Ayudas para el fomento de sistemas de producción de razas ganaderas autóctonas en regímenes extensivos. Álava 2011
LABURPENA
Titulua:
Ayudas para el fomento de sistemas de producción de razas ganaderas autóctonas en regímenes extensivos. Álava 2011
Xedea:
El presente Decreto tiene por objeto establecer las bases reguladoras para la concesión de subvenciones para el fomento de sistemas de producción de razas ganaderas autóctonas compatibles con los recursos naturales disponibles, a través de la utilización racional de los mismos, con fines a la obtención de productos de calidad y a la mejora de la cabaña ganadera alavesa
Diru kopurua:
107.934,32
Deialdiaren araudia:
- 206/2012 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa (ALHAO Zk. 131/2012)
206/2012 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Diputatu Nagusia - rena. Honen bidez, onartu egiten dira bertako abere arrazen hazkuntza estentsiborako ekoizpen sistemak sustatzeko laguntzen 2012ko deialdia eta kreditu erreserba.
Araudia:
- 66/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 8ko (ALHAO Zk. 131/2011)
66/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 8ko Diputatuen Kontsei - luarena. Honen bidez, onartu egiten dira bertako abere arrazen hazkuntza estentsiborako ekoizpen sistemak sustatzeko laguntzen 2011ko deialdiko oinarri arautzaile berriak, eta indargabetu egiten da azaroaren 9ko 54/2010 Foru Dekretua.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa
Itzuli
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa
Ayudas para el fomento de sistemas de producción de razas ganaderas autóctonas en regímenes extensivos. Álava 2011
El presente Decreto tiene por objeto establecer las bases reguladoras para la concesión de subvenciones para el fomento de sistemas de producción de razas ganaderas autóctonas compatibles con los recursos naturales disponibles, a través de la utilización racional de los mismos, con fines a la obtención de productos de calidad y a la mejora de la cabaña ganadera alavesa
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Abeltzaintzako ustiategien titular pertsona fisikoak eta juridikoak izan ahalko dira laguntzen onuradun
• Pertsona fisikoen kasuan, konpromisoko lehenengo urteari dagokion laguntza eskaera aurkezten den unean 18 eta 65 urte bitartean izatea. • Abeltzaintzako ustiategia Arabako Lurralde Historikoko abel tzaintzako ustiategien erregistroan izena emanda izatea, martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta haren jarduna foru dekretu honen 5.1. artikuluan bildutakoekin bat etortzea. • Urtero, azaleren aitorpena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lurralde historikoetan eta aldi baterako larratzeko erabiltzen diren beste lurralde mugakideetan kokatuak egongo direnak. • Ustiategiak baliabide naturaletan oinarritutako elikadura programa izatea. • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan edukitzea. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen egoitza ere Araban egon beharko da. Ondorio horietarako, betebehar hori betetzat joko da pertsona juridikoaren zerga egoitza eta sozietatearen egoitza, bai eta gutxienez kapital sozialaren ehuneko 50eko partaidetza duten bazkideen erdienak, gutxienez, Araban badaude. Bazkide guztiek betetzen ez badute aurreko baldintza, laguntzaren zenbatekoa hura betetzen ez duten bazkideen proportzioan txikituko da. Gainera, bazkideen partaidetzak edo akzioak izendunak izatea eskatuko da, bai eta sozietatearen xedea, estatutuekin bat etorriz, nekazaritza jarduera izatea ere. • Abeltzaintzako ekoizpen, ingurumen eta gizarte eginkizunak eta abereen ongizatea kontuan hartzen dituen kudeaketa sistema aplikatzea ustiategietan. • Erkidego mailan abeltzaintzako ekoizpen sektore bakoitzerako ezarritako higieneari buruzko jardunbide egokien gidak betetzea, animalien higienerako berariazko arauak ezartzen dituen Europako Parlamentuko eta Kontseiluko apirilaren 28ko 853/2004 (EE) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Horren faltan, autonomia erkidegoan sustatutako jardunbide egokien gidak aplikatuko dira, eta, horrelakorik ere ez badago, Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ministerioak sustatutakoak. • Albaitari arduradun batek gainbegiratutako higiene eta osasun alorreko programa izatea eta aplikatzea. • Zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea, indarrean dagoen arautegiaren arabera. Edonola ere, urriaren 5eko Diputatuaren Kontseiluaren 58/2004 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, jaso beharreko zenbatekoa 800 eurotik beherakoa bada, laguntzaren onuradun den pertsona fisikoak ez du edukiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatu beharrik, eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa bada, ez du edukiko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatu beharrik. • Ustiapen plana aurkeztea, dekretu honek 9.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera. • Bertako arrazetako ugalketarako azienda izatea eta baliabide naturalak sortzen dituen azalera nahikoa izatea, bertan egongo diren abereetarako beharko dena.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
107.934,32
Muga:
a) 50 euro, sustatu beharrekoa den bertako arrazako ugalketarako abereen ALU/urte bakoitzeko; zenbateko hori jasoko dute errendimenduen kontrolik egiten ez duten ustiategiek. b) 100 euro, sustatu beharrekoa den bertako arrazako ugalketarako abereen ALU/urte bakoitzeko; zenbateko hori jasoko dute errendimenduen kontrola eta Hobekuntza Genetikorako Plana ezarritako baldintzen arabera aplikatzen dituzten ustiategiek. c) 130 euro, babes berezikoa den bertako arrazako ugalketarako abereen ALU/urte bakoitzeko. Abeltzaintzako ustiategi bakoitzari, gehienez, 6.000,00 euroko laguntza eman ahalko zaio konpromisoak irauten duen urte bakoi tzarengatik.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/11/15
-
2012/11/29
Ebazteko epea:
Prozeduraren ebazpena eman eta eskatzaileari jakinarazteko gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
