LABURPENA
Titulua:
Erlezaintza sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2018
Xedea:
Foru-dekretu honen bidez, erregulatu nahi da erlezaintza-produktuen ekoizpena eta
merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen araubidea.
Diru kopurua:
40.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
- 2018ko deialdia (BAO Zk. 144/2018)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 102/2018 FORU DEKRETUA, uztailaren 24koa, Bizkaiko Lurralde Historikoan erlezaintza sustatzeko diru-laguntzak onetsi eta diru-laguntza horien 2018rako deialdia egiten dueña.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. D, Bilbo)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. D, Bilbo)
Itzuli
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. D, Bilbo)
Erlezaintza sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2018
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Foru-dekretu honen bidez, erregulatu nahi da erlezaintza-produktuen ekoizpena eta
merkaturatzea hobetzeko jarduerak sustatzeko laguntzen araubidea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Nortasun juridiko propioa duten eta sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian
dituzten erlezainen elkarte sektorialak, osatzen dituzten erlezainek baldintza
hauek betetzen badituzte:
1) Zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
2) Erlezaintza-ustiategia Bizkaiko Abeltzaintzako Ustiapenen Erregistro Orokorrean
inskribatuta egotea (azpiustiategia: erlezaintza).
3) Erlauntzen urteko zentsu-aitorpena eginda izatea urte bakoitzeko martxoaren
1a baino lehen, 479/2004 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
4) Gutxienez ere urtean behin, barroasiaren kontrako tratamendu bat egitea,
erleen gaixotasunei aurre egin eta kontrolatzeko estatu mailako programa
bat ezartzen eta arautzen duen maiatzaren 19ko 608/2006 Errege Dekretuan
ezarritakoarekin bat.
5) Betetzea erleen ustiategiak antolatzeko arauei buruzko 2002ko otsailaren
22ko 209/2002 Errege Dekretuan ezarritako arauak, Euskadiko Autonomia
Erkidegoan erlezaintzari buruz emandako xedapen orokorrak eta Iraunkortasuna
eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak ezartzen dituen gainerakoak.
6) Eskabidea aurkezten den urteko urtarrilaren 1a baino lehenago hasita izatea
erlezaintza-jarduera, salbu jardueraren titulartasuna titularraren heriotzagatik,
erretiroagatik edo lanerako ezintasunagatik eskuratu duten titularren
kasuan.
7) Erantzukizun zibileko asegurua izatea.
b) 150 erlauntz baino gehiago duten erlezaintzako ustiategien titular diren pertsona
fisiko edo juridikoak, a) letrako baldintzak betetzen badituzte.
Laguntza eskatzen duten elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Legez eratuta egotea eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuta egotea.
b) Sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
c) Haien helburu soziala abeltzaintza-sektorearen interesen defentsari eta ordezkapenari
lotuta egotea.
d) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo erakundeak izatea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
40.000,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- a) 1. inprimakia: Eskabidea. b) 2. inprimakia: Gastuak. Dagokion ekitaldiko aurrekontu xehatuan, gastuen aurreikuspenaren banakapena sartuko da. c) 3. inprimakia: Zinpeko adierazpena. Hartan, hauek jasoko dira: Beste erakunde publiko edo pribatu batzuen aurrean egindako diru-laguntzen eskabideak eta haien zenbatekoa, kontuen auditoria sinplifikatu bat egiteko konpromisoa, kideen zerrenda eta haietako bakoitzak aurreko ekitaldian egindako ekarpena eta elkartearen helburu soziala. d 4. inprimakia: Elkartearen erabakia eta deskripzio-txostena, honako hauek jasoko dituena: Garatutako edo aurrez ikusitako jarduera eta ekimenen edukia, entitateak eskabidea aurkezten den ekitaldian eskatutako eta diru-laguntza jaso dezaketen gastuen arabera (5. artikuluan jasotzen dira gastuok), jarduera eta ekimenak egiteko datak, giza baliabide eta baliabide materialak, kideen kopurua eta zerrenda, kide bakoitzaren ekarpen-kuota eta laguntzaren beharrizana eta zenbatekoa ebaluatzeko baliagarriak izan daitezkeen gainerako alderdiak. Horrez gainera, deskripzio-txostenak informazio nahikoa izango du 7. artikuluan ezarritako kuantifikazio-irizpideen arabera ebaluatu ahal izateko. e) 5. inprimakia: Berdintasunari buruzko zinpeko adierazpena. 4. Aurreko zenbakian adierazitako inprimakiekin batera, eskatzaileak agiri hauek aurkeztu beharko ditu: a) Hala badagokio, eratze-aktaren eta estatutuen kopia. b) Erregistroko arduradunak emandako agiria, inskripzioaren indarraldia egiaztatzen duena. c) Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia. d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiri eguneratuak.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/07/27
-
2018/08/10
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
Eskaera izapidea
