Mendiko aldeetan eta mendikoak ez diren Aldeetan zailtasun naturalak Konpentsatzeko neurriak. Araba 2013

LABURPENA
Titulua:
Mendiko aldeetan eta mendikoak ez diren Aldeetan zailtasun naturalak Konpentsatzeko neurriak. Araba 2013
Xedea:
1. Nekazaritzako lurrak etenik gabe erabiliko direla ziurtatzea, ondorioz nekazari taldearen bizimodua bideragarria izan dadin. 2. Nekazaritzako sistema iraunkorrei eutsi eta horiek sustatzea, ingurumenaren premiak bereziki kontuan hartuta. 3. Landa eremuak iraungo duela, eta landa lurrak zein nekazari taldeak zainduko direla ziurtatzea. 4. Ekoizpen txikiagoa izateagatik nekazarien errenta txikiagoa orekatzea
Diru kopurua:
900.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • 7/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 19koa (ALHAO Zk. 25/2013)
    7/2013 FORU DEKRETUA, otsailaren 19ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, aldatu egiten da mendialdeetako eta mendikoak ez diren aldeetako berezko zailtasunak konpentsatzera bideratutako dirulaguntzetarako oinarri arauak eta dirulaguntza horien 2013ko deialdia onartu zituen otsailaren 21eko 12/2012 Foru Dekretua
Araudia:
  • 12/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 21ekoa (ALHAO Zk. 24/2013)
    12/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 21eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira mendialdeetako eta mendikoak ez diren aldeetako berezko zailtasunak konpentsatzera bideratutako dirulaguntzetarako oinarri arautzaileak eta dirulaguntza horien 2012ko deialdi
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Nekazaritza Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Nekazaritza Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
NEKAZARITZA SAILA Probintzia Plaza , 01001 Vitoria-Gasteiz Eskualdeko Nekazaritza BulegoaK
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
NEKAZARITZA SAILA Probintzia Plaza , 01001 Vitoria-Gasteiz Eskualdeko Nekazaritza BulegoaK
Itzuli NEKAZARITZA SAILA Probintzia Plaza , 01001 Vitoria-Gasteiz Eskualdeko Nekazaritza BulegoaK
Mendiko aldeetan eta mendikoak ez diren Aldeetan zailtasun naturalak Konpentsatzeko neurriak. Araba 2013
1. Nekazaritzako lurrak etenik gabe erabiliko direla ziurtatzea, ondorioz nekazari taldearen bizimodua bideragarria izan dadin. 2. Nekazaritzako sistema iraunkorrei eutsi eta horiek sustatzea, ingurumenaren premiak bereziki kontuan hartuta. 3. Landa eremuak iraungo duela, eta landa lurrak zein nekazari taldeak zainduko direla ziurtatzea. 4. Ekoizpen txikiagoa izateagatik nekazarien errenta txikiagoa orekatzea
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Arabako Lurralde Historikoko mendiko aldeetan eta mendikoak ez diren aldeetan kokaturik dauden nekazaritza ustiategiek, Honakoak izango dira alde behartsu: - Mendialdeak. - Mendikoak ez diren beste alde batzuk. Horri dagokionez, Arabako Lurralde Historikoan ondokoak deklaratzen dira: 2.1. Mendialdeak. Udalerri hauek: Amurrio, Artziniega, Aiara, Aramaio, Aspárrena, Barrundia, Bernedo, Kanpezu, Zigoitia, Kripán, Kuartango, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagrán, Laudio, Arraia-Maeztu, Okondo, Oyón-Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Gesaltza-Añana, Donemiliaga, Urkabustaiz, Valdegobía, Harana, Legutiano, Zalduondo eta Zuia. 2.2.- Mendikoak ez diren beste alde batzuk. Udalerri hauek: Armiñón, Berantevilla, Ribera Alta, Erribera Beitia, Lantarón eta Zambrana.
3.a.1. Arabako Lurralde Historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta gutxienez nekazaritzako kanpaina oso bat egin duen nekazaritzako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea, salbu eta ustiategi hori aurreko beste baten jarraipena denean. 3.a.2. Gutxienez bi hektarea lur lantzea, Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 19an emandako (EE) 73/2009 Erregelamenduaren arabera “hektarea onargarriak” direla justifikatzen duen edozein laborantza motarekin. Erregelamendu horrek nekazaritzako politika bateratuaren ildotik nekazariei zuzeneko laguntza emateko araubideei aplikatu beharreko xedapen bateratuak ematen ditu eta nekazarientzako zenbait laguntza araubide ezartzen ditu. 3.a.3. Konpentsazio laguntzaren lehenengo ordainketatik hasita gutxienez bost urtean nekazaritzako jarduerari eusteko konpromisoa hartzea. Hala ere, ustiategi onuradunari konpromiso hori kendu ahal izango zaio egoera hauetan: • Onuradunak nekazaritzako jarduera utzi eta berak landutako lurrak ustiatzen jarraituko dela bermatzen denean. • Ezinbestekoa denean. • Onura publikoko arrazoiengatik jabetza nahitaez kentzen denean. • Pertsona fisikoak erretiro pentsioa jasotzen duenean. 3.a.4. Zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan izatea. 3.a.5. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla frogatzea. 3.a.6. Eskabide Bakarra aurkeztea. 3.a.7. Itzulketa edo zehapen prozeduraren baten pean ez egotea. 3.a.8. Nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatuta egotea. b) Pertsona fisikoak: Horrez gain, pertsona fisikoek honako baldintzak bete beharko dituzte: 3.b.1. Eskabidea aurkezteko unean 18 eta 65 urte bitarteko adina izatea. Gainera, guraso ahala dutenek emandako emantzipazioa adin nagusitasunaren parekotzat joko da. 3.b.2. Nekazaritzan jardutea zuzenean, ogibide nagusia nekazaritza izanik. 3.b.3. Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako titularrek, titularkideek eta familiako laguntzaileek nekazaritza izan behar dute ogibide nagusia. Ezkondutako, izatezko edo zuzenbidezko bikoteen kasuan, ordea, PFEZaren aitorpena “batera” egiten denean, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako bikotekideen etekinak bakarrik hartuko dira kontuan, ogibide nagusia nekazaritza den ala ez zehazteko orduan. PFEZaren aitorpena “batera” egiten bada eta aldeetako batek inolako etekinik ez badu egotzita, ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza betetzen duela ulertuko da etekinak egotzita dituzten pertsonek baldintzak betetzen badituzte. 3.b.4. Lanbiderako behar besteko kualifikazioa eta prestakuntza izatea. Horretarako, behar besteko kualifikazio eta prestakuntzatzat joko da nekazaritza arloko ikasketa tituluren bat izatea, gutxienez ere bigarren mailako lanbide heziketakoa, edo erdi edo goi mailako heziketa ziklo batekoa. Baldintza horiek bete ezean, frogatu beharko da, esperientzia gisa, gutxienez bost urte egin direla nekazaritzako Gizarte Segurantzan afiliatuta. Nekazari gazteen kasuan, lanbiderako behar besteko kualifikazio eta prestakuntzatzat joko da, halaber, nekazaritzan bi urteko lan esperientzia izatea edo nekazaritzako prestakuntza ikastaro bat edo gehiago egin izana (guztira ehun eta berrogeita hamar ikastordu, gutxienez). 3.b.5. Familia unitateko kide guztiek zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan izatea, eta ustiategia dagoen udalerrian bertan bizi izatea, edo Arabako udalerri mugakide batean, baldin eta udalerri hori ere dekretu honetan izendatutako mendialdeen edo mendikoak ez diren beste alde batzuen zerrendan badago. Familia unitatea, laguntza honen ondorioetarako, legez banandu gabeko ezkontideek, seme-alaba adingabeek eta ebazpen judizialaren bidez ezgaituta eta guraso ahalaren pean dauden adin nagusikoek osatzen dute. Gurasoen adostasunaz euren kabuz bizi diren seme-alaba adingabeak familia unitatetik kanpo utzi behar dira. Ezkontideak legez bananduta badaude, nekazaritzan diharduen gurasoak eta berari esleitutako seme-alaba guztiek osatuko dute familia unitatea. Ezkontzazko loturarik ez dagoenean, guraso nekazariak eta haren seme-alaba adingabeek osatuko dute familia unitatea. Bizilekuaren baldintza (ustiategia dagoen udalerrian bertan bizi izatea, edo Arabako udalerri mugakide batean, baldin eta udalerri hori ere dekretu honetan izendatutako mendialdeen edo mendikoak ez diren beste alde batzuen zerrendan badago) familia unitateko kide guztiek betetzen ez badute, amaierako modulazio koefizientea aplikatuko zaio laguntzari, biderketa hau eginez: puntuazioaren bidez kalkulatutako diru kopurua bider 1,00 baldin eta familia unitateko inor ez bada bizi aurreko idatzzatian aipatutako udalerrietatik kanpo. 0,90 baldin eta 1-2 kide bizi badira udalerri horietatik kanpo. 0,80 baldin eta 3-4 kide bizi badira udalerri horietatik kanpo. 0,70 baldin eta 5-6 kide bizi badira udalerri horietatik kanpo. 