Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailak, Udalei, Mankomunitateei, beste Toki-Entitate batzuei, Toki-Erakunde Autonomoei eta Tokiko Merkataritza-Sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duen aginduaren aurkezpenaren ekitaldia

2011/03/16 - 2011/03/16
Inprimatu
DATU OROKORRAK
Deskribapena:
2011eko martxoaren 15eko, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailburuarena, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten Udalei, Mankomunitateei, beste Toki-Entitate batzuei, Toki-Erakunde Autonomoei eta Tokiko Merkataritza-Sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duen aginduaren aurkezpena.
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Aretoa, LakuaII Eraikia- Vitoria-Gasteiz
Hasiera data:
2011/03/16
Amaiera data:
2011/03/16
Hasiera ordua:
12:00
Amaiera ordua:
14:00
DESKRIBAPENA

Informazio saioa hau Udalei, Mankomunitateei, beste Toki-Entitate batzuei, Toki-Erakunde Autonomoei eta Tokiko Merkataritza-Sozietateei zuzenduta dago, honen helburua garapen jasangarria sustatzen duten ekintzek jaso dezaketen diru laguntzak ezagutzera ematea da.

Honekin batera, aurtengo deialdia eta aurreko deialdien arteko aldaketak, deialdian parte hartzeko baldintzak, ekintzek lortu beharreko xedeak , diru laguntzen zenbatekoa eta esleipen irizpideak azalduko dira.

12:00 Hasiera. Nieves Terán, Ingurumen sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

12:10 Tokiko erakundeentzako 2010eko diru-laguntzen aginduaren aurkezpena. Deialdi honetan ezarritako aldaketak eta irizpide orokorrak. Atmosfera lerroko laguntzak lortzeko baldintzen, proiektuen helburuen, esleipen irizpideen eta diru-laguntzen zenbatekoaren aurkezpena. Francisco Olarreaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendaria.

12:40 Lurzoru kutsatuak lerroko laguntzak lortzeko baldintzen, proiektuen helburuen, esleipen irizpideen eta diru-laguntzen zenbatekoaren aurkezpena. Juan Ignacio Escala, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitateko zuzendaria.

13:05 Bioaniztasuna lerroko laguntzak lortzeko baldintzen, proiektuen helburuen, esleipen irizpideen eta diru-laguntzen zenbatekoaren aurkezpena. German Alonso, Eusko Jaurlaritzako Bioaniztasuneko zuzendaria.

13:30 Galde-eskeak

 

Parte hartzeko, izena eman behar da, www.ihobe.net webgunearen bitartez.

Azken eguneratzea: 09/03/2011