Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2019 eta 2020

LABURPENA
Titulua: 
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2019 eta 2020
Xedea: 
Laguntza jasotzen duten mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planak soilik izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta honako jatorrizko deitura bati atxikitako ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastiei buruzkoak: Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Deitura, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava Jatorrizko Deitura, eta Cava Jatorrizko Deitura edota etorkizunean aitor daitekeen kalitatezko beste edozein ardo.
Deialdiaren araudia: 
  • 115/2019 Foru Agindua, martxoaren 12koa (ALHAO Zk. 34/2019)
    115/2019 Foru Agindua, martxoaren 12koa. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko laguntzen deialdia onartzea. 2019ko eta 2020ko kanpainak
  • 26/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa (EHAA Zk. 47/2019)
    26/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko eragiketetarako Europako laguntza-neurria garatu eta aplikatzeari buruzkoa.
  • 279/2019, Foru Agindua, ekainaren 18koa (ALHAO Zk. 73/2019)
    279/2019, Foru Agindua, ekainaren 18koa. Zeinaren bidez aldatzen baita 2019 eta 2020 kanpainetan mahastiak berregituratzeko edo birmoldatzeko laguntzetarako eskaerak, martxoaren 12ko 115/2019 Foru Aginduaren bidez onetsiak, aurkezteko epea
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Deialdia egiten duen organoa: 
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Erakunde erabakigarria: 
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta: 
Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
Telefono bidezko arreta: 
Tfno: 94 562 10 80 Fax: 94 562 10 70
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Nekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
ItzuliNekazaritza Saila. Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua Laguardia
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Araba 2019 eta 2020
Laguntza jasotzen duten mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planak soilik izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta honako jatorrizko deitura bati atxikitako ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastiei buruzkoak: Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Deitura, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava Jatorrizko Deitura, eta Cava Jatorrizko Deitura edota etorkizunean aitor daitekeen kalitatezko beste edozein ardo.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira «mahasti» SIGPAC erabilerako lursailak dituzten nekazaritza-ustiategien titularrak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Nekazaritza-ustiategia edo horren lurzatiak Euskadiko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Nagusian egon behar dira inskribatuta. b) Mahasti-lurzatiak, halaber, dagokien lurralde historikoko Ardogintzako Erregistroan inskribatuta egon beharko dira. c) Mahastiaren berregituraketa-plana aurkeztea, banakoa edo taldekoa. d) Mahastien landaketaren gainean indarrean dagoen araudia betetzea, ustiategiko saila edozein dela ere. e) Mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko nahitaezko adierazpenak aurkezteko eginbeharra betetzea. f) Berregituratu edo birmoldatuko den lurzatian diharduen edo jardungo den mahastizaina izatea. g) Baldintzen ondoriozko betebeharrak betetzea, dekretu honen 19. artikuluan ezarritakoa betez. h) Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko, emandako dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketa egiten denean
PRESTAZIOA
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Planarekin lortu nahi diren helburuak. b) Planaren kokalekua eta identifikazioa. c) Taldeko plana izanez gero, taldea osatzen duten mahastizainen identifikazioa. d) Lursailen kokalekua eta ezaugarriak, hasierakoak eta berregituratu ondorengoak (aldaerak, formazio-sistemak, landaketa-markoa, etab.), plana osatzen duten lursailak Nekazal Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) duten identifikazioarekin. e) Proiektuan jaso diren landaketa-eskubideak, ustiategiaren barnean edo kanpoan landatzeko eskubideak zehaztuz. f) Lursail bakoitzean garatu beharreko jarduketak. Kostuen azterketa eta jarduketak gauzatzeko aurreikusitako egutegia. g) Planean parte hartzen duena lursailaren jabea ez bada, berregituratu edo birmoldatu beharreko lursailaren jabearen, edo hala badagokio, titularraren baimena. h) Neurria exekutatu ondorengo kanpainatik zenbatzen hasiz gutxienez 10 urtez lursaila lantzeko konpromisoa, laguntza eskatzen duenaren aldetik. i) Dagokion lurralde historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Mahasti Erregistroan izena emanda izanaren ziurtagiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/03/21 - 2019/07/31
Aurkezteko epe-muga: 
1. 2019ko urriaren 15a baino lehen ordainduko diren ordainketa eskaerak aurkezteko epemuga 2019ko uztailaren 31n ezartzea, eta ez 2019ko irailaren 13an. 2. 2020ko urriaren 15a baino lehen ordainduko diren ordainketa eskaerak aurkezteko epemuga 2020ko uztailaren 31n ezartzea, eta ez 2020ko irailaren 18an.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea