LABURPENA
Titulua:
Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2017
Xedea:
a) Ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanetara
egokitzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan
laguntzen duten inbertsioak: ekoizpenen kalitatea hobetzea eta
uzta biltegiratzea.
b) Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak egiten
laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak:
ekoizpen-kostuak murriztea, gastu energetikoa murriztea, produktibitateak
areagotzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea.
c) Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzearren ekoizpen-
ahalmena areagotzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki
ustiategiaren funtzionamendua eta lanaren produktibitatea hobetzen
duten makinak eta instalazioak erosteko inbertsioak.
d) Ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko inbertsioak egiten
laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak:
ekoizpen ekologiko eta integraturako sistemak ezartzea eta nekazaritza
zein abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatu eta biltegiratzeko
hobekuntzak egitea. Horrez gainera, sustatuko da berotegi-
efektua eragiten duten gasen isurketa murriztea eta lurzoruaren
kudeaketa iraunkorra egiteko ongarrien erabilera eraginkorra egitea.
e) Animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna,
produkzioen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko
inbertsioak egiten laguntzea, bereziki Europan arlo horietan emandako
arau berriak betetzeko direnak.
f) Alderdi batzuetan inbertsio berritzaileak egiten laguntzea,
esaterako arlo hauetan: ustiategietako kostu energetikoak murrizteko
bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta informazioaren
eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea.
Diru kopurua:
1.004.000,00
Deialdiaren araudia:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2016 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 238/2016)
Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 13koa, nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak ematen zaizkie Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritzako ustiategiei, eta 2017ko deialdia egiten da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
Itzuli
Eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Nekazaritza Zerbitzuaren bulegoetan (Lehendakari Agirre, 9, 2. ezkerra 48014-Bilbo)
Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2017
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
a) Ustiategiaren ekoizpena merkatuaren beharrizanetara
egokitzeko inbertsioak egiten laguntzea, batez ere alderdi hauetan
laguntzen duten inbertsioak: ekoizpenen kalitatea hobetzea eta
uzta biltegiratzea.
b) Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak egiten
laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak:
ekoizpen-kostuak murriztea, gastu energetikoa murriztea, produktibitateak
areagotzea eta nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzea.
c) Ustiategiaren errendimendu orokorra hobetzearren ekoizpen-
ahalmena areagotzeko inbertsioak egiten laguntzea, bereziki
ustiategiaren funtzionamendua eta lanaren produktibitatea hobetzen
duten makinak eta instalazioak erosteko inbertsioak.
d) Ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko inbertsioak egiten
laguntzea, batez ere alderdi hauetan laguntzen duten inbertsioak:
ekoizpen ekologiko eta integraturako sistemak ezartzea eta nekazaritza
zein abeltzaintzako ustiategietan hondakinak tratatu eta biltegiratzeko
hobekuntzak egitea. Horrez gainera, sustatuko da berotegi-
efektua eragiten duten gasen isurketa murriztea eta lurzoruaren
kudeaketa iraunkorra egiteko ongarrien erabilera eraginkorra egitea.
e) Animalien higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna,
produkzioen trazabilitatea eta laneko segurtasuna hobetzeko
inbertsioak egiten laguntzea, bereziki Europan arlo horietan emandako
arau berriak betetzeko direnak.
f) Alderdi batzuetan inbertsio berritzaileak egiten laguntzea,
esaterako arlo hauetan: ustiategietako kostu energetikoak murrizteko
bioenergia eta/edo energia berriztagarriak ezartzea eta informazioaren
eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) erabiltzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Indibidualki, elkarte baten bidez, familia dela-eta edo nekazari gazte gisa nekazaritzako ustiategietako titular direnak izan daitezke laguntza-ildo honen onuradun, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
1. Nekazaritzako titularrak edo titularkideak pertsona fisikoak
badira:
1.1. Laguntzaren eskabidea aurkezten denean, 18 urte
beteta edukitzea eta 65 urte bete gabe edukitzea.
1.2. Titulu nagusiko nekazaria izatea.
1.3. Eskatzaileak afiliatuta egon behar du nekazaritza-jardueraren
arabera dagokion Gizarte Segurantzaren araubidean.
1.4. Ez jasotzea nekazaritza-jardueratik datorren erretiro-pentsiorik
edo ezintasun absolutu edo ezintasun osoaren ondoriozko
pentsiorik, ezintasun hori laguntza-eskabidearen helburu den jarduerara
lotuta ez badago salbu.
1.5. Eskatzaileak langabezia-sorospena jaso badu eskabidea
egin aurretik, hori dela-eta jasotzen dituen sariak aldi baterako
direnez gero, ez dira sarreratzat hartuko laguntzak emateko
orduan, baina espedientean agerrarazi egin beharko dira, eta adieraziko
da zenbatekoak diren eta noiz amaituko den jasotzen.
1.6. Eskaera aurkezten denean, lanbidean aritzeko gaitasuna
eta trebakuntza izatea, ekoizte-bideak behar bezala erabiliko
direla bermatzeko.
1.8. Onuradunak kasu guztietan izan behar ditu egunean
zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.004.000,00
Muga:
2015-2020 aldirako deialdi guztiak kontuan hartuta, jabe
bakarreko ustiategi batek jaso ditzakeen diru-laguntza guztien zenbatekoa
gehienez ere 75.000 eurokoa izango da pertsona fisiko bakoitzeko,
eta elkarte-entitate batek, berriz, 150.000 eurokoa NELU bakoitzeko.
Ondorio horretarako, ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen,
titulartasun partekatuko entitateen eta pertsona fisioen kasuan, gehienez
ere 2 NELU lagundu ahal izango dira diruz, eta, merkataritzako
sozietateen, eraldaketarako nekazaritzako sozietateen eta nekazaritzako
kooperatiben kasuan, 5 NELU.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Eskabidearekin batera, dokumentazio orokorra (1. eta 2. eranskinetan zehazten da):
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/12/19
-
2017/01/30
Ebazteko epea:
Organo instrukzio-egileak laguntza-lerro bakoitzari ebazpenproposamena
formulatu ondoren, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala
Zaintzeko foru diputatuak ebatziko ditu espedienteak. Horretarako,
gehienez ere 6 hilabeteko epea egongo da, eskabideak
aurkezteko ezarritako epearen azken egunetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
