KALITATE ETA INGURUMENEKO KUDEAKETA ZIURTATZEKO LAGUNTZAK 2011

LABURPENA
Titulua:
KALITATE ETA INGURUMENEKO KUDEAKETA ZIURTATZEKO LAGUNTZAK 2011
Xedea:
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta turismo-sektorean diharduten enpresa eta establezimenduetan kalitate-kudeaketarako eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzen laguntzeko jomuga duten laguntzak arautzea.
Diru kopurua:
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 17koa, (EHAA Zk. 155/2011)
    Merkataritza eta Turismo sailburuordearena; honen bidez, turismo-sektorean kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketarako sistema egiaztagarriak ezartzeko laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzen da.
Araudia:
  • Agindua, 2011ko uztailaren 27koa, (EHAA Zk. 154/2011)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena; honen bitartez, turismo-sektorean kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketarako sistema egiaztagarriak ezartzeko laguntzen programa arautzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta.: m-etxebeste@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

KALITATE ETA INGURUMENEKO KUDEAKETA ZIURTATZEKO LAGUNTZAK 2011
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eta turismo-sektorean diharduten enpresa eta establezimenduetan kalitate-kudeaketarako eta ingurumen-kudeaketarako sistemak ezartzen laguntzeko jomuga duten laguntzak arautzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

1.- Laguntzen Agindu honetan bilduriko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan beren jarduera gauzatzeko legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten mikroenpresek, eta enpresa txiki eta ertainek (ETE); jarduerari dagokionez, honako tipologiaren batean kokatuta egon behar du:

a) Turismo-ostatua
b) Jatetxeak.
c) Bidaia-agentziak.
d) Turismo aktiboa.
e) Interpretazio Zentroak.
f) Kongresuen Antolatzaile Profesionalak (KAP).
g) Turismo-garraioa.

2.- Agindu honen ondorioetarako, honako definizio hauek ezartzen dira:

Interpretazio-zentroak: baliabide historiko, kultural edo natural garrantzitsu edo bereziak dituzten tokietan kokatuta egonik, bisitariei baliabide horien ulermena errazten dietenak, modu informal, ulergarri eta erakargarrian, interpretazio-zentro horietan hasitako interpretazioari jarraipena ematea ahalbidetuz.

Turismo-garraioko enpresak: pertsonak lekualdatzeko azpiegitura eta ekipo-ondasunak edukita, jarduera nagusi gisa Euskadi barruan interesekoak diren baliabide edota toki desberdinetan ibilbide gidatuak egitea duten enpresak.

3.-Museo gisa kalifikatutako baliabideak ezin izango dira diruz lagundu.

1.- Espainiako Turismo Kalitatearen Institutuaren Espainiako Turismo Kalitatearen Q marka eskuratzeko laguntza eskatzen duten enpresek, aholkularitzaren laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, laguntza hori emango duen aholkulariak ondoren adierazitako gutxieneko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa dutela egiaztatu beharko dute:

  1. Turismo-arauak ezagutzen dituela (Turismo Kalitatearen Q marka): gutxienez, honako hauei buruzko UNE arauei dagokienez: Hotelak eta Turismo Apartamentuak, Landa Alojamenduak, Turismo Aktiboa eta Jatetxe Zerbitzuak.
  2. >
  3. Esperientzia prestakuntza ematen: gutxienez, 100 prestakuntza-ordu, edukia edozein izanik ere.
  4. Kudeaketa-sistemak edota -metodologiak ezartzeko bestelako esperientziak (ISO arauak, APPCC eta abar) establezimendu edota erakundeetan: gutxienez, 10 ezarpen.
  5. >

Egiaztapen hori ez da beharrezkoa izango aholkulariak Basquetour SA Turismoaren Euskal Agentziak sortutako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta badaude (ikus Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoa honako WEBGUNE honetan: http://basquetour-calidad-pyme.es/eu/)

2.- Kalitatearen ziurtagiriaren modalitate baterako laguntza eskatu ahal izango da gehienez establezimendu eta deialdi bakoitzeko.

3.- Nolanahi ere, gastuaren balio garbia hartuko da gastu onargarritzat, hau da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa.

4.- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean ez dauden enpresen proiektuak ez dira diruz lagunduko.

5.- Agindu honek arautzen dituen laguntzak enpresa onuradunei eman eta, hala dagokionean, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskabide Izapidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • Oro har, eskabideekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    a) Eskatzailearen NANaren fotokopia, eskatzailea aitorturiko ziurtagiriren batekin identifikatzen den kasuan izan ezik (“DNIe”, “ONA”, “ciudadano”,…)
    b) Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko txartelaren eta eraketa-eskrituren fotokopiak, pertsona eskatzailea “enpresaren/erakundearen” ziurtagiri batekin identifikatzen den kasuan izan ezik; kasu horretan, lehen zerrendatutako dokumentazioa aitortutako ziurtagirian bertan dago inplizituki.
    c) Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia, pertsona eskatzailea “enpresaren/erakundearen” ziurtagiri batekin identifikatzen den kasuan izan ezik.
    d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiriaren kopia.
    e) Hala badagokio, laguntza hori emango duen aholkulariak 6. artikuluan adierazitako gutxieneko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    f) Hala badagokio, bidaia-agentzien titulua/lizentzia.
    g) Enpresaren titulartasunean emakumeek duten partaidetza gutxienez % 40 dela edo/eta zuzendaritza-organoetan eta -postuetan emakumeek duten ordezkaritza gutxienez % 40 dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    h) Hala badagokio, lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko planaren kopia.
    i) Hala badagokio, kalitate-kudeaketan ziurtagiri bat duela egiaztatzen duen dokumentazioa (Q, EFQM, ISO 9001)
    j) Hala badagokio, ingurumen-kudeaketan ziurtagiri/egiaztagiri bat duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    k) Enpresa eskatzailea ETE bat dela egiaztatzen duen dokumentazioa (enpleguari buruzko datuak, negozio-bolumena eta urteko balantze orokorra, eta hala badagokio, harekin elkarturiko edo loturiko gainerako enpresena, baita guztiek osatzen duten taldearen globalak ere, laguntzen eskabidearen aurre-aurreko ekitaldiari buruzkoak).
    l) Erakunde eskatzailearen “Hirugarren Interesdunaren Datuen Alta” dokumentua,Ekonomia eta Ogasun Sailak ezarritako ereduari jarraiki (http:/www.ogasun.ejgv.euskadi.net), betiere lehendik eman ez bada edota datuak aldatu ez badira.

    Jadanik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko du eskatzaileak zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zituen aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki. Era berean, ez da derrigorrezkoa izango Basquetour, SA sozietateak eman dezakeen dokumentazioa aurkeztea.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


Gainerako Izapideak
Gainerako Izapideak:
Gainerako Izapideak
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • (On line)

    Eskabidea Internet bidez soilik eskuratu eta bete ahal izango da, http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/ctc.html helbidean eta web helbide horretan jasotako funtzionalitateen bidez. Era berean, espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak honako helbide honen bidez gauzatuko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.

    Pertsona edo erakunde eskatzailearen baimendutako sinaduraz gain, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta Administrazioak eska dezakeen dokumentazioa aurkeztuko da, administrazio-prozeduretan bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan xedaturikoaren arabera.

    (Presencial)

    Eskabideak informatikoki http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/ctc.html helbidean grabatu ondoren, inprimatu eta erakunde eskatzailea ordezteko legezko gaitasuna duen pertsonak sinatuta Turismo Zuzendaritzara igorri behar dira, eta horren ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/08/18 - 2011/09/19
Ebazteko epea:
Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpen data:
30/11/2011