0,60 baldin eta 6 kide baino gehiago bizi badira udalerri horietatik kanpo. 3.b.6. Inolako erretiro pentsiorik ez jasotzea, nekazaritzan jarduteagatik sortu ez den ezintasun iraunkor partzialarena edo osoarena izan ezik. c) Pertsona juridikoak: Pertsona juridikoek, orokorrean adierazitakoez gain, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 3.c.1. Helbide soziala eta zerga helbidea Arabako Lurralde Historikoan izatea. Baldintza hori betetzeko, zerga helbidea eta helbide soziala Araban izan behar dituzte bai pertsona juridikoak edo erakundeak bai bazkideen erdiek, gutxienez, eta bazkideok kapital sozialean ehuneko 50eko partaidetza izan behar dute, gutxienez. Bazkide guztiek betetzen ez badute aurreko baldintza, laguntzaren zenbatekoa hura betetzen ez duten bazkideen proportzioan txikituko da. 3.c.2. Bazkideek bizilekuaren baldintza betetzea, 3.b.5 puntuan pertsona fisikoei eskatzen zaien modu berean. 3.c.3. Bazkideen erdiek, gutxienez, ogibide nagusia nekazaritza dutela frogatzea, eta aurreko puntuetan pertsona fisikoei ezartzen zaizkien betekizunak betetzen dituztela, eta kapital sozialaren ehuneko 50a, gutxienez, ogibide nagusia nekazaritza duten bazkideena dela. Gainera, bazkideen partaidetzak edo akzioak izendunak izan behar dira eta sozietateak bere estatutuetan nekazaritza izan behar du xede bakarra. Edonola ere, bazkideen artean tituluak eskualdatuz gero, aurretik adierazitako baldintzak bermatuko direla aurreikusi beharko da, estatutuetan edo bazkideen batzar orokorrean hartutako erabakiaren bidez. Esleituko den laguntzaren ehunekoa, lehenago adierazitako ehuneko 50a bete ondoren, ustiategian dagoen nekazaritza jarduera nagusitzat dutenen ehuneko bera izango da. 3.c.4. Beste pertsona juridiko batzuen partaidetza duten pertsona juridikoen kasuan, elkartearen osaketa agertu behar dute osatzen duten pertsona fisiko guztien identifikazioa lortu arte; horrez gain, horiek ustiategi onuradunean duten kapitalaren ehunekoa adierazi behar da. 3.c.5. Nortasun juridikorik gabeko sozietateek ezin dute honelako laguntzarik jaso; salbuespena: jaraunspen erkidegoek jaso dezakete, baldin eta sei urtean gutxienez indibiso mantentzeko ituna egin bada. Sozietate zibilak eta ondasun erkidegoak direnean, eskritura publiko bihurtutako agirien bidez osatuta egongo dira.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
900.000,00 €
Muga:
Ustiategi bakoitzak gehienez 3.500,00 euro
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 8.1.1. Ustiategien erregistroan inskribaturik dauden ustiategiko pertsona guztien azken ekitaldiko PFEZaren aitorpenaren kopia. Aitorpen horretako datuekin ez bada betetzen ogibide nagusia nekazaritza izatearen baldintza, azken bost urteetako PFEZaren beste bi aitorpen aurkeztu ahalko dira, eta aurkeztutako hiru aitorpenen batez bestekoa erabiliko da guztizko errenta ebaluatzeko. Betiere hiru aitorpenetako bat azken ekitaldikoa izango da. 8.1.2. Eskatzailea eraldaketarako nekazaritza baltzua, sozietate kooperatiboa edo sozietate mugatua bada, aurrekoaz gain, azken ekitaldiko sozietateen gaineko zergaren fotokopia aurkeztuko da. 8.1.3.- PFEZean lan etekinik badago egotzita, erakunde ordaintzailearen ziurtagiria aurkeztu behar da, jasotako diru kopurua eta lan egindako ordu kopurua adieraziko dituena. Egotzitako lan etekinak alarguntasunari edo zurztasunari badagozkio, ziurtagiria aurkeztu behar da. 8.1.4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela ziurtatzen duen agiria. Berariaz Nekazaritza Saila eskuordetu ahal izango da, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko agiriak eska diezazkien Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako zerbitzuei. 8.1.5. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, Gizarte Segurantza - rekiko betebeharrak egunean daudela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko da, bazkideetako bakoitzagatik. 8.1.6. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eraketako estatutuen eta, egonez gero, horien aldaketen fotokopiak. 8.1.7. Familia unitateko kide guztien errolda agiriak, ustiategiko titularrarena barne. 8.1.8. Lanbide kualifikazioa eta prestakuntza frogatzeko dokumentazioa, 3.b.14 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. 8.1.9.- Edonola ere, Foru Aldundiak beretzat gordetzen du dekretu honetan ezarritako laguntzak eskatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei beharrezko deritzon dokumentazio osagarria eskatzeko eskubidea, eskaerak behar bezala baloratu ahal izateko.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/02/01 - 2013/04/30
Aurkezteko epe-muga:
2013rako ordainketa bakarraren eskaerak aurkezteko ezarritakoa (2013ko otsailaren 1etik apirilaren 30era arte, egun biak barne). - Ordainketa bakarraren eskaerak aurkezteko epe hori luzatuz gero, berez eta besterik gabe denbora berdinaz luzatuko da mota honetako laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.