Salgaien garraio konbinatua sustatzeko diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Salgaien garraio konbinatua sustatzeko diru-laguntzak
Xedea:

Garraiobideen arteko bestelako oreka bat lortzea, iraunkorrenak eta garbienak sustatuz (itsas garraioa, batez ere).

Diru kopurua:

150.000 euro. 

Deialdiaren araudia:
  • 2011ko uztailaren 27ko AGINDUA (EHAA Zk. 170/2011)

    AGINDUA, 2011ko uztailaren 27koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiteko dena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Deialdia egiten duen organoa:
Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako Sailburua
Erakunde erabakigarria:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal ebazlea:
Garraio Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Salgaien garraio konbinatua sustatzeko diru-laguntzak

Agindu honen helburua da salgaien garraio konbinatuaren sustapenerako laguntza ekonomikoak egiteko deialdia egitea honako konbinazio hauek laguntzeko:

- Itsaso eta errepideko garraioa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako portuen artean.

- Errepideko eta trenbideko garraioa, EAEko eta EBko kide diren estatuetako geltokien artean.

- Trenbideko eta itsasoko garraioa, EAEko eta EBko kide diren estatuetako geltoki edo portuen artean.

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridikoak.

a) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

 b) Salgaien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.

 c) Bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko. Merkaturatzeko sozietateen eta garraiolari kooperatiben kasuan, onuradun izateko, bazkideek edo kooperatibistek salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez hiru baimen izan beharko dituzte.

 d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

 e) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude) 

.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-kopurua 150.000 eurokoa izango da.

 

Muga:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko portuen eta geltokien eta Europar Batasuneko kide diren estatuetan dauden portuen edo geltokien arteko garraioen tarifengatiko gastuen ehuneko jakin bat lagunduko da.

 2.- Gidaririk gabe doazen gurpil gaineko kargak (ro-ro motakoak) itsasoz garraiatzeak edo erdiatoietan egiten diren trenbideko garraioak eragindako gastuak lagunduko dira soilik.

 3.- Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira. Zehazki ehuneko hauek emango dira:

 

Ro-ro unitateak/urtean

Ehunekoa

20-50

15%

51-100

20%

100etik gora

30%

 

  4.- Hiru zerga-ekitalditan onuradun bakoitzak ezin izango du guztira ehun mila euro baino gehiago jaso.

  5.- Diru-laguntza garaiz eta forman aurkezten diren eta agindu honetan jasotako baldintza subjektibo eta objektibo guztiak betetzen dituztenei emango zaie, artikulu honen 3. eta 4. idatz-zatietan adierazitako mugarekin.

 Agindu honetan arautako laguntzak finantzatzeko 1.2 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei ezarri bezala erantzuteko (ehunekoari eta gehieneko diru-kopuruari dagokionean), hasierako kalkuluak hartu eta diru-kopuru osoarekiko legozkiekeen ehunekoari eutsiz banatuko da dirua. 

 

Ordainketa modua:

Dirua, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan ordainduko da, dena batera. Gastu horiekII. eranskinean datorren taularen arabera zehaztuko dira. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez badira, 2011ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira behin betiko fakturak.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Agiriak aurkezteko jarraibideak:

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza onartzea
Diru-laguntza onartzea:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza onartzea (Laguntza emateko dokumentua)

Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen formularioa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Egiaztatzea eta ordainketa
Egiaztatzea eta ordainketa:
Dirua, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan ordainduko da, dena batera.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
II. Eraskina - Egiaztatzea eta ordainketa (Laguntza emateko dokumentua)

Gastu horiek II. eranskinean datorren taularen arabera zehaztuko dira. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez badira, 2011ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira behin betiko fakturak.

Agiriak aurkezteko jarraibideak:

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Agiriak aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

II. Eraskina - Egiaztatzea eta ordainketa(Laguntza Doc.)
Behin betiko fakturak eskaera egiteko garaian aurkeztu ez badira, 2010eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira, II. eranskinean datorren taularen arabera zehaztuta.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/09/08 - 2011/10/08
Aurkezteko epe-muga:

2011-09-08tik 2011-10-08ra

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.