Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate, beste toki entitate batzuk, toki erakunde autonomo eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak ematea, lerro hauekin bat etorriz:

  1. Kutsatutako lurzoruak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  2. Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak eta negutegi-efektuko gasen emisioa zuzenean murrizten duten ekintzak.

  3. Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoa gehitzea sustatzen duten ekintzak.
Diru kopurua:

3.705.000 (hiru milioi zazpiehun eta bost mila) euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 23koa, (EHAA Zk. 104/2012)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

IHOBEline zerbitzuak (900 15 08 64) deialdiaren urteko Aginduari buruzko zalantzak argituko ditu.

 


 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate, beste toki entitate batzuk, toki erakunde autonomo eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak ematea, lerro hauekin bat etorriz:

  1. Kutsatutako lurzoruak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.

  2. Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak eta negutegi-efektuko gasen emisioa zuzenean murrizten duten ekintzak.

  3. Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoa gehitzea sustatzen duten ekintzak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, beste toki-entitate batzuk, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.

Tokiko merkataritzasozietateek baldintza hauek bete behar dituzte: beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea eta bazkideen gehiengoa udalak izatea. Gainera, parte hartzen duten udalerrietako alkateek izendatu behar dituzte diru-laguntzaren xede den jarduna egiteko.

Diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zigor-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude behintzat.

Ezin izango dituzte agindu honetan aipatzen diren laguntzak eskuratu dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, tartean dela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean ezarritakoa.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

3.705.000 (hiru milioi zazpiehun eta bost mila) euro.

Zenbateko hori honela banakatzen da:

  • Kutsatutako lurzoruen lerrorako. Gehienez 805.000 (zortziehun eta bost mila) euro erabiliko dira. Lerro honetan jardunak bi bloketan sailkatuko dira: lurzoruaren kalitatearen ikerkuntzak eta leheneratzeak. Lerro honetarako bideratuko den aurrekontua honela banatuko da: 402.500 (laurehun bi mila eta bostehun) euro lurzoruaren kalitatea ikertzeko partidarako eta 402.500 (laurehun bi mila eta bostehun) euro leheneratzeen partidarako. Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako ikerkuntzen edo leheneratzeen blokeetako bateko diru-zenbatekoa ez bada agortzen, diru hori beste blokeari esleitu ahalko zaio.

  • Atmosferaren lerrorako. Gehienez 1.400.000 (miloi bat laurehun mila) euro erabiliko dira.

  • Biodibertsitatearen lerrorako. Gehienez 1.500.000 (miloi bat bostehun mila) euro erabiliko dira.
Muga:

Diru-laguntzen zenbatekoek gehienezko muga hauek izango dituzte:

a) Kutsatutako lurzoruen lerrorako:

 

Ikerkuntza

Leheneratzea

7.000 biztanletik gorako toki-entitateak edo udalez gaindiko eremuak.

%90

%50

7.000 biztanletik beherako toki-entitateak edo udalez gaindiko eremuak.

%90

%75

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 75.000 eurokoa da ikerkuntza-proiektu bakoitzeko eta 150.000 eurokoa leheneratzeko proiektu bakoitzeko.

b) Atmosferaren lerrorako.

Laguntzak ezin dira izan diruz lagundu ahal diren gastuen zenbatekoaren % 70 baino gehiagokoak, ezta 150.000 euro baino gehiagokoak proiektu bakoitzeko.

Ibilgailuen erostea helburu duten proiektuak, gehienez 50.000 euroko kopuruaz lagunduko dira.

c) Biodibertsitatearen lerrorako.

Laguntzak ezin dira izan diruz lagundu ahal diren gastuen zenbatekoaren % 85 baino gehiagokoak.

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 150.000 euro da proiektu bakoitzeko.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkeztea:
Diru-laguntza eskabide bakoitzaren 2 kopia aurkeztuko dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntzen eskabidea (Eskaera)

Aginduaren I. Eranskina.

Jarduna azaltzen duen memoria (Eskaera)

Aginduaren II. Eranskina. Diru-laguntza eskatzen den proiektu bakoitzerako bete behar da

Kutsatutako lorzoruen lerrorako memoria osagarria (Eskaera)

Aginduaren III-A Eranskina.

Atmosfera-klima aldaketa lerrorako memoria osagarria (Eskaera)

Aginduaren III-B Eranskina.

Atmosfera-airearen kalitatea lerrorako memoria osagarria (Eskaera)

Aginduaren III-C Eranskina.

Biodibertsitate lerrorako memoria osagarria (Eskaera)

Aginduaren III-D Eranskina.

