuari buruzko datuak. d) Nekazaritzako makineria eta mindak tratatzeko eta arazteko instalakuntzetarako inbertsioak badira: Hornitza ileak egindako aurrekontuak edo proforma fakturak. Bideragarritasun azterketa, beharrezkoa den kasuetan.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/30 - 2019/06/19
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea