LABURPENA
Titulua:
Elkartegiak programa eta industrialdeetan: errentamendurako diru-laguntzen. Bizkaia 2018
Xedea:
Elkartegiak programan onuradun diren enpresentzat errentamendurako diru-laguntzen
Diru kopurua:
80.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 24ko 57/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 82/2018)
Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 24ko 57/2018 FORU DEKRETUA. Dekretu honen bidez, Elkartegietako eta Industrialdeetako Programa 2018. urterako oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta 6. 48009 Bilbao
Itzuli
Obispo Orueta 6. 48009 Bilbao
Elkartegiak programa eta industrialdeetan: errentamendurako diru-laguntzen. Bizkaia 2018
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Elkartegiak programan onuradun diren enpresentzat errentamendurako diru-laguntzen
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Azpiegiturak SAU sozietatearekin errentamendu-kontratu bat sinatu duten enpresak, Elkartegiak
programaren bitartez sinatua 2013-09-30aren ostean
Kontratu mugagabeko pertsona 1 izatea gutxienez plantillan, enpresa sortu berria bada, edo bi, gutxienez, lehendik dauden enpresak badira. Lan-kontratudun langileek eta/edo langile autonomoen araubide bereziko bazkide langileek osatutakoa da plantilla. Era berean, lan-kontratu mugagabeko langileak ez izatea plantilla guztiaren % 60 baino gutxiago. •Gainera, baldintza hauetakoren bat bete beharko dute:ISO 9001 edo 14001 kalitatezko ziurtagiri bat edo Premie ziurtagiri bat edo antzeko bat izatea.Erakunde baimenduek tutorizatuak izatea.Akziodunen artean gutxienez: % 50 emakumeak izatea eta emakume akziodun horiek, sozietatearen kapital osoaren % 50baino gehiago edukitzea, edo banakako enpresaburuaizatea, % 50 gutxienez gazteak izatea eta kapital sozialaren % 50 gutxienez haiena izatea, edo banakako enpresaburuden gaztea izatea.Beren plantilletan honako hauek edukitzea:% 50, gutxienez, emakumeak edoDesgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonak, desgaitasun horren gradua % 33koa edo handiagoa denean. Euskararen erabilera normalizatzeko plana garatzea.2017/10/01 ondoren aldi baterako lan-kontratu bat kontratu mugagabe bihurtu izana edo plantilla urtebetekoa baino laburragoa ez den kontratu baten bitartez handitu izana. Kontratu berri horiek lansaioaren % 50ean gutxienez gauzatu beharko dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
80.000,00 euros
Muga:
Diru-laguntzaren zenbatekoa sinatutako errentamendu-kontratuan ageri den hileko prezioaren % 50erainokoa izango da, komunitate-gastuak eta BEZa alde batera utzita.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- 1. Kasu guztietan, eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu behar dira: a) Azpiegiturak, S.A.U.-rekin hartutako betebehar ekonomikoei dagokienez, haiek egunean edukitzeari buruzko ziurtagiria. b) Enpresari lan-kontratuarekin edo autonomo gisa atxikitako langileen zerrenda, eredu ofizialaren araberakoa. c) Hartzekodunaren fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo bertan dauden datuak aldatu nahi badira. Enpresari atxikitako langile-zerrendaren eredua eta hartzekodunaren fitxa www. bizkaia.eus web orrian deskargatu daitezke (empresak eta nazioartekotzea ¿ ekintzailetza ¿ modulu industrialak, bulegoak eta lurzorua). d) Alokairu-fakturak eta haien ordainketa-frogagiriak, halakorik izanez gero. 2. Gainera, dokumentazioa aurkeztu beharko dute, diru-laguntza eskatzeko arrazoiak egiaztatzeko. a) Erakunde eskatzaileak eskabidea egiten duen unean kalitatearen arloko ISO 9001 edo 14001 ziurtagiria edo baliokidea badu, edo Premie ziurtagiri bat badu edo, bestela, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailari atxikitako foru-sozietate publiko baten, BIC Bizkaia Ezkerraldea-Cedemiren, DEMA-Enpresa Garapenaren, ekonomia sustatzeko arloko udal zentro baten, Bilboko Merkataritza Ganberaren edo BFAren enpresa-haztegien sareko enpresa-mintegi baten tutoretza badu: Dagokion erakundeak emandako ziurtagiria. b) Akziodunen %50 gutxienez emakumeak badira eta sozietatearen kapitalaren %50 baino gehiago haiena bada: Inguruabar hori egiaztatzeko eskritura edo eskriturak. c) Plantilletan, Bizkaiko Foru Aldundiak edo, hala badagokio, beste administrazio batek aitortutako %33ko edo goragoko graduko desgaitasun fisiko, psikiko edo zentzuzkoren bat duen pertsonarik izanez gero. Desgaitasunaren gradu egokia egiaztatzen duen Bizkaiko foru Aldundiaren, edo antzeko beste administrazio baten, hala badagokio,ziurtagiria. d) Baldin eta erakunde eskatzaileak lanaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko prozesu bat garatzen badu: Eskumenak dituen administrazioak edo erakunde homologatu batek ematen duen ziurtagiria. Horren bidez egiaztatuko da enpresa badagoela lanaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuan. e) 2017ko urriaren 1az gero aldi baterako lan-kontratu bat kontratu mugagabe bihurtu bada: Ukituriko langilearen aldi baterako lan-kontratuaren eta kontratu mugagabearen kopia. f) 2017ko urriaren 1az gero lan-kontratuko langileen plantilla urtebetekoa baino laburragoa ez den kontratu batez handitu bada. Kontratuaren kopia. g) Enpresako akziodunen %50 gutxienez gazteak izatea, eta kapital sozialaren %50 gutxienez haiena izatea: Inguruabar hori egiaztatzeko eskritura edo eskriturak.
Elektronikoa
Aplikazioak:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/05/01
-
2018/09/28
Aurkezteko epe-muga:
Eskabideak aurkezteko epea argitalpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko irailaren 28ko 13:30ean bukatuko da.
Ebazteko epea:
6 hilabete izango da foru dekretu honen babesean aurkezten diren eskabideak ebazteko gehieneko epea, deialdi bakoitzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