Eranskinak (guztiak) (Eskaera)

I. ERANSKINA. DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO FORMULARIOA

II. ERANSKINA. JARDUERAREN AZALPEN-MEMORIA

III-A ERANSKINA. LURZORU POLUITUAK" EREMURAKO MEMORIA OSAGARRIA

III-B ERANSKINA. ATMOSFERA-KLIMA-ALDAKETA" EREMURAKO MEMORIA OSAGARRIA

III-C ERANSKINA. ATMOSFERA-AIREAREN KALITATEA EREMURAKO MEMORIA OSAGARRIA

III-D ERANSKINA. "BIODIBERTSITATEA" EREMURAKO MEMORIA OSAGARRIA

Dokumentazioa:
  • Eskatzen duen entitatearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontutan harturik, eskabide guztiekin batera, derrigorrez, hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
    1. Eskabidea, alkateak edo mankomunitateko, toki-entitateko, tokiko erakunde autonomoko edo tokiko merkataritza-sozietateko lehendakariak sinatuta.

    2. Eskatutako diru-laguntzaren xedea den jarduna egitea eta hura finantzatzeko toki erakundearen ekarpena onesteko erabakia.

    3. Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, helburu berarekin diru-laguntzak, laguntzak edo sarrerak eskatu edo jaso diren azaltzen duena.

    4. Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, toki erakundea aginduaren 4. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako inguruabarretako batean ere ez dagoela azaltzen duena.

    5. Eskabidea egiten duen entitatea tokiko merkataritza-sozietatea baldin bada, aurreko idatzi-zatietan eskatutako dokumentazioaz gain, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu: jarduna egingo den udalerrietako alkateen onespen-erabakia, entitate hori jarduna egiteko izendatzen duena; Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia; diru-laguntza eskatu duen pertsonaren alde emandako ordezkaritza-ahalgoaren fotokopia, merkataritza erregistroan inskribatua, eta haren NANaren fotokopia; merkataritza erregistroan inskribatutako estatutuen fotokopia; zerga betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria, eta gizarte segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria. Ordezkaritza-ahalgoaren eta estatutuen kopia bakarra aurkeztuko du eskabidea egiten duen merkataritza-sozietate bakoitzak. Aurreko lau urteetan merkataritza-sozietateak ingurumen organoari diru-laguntza eskatu badio, eta eskatzaileak adierazten badu aurkeztu zituen dokumentuetan ez dela aldaketarik gertatu orduan aurkeztutako eskabideaz geroztik, betekizun hau bete beharrean, nahikoa izango da dokumentazioa zein egunetan eta zein deialditarako aurkeztu zuen adieraztea.

    6. Eskabidea eta jarduna azaltzen duen memoria eta aurrekontua xehatua, lerro bakoitzerako behar bezala betea, aginduaren eranskinetan ageri diren ereduen arabera. Finantzaketa eskatu den jarduna hobeto aztertu ahal izateko behar diren gainerako dokumentuak.

    7. Biodibertsitaterako ekintzen kasuan, hala dagokionean, proiektua aurkeztu beharko da, erakunde eskudunak onetsia; baita erakunde eskudunek proiektua garatzeko behar dituzten baimenak, eta ekintzak egiten diren lursailen eskuragarritasun edo jabetza ziurtagiria ere.

    8. Kutsatutako lurzoruen lerroaren kasuan, entitate onuradunak kokalekuaren titulartasun publikoa ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, adibidez, jabetza erregistroaren ohar sinplea edo entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, jabetza publikoa dela agerrarazten duena.

      Gainera, osoko bilkuraren erabakia (edo baliokidea) ere aurkeztu beharko da, kokalekua berrerabiltzean gainbaliorik sortzen baldin bada diru-laguntza itzultzeko konpromisoa hartzen duena, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

    9. Erakundearen idazkariak emandako egiaztagiria, dirulaguntza eskatzearen arrazoia izan den ekimena aurrera eramateko behar besteko zuzkidura badagoela esaten duena.

    Balorazio handiagoa lortzeko helburuarekin borondatezko izaerarekin, eskabideei, hurrengo dokumentazioa gehituko zaio.

    1. Hala badagokio, Tokiko 21 Agenda ezartzeko prozesuari ekin zaiola ziurtatzen duen agiria, Tokiko 21 Agendaren Ekintza Plana udalaren osoko bilkuran onetsi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria edo Tokiko 21 Agendaren prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena.

    2. Hala badagokio, Airearen Kalitatearen Ekintza Plana ezartzeko prozesua hasi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria edo hura udalaren osoko bilkuran onetsi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria.

    3. Aginduaren 15. artikuluan zehaztutako balorazio irizpide guzti-guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren informazioak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/30 - 2012/06/29
Ebazteko epea:

Ebazpenaren berri interesatuei emango zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Prozeduraz ebatzi eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca; Consejero/a de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca; Consejero/a de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
22/10/2012
Erlazionatutako ebazpenak: