Landa-garapeneko elkarteentzako laguntzen. Bizkaia 2017

LABURPENA
Titulua:
Landa-garapeneko elkarteentzako laguntzen. Bizkaia 2017
Xedea:
Foru dekretu honen xedea Bizkaiko Lurralde Historikoan erakunde laguntzailetzat aintzatetsitako landa-garapeneko elkarteentzako laguntza-araubide bat ezartzea da, elkarte horiek Bizkaiko landaeskualdeen garapenean herri administrazioekiko erakunde laguntzaileen jardueretan eta, oro har, eurak kokatutako eskualdeetako sustapen eta lankidetzako jardueretan dituzten funtzionamendu-gastuak zati batean finantzatzeko izango dira laguntza horiek
Diru kopurua:
212.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2017 Foru Dekretua (BOB Zk. 131/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2017 Foru Dekretua, ekainaren 28koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko landa-garapeneko elkarteentzako laguntzen oinarri arautzaileei eta deialdiari buruzkoa.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 100/2017 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 151/2017)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 100/2017 FORU DEKRETUA, uztailaren 26koa, ekainaren 28ko 84/2017 Foru Dekretuko okerrak zuzentzen dituena. Foru-dekretu hori , Bizkaiko lurralde historikoko landa-garapeneko elkarteentzako laguntzen oinarri arautzaileei eta deialdiari buruzkoa da. (Oker-zuzenketa).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Iraunkortasun eta Ingurune Naturalaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Landa Garapenerako Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. solairua, eskuina, Bilbo),
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Landa Garapenerako Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. solairua, eskuina, Bilbo),
Itzuli Landa Garapenerako Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztuko dira (Lehendakari Agirre, 9, 4. solairua, eskuina, Bilbo),
Landa-garapeneko elkarteentzako laguntzen. Bizkaia 2017
Foru dekretu honen xedea Bizkaiko Lurralde Historikoan erakunde laguntzailetzat aintzatetsitako landa-garapeneko elkarteentzako laguntza-araubide bat ezartzea da, elkarte horiek Bizkaiko landaeskualdeen garapenean herri administrazioekiko erakunde laguntzaileen jardueretan eta, oro har, eurak kokatutako eskualdeetako sustapen eta lankidetzako jardueretan dituzten funtzionamendu-gastuak zati batean finantzatzeko izango dira laguntza horiek
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Martxoaren 25eko 62/2003 Foru Dekretuaren xedapen gehigarrietako bigarrenean erakunde laguntzailetzat aintzatetsitako eta, Landa Ingurunearen Garapenari buruzko 10/1998 Legearen ondorioetarako, Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Erregistroan izena emana duten Bizkaiko landa-garapenerako elkarteak izan daitezke foru dekretu honetan araututako laguntzen onuradunak, baldin eta Foru Administrazioak ematen dituen diru-laguntzen lege araubidea arautzen duen maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauan jasotako baldintzak betetzen badituzte.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
212.000,00 euros
Muga:
Elkarte bakoitzak gehienez jaso dezakeen diru-laguntza kopururik handiena 41.500 eurokoa izango da eta kopuru hori 23.000 eurora murriztuko da eskualdeko, egitura administratibo berak eskualde bitan edo gehiagotan jarduten badu, baldin eta 3. artikuluko dirulaguntzaren gehieneko portzentajeak gainditzen badira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) 1. eranskina; eskabidea. b) 2. eranskina; gastuak eta sarrerak. Ekitaldiko aurrekontu xehatuan, gastuen eta sarreren aurreikuspenaren banakapena sartuko da. c) 3. eranskina: zinpeko adierazpena, honako hauek jasoko dituena: beste erakunde publiko edo pribatu batzuetara aurkeztutako diru-laguntzen eskabideak eta haien zenbatekoa, eta kontuen auditoria bat egiteko konpromisoa 3. Halaber, aurreko atalean aipatutako eskaera-orriez gain, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/07/11 - 2017/08/10
Ebazteko epea:
Prozedura Nekazaritza Garatzeko Zerbitzuak izapidetu eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak ebatziko du
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.