Garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei edo tokiko beste erakunde batzuei diru-laguntzak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak eta beste tokiko erakunde batzuei diru-laguntzak ematea, eta jarduera-ildo hauen arabera egingo da, jarduteko lehentasunezko lau ardatzen arabera:
- Kutsatutako lurzoruak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
- Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak eta negutegi-efektuko gasen emisioa zuzenean murrizten duten ekintzak. Aurrerantzean klima-aldaketako eta airearen kalitateko ekintzak izendatuko ditugu.
- Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoa gehitzea sustatzen duten ekintzak.
- Eskolako 21 Agenda. Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.
6.734.000 € (zazpi milioi eta ehun mila euro)
- AGINDUA, 2011ko martxoaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, (EHAA Zk. 51/2011)
garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak eta beste tokiko erakunde batzuei diru-laguntzak ematea, eta jarduera-ildo hauen arabera egingo da, jarduteko lehentasunezko lau ardatzen arabera:
- Kutsatutako lurzoruak. Tokiko titulartasun publikoko lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta leheneratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
- Atmosfera. Inguruneko airearen kalitatea hobetzea sustatzen duten ekintzak eta negutegi-efektuko gasen emisioa zuzenean murrizten duten ekintzak. Aurrerantzean klima-aldaketako eta airearen kalitateko ekintzak izendatuko ditugu.
- Biodibertsitatea. EAEko dibertsitate biologikoa gehitzea sustatzen duten ekintzak.
- Eskolako 21 Agenda. Eskolako 21 Agenda eta Tokiko 21 Agenda koordinatzea sustatzen duten ekintzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak, Mankomunitateak, bestelako Tokiko Erakundeak, Tokiko Erakunde Autonomoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Merkataritza Sozietateak.
Tokiko merkataritzasozietateek baldintza hauek bete behar dituzte: beraien kapital soziala titulartasun publikokoa izatea eta bazkideen gehiengoa udalak izatea. Gainera, parte hartzen duten udalerrietako alkateek izendatu behar dituzte diru-laguntzaren xede den jarduna egiteko.
Diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zigor-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude behintzat.
Ezin izango dituzte agindu honetan aipatzen diren laguntzak eskuratu dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, tartean dela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik Seigarrenean ezarritakoa.
6.734.000 € (zazpi milioi eta ehun mila euro)
Zenbateko hori honela banakatzen da:
- Kutsatutako lurzoruen lerrorako. Gehienez 2.250.000 € (bi miloi berrehun eta berrogeita hamar mila euro) erabiliko dira. Lerro honetan jardunak bi bloketan sailkatuko dira: lurzoruaren kalitatearen ikerkuntzak eta leheneratzeak. Lerro honetarako bideratuko den aurrekontua honela banatuko da: 1.100.000 € (miloi bat eta ehun mila euro) lurzoruaren kalitatea ikertzeko partidarako eta 1.150.000 € (miloi bat eta ehun eta berrogeita hamar mila euro) leheneratzeen partidarako. Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako ikerkuntzen edo leheneratzeen blokeetako bateko diru-zenbatekoa ez bada agortzen, diru hori beste blokeari esleitu ahalko zaio.
- Atmosferaren lerrorako. Gehienez 2.274.000 € (bi miloi berrehun eta hirurogeita hamalau mila euro) erabiliko dira.
- Biodibertsitatearen lerrorako. Gehienez 1.900.000 € (miloi bat bederatziehun mila euro) erabiliko dira.
- Eskolako 21 Agendaren lerrorako. Gehienez 300.000 euro (hirurehun mila euro) erabiliko dira.
Diru-laguntzen zenbatekoek gehienezko muga hauek izango dituzte:
- Kutsatutako lurzoruen lerrorako:
|
Ikerkuntza |
Leheneratzea |
7.000 biztanletik gorako toki-entitateak edo udalez gaindiko eremuak. |
90% |
50% |
7.000 biztanletik beherako toki-entitateak edo udalez gaindiko eremuak. |
90% |
75% |
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 150.000 eurokoa da ikerkuntza-proiektu bakoitzeko eta 400.000 eurokoa leheneratzeko proiektu bakoitzeko.
- Atmosferaren lerrorako:
Laguntzak ezin dira izan diruz lagundu ahal diren gastuen zenbatekoaren % 70 baino gehiagokoak, ezta 300.000 euro baino gehiagokoak proiektu bakoitzeko.
Ibilgailuen erostea helburu duten proiektuak, gehienez 50.000 euroko kopuruaz lagunduko dira.
- Biodibertsitatearen lerrorako:
Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 200.000 euro da proiektu bakoitzeko.
- Eskolako 21 Agendaren lerrorako:
Diru-laguntzak ezin dira izan diruz lagundu ahal diren gastuen zenbatekoaren % 50 baino gehiagokoak, ezta 30.000 euro baino gehiagokoak entitate onuradun bakoitzeko.
Aginduaren I. Eranskina.
Aginduaren II. Eranskina.
Aginduaren III-A Eranskina.
Aginduaren III-B Eranskina.
Aginduaren III-C Eranskina.
Aginduaren III-D Eranskina.
Aginduaren III-E Eranskina.
- Eskabideekin batera ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko da, entitate eskatzailearen eta egin beharreko jardunaren ezaugarriekin bat etorriz:
- Eskabidea, alkateak edo mankomunitateko, toki-entitateko, tokiko erakunde autonomoko edo tokiko merkataritza-sozietateko lehendakariak sinatuta.
- Eskatutako diru-laguntzaren xedea den jarduna egitea eta hura finantzatzeko toki erakundearen ekarpena onesteko erabakia, Tokiko 21 Agenda proiektuetan izan ezik.
- Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, helburu berarekin diru-laguntzak, laguntzak edo sarrerak eskatu edo jaso diren azaltzen duena.
- Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, toki erakundea Aginduaren 4. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezarritako inguruabarretako batean ere ez dagoela azaltzen duena.
- Eskabidea egiten duen entitatea tokiko merkataritza-sozietatea baldin bada, aurreko idatz-zatietan eskatutako dokumentazioaz gain, ondoko hauek aurkeztu beharko ditu: jarduna egingo den udalerrietako alkateen onespen-erabakia, entitate hori jarduna egiteko izendatzen duena; Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia; diru-laguntza eskatu duen pertsonaren alde emandako ordezkaritza-ahalgoaren fotokopia, merkataritza erregistroan inskribatua, eta haren NANaren fotokopia; merkataritza erregistroan inskribatutako estatutuen fotokopia; zerga betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria, eta gizarte segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria. Ordezkaritza-ahalgoaren eta estatutuen kopia bakarra aurkeztuko du eskabidea egiten duen merkataritza-sozietate bakoitzak. Aurreko lau urteetan merkataritza-sozietateak ingurumen organoari diru-laguntza eskatu badio, eta eskatzaileak adierazten badu aurkeztu zituen dokumentuetan ez dela aldaketarik gertatu orduan aurkeztutako eskabideaz geroztik, betekizun hau bete beharrean, nahikoa izango da dokumentazioa zein egunetan eta zein deialditarako aurkeztu zuen adieraztea.
- Eskabidea eta jarduna azaltzen duen memoria, lerro bietako bakoitzerako behar bezala betea, agindu honen eranskinetan ageri diren ereduen arabera. Finantzaketa eskatu den jarduna hobeto aztertu ahal izateko behar diren gainerako dokumentuak.
- Biodibertsitaterako ekintzen kasuan, hala dagokionean, proiektua aurkeztu beharko da, erakunde eskudunak onetsia; baita erakunde eskudunek proiektua garatzeko behar dituzten baimenak, eta ekintzak egiten diren lursailen eskuragarritasun edo jabetza ziurtagiria ere.
- Kutsatutako lurzoruen lerroaren kasuan, entitate onuradunak kokalekuaren titulartasun publikoa ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, adibidez, jabetza erregistroaren ohar sinplea edo entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, jabetza publikoa dela agerrarazten duena. Gainera, osoko bilkuraren erabakia (edo baliokidea) ere aurkeztu beharko da, kokalekua berrerabiltzean gainbaliorik sortzen baldin bada diru-laguntza itzultzeko konpromisoa hartzen duena, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Erakundearen idazkariak emandako egiaztagiria, dirulaguntza eskatzearen arrazoia izan den ekimena aurrera eramateko behar besteko zuzkidura badagoela esaten duena.
Balorazio handiagoa lortzeko helburuaekin, borondatezko izaerarekin, eskabideei, hurrengo dokumentazioa gehituko zaio:
- Hala badagokio, Tokiko 21 Agenda ezartzeko prozesuari ekin zaiola ziurtatzen duen agiria, Tokiko 21 Agendaren Ekintza Plana udalaren osoko bilkuran onetsi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria edo Tokiko 21 Agendaren prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena.
- Hala badagokio, Airearen Kalitatearen Ekintza Plana ezartzeko prozesua hasi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria edo hura udalaren osoko bilkuran onetsi izanaren Entitateko idazkariak emandako ziurtagiria.
- Aginduaren 15. artikuluan zehaztutako balorazio irizpide guzti-guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren informazioak.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Ebazpenaren berri interesatuei emango zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Prozeduraz ebatzi eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca; Consejero/a de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gobierno Vasco; Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca; Consejero/a de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.