Kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak. 2010

LABURPENA
Titulua:
Kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak. 2010
Xedea:

Gaikuntza profesional egokia dutenei kontsumoaren arloan prestatzeko aukerak eman. Laguntza programa honek bi beka mota izango ditu. Bakoitzak bere edukia izango du, kontsumitzaileak babesteko lanaren arloen arabera:

  • Beka 1: Hiru beka, kontsumoaren arloko erreklamazioen azterketa juridikoa egiteko.
  • Beka 2: Beka bakarra, kontsumoari buruzko informazioa tratatu eta zabaltzeko formaziorako.
Diru kopurua:
----
Araudia:
  • AGINDUA, 2007ko irailaren 21ekoa (EHAA Zk. 198/2007)

    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko beken programa arautzen duena.

  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 3koa (EHAA Zk. 35/2010)

    Kontsumoko zuzendariarena, kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak emateko, 2010. urteko deial­dia argitaratzen duena.

  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 13koa (EHAA Zk. 108/2010)

    Kontsumoko zuzendariarena, kontsumo arloko bekak emateko dena, betiere kontsumo arloan prestatu eta ikertzeko bekak emateko 2010. urteko deialdia argitaratzen duen 2010eko otsailaren 3ko Ebazpenean ezarritakoaren babespean.

  • EBAZPENA, 2010eko maiatzaren 17koa (EHAA Zk. 112/2010)

    Kontsumoko zuzendariarena, kontsumoaren arloan prestatu eta ikertzeko beken programa arautzen duen 2007ko irailaren 21eko Aginduan ezarritakoaren babesean emandakoa.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Osasuna eta Kontsumoa
Deialdia egiten duen organoa:
Kontsumo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Sanidad y Consumo
Egitura atal ebazlea:
Dirección de Consumo
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Kontsumo Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean edo 30/92 Legean ezarritako beste era batez.

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Kontsumo Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean edo 30/92 Legean ezarritako beste era batez.

Telefono bidezko arreta:

Kontsumo Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Nekane Ribado
Tfnoa.: 945 01 99 24
E-mail: n-ribado@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak. 2010

Gaikuntza profesional egokia dutenei kontsumoaren arloan prestatzeko aukerak eman. Laguntza programa honek bi beka mota izango ditu. Bakoitzak bere edukia izango du, kontsumitzaileak babesteko lanaren arloen arabera:

  • Beka 1: Hiru beka, kontsumoaren arloko erreklamazioen azterketa juridikoa egiteko.
  • Beka 2: Beka bakarra, kontsumoari buruzko informazioa tratatu eta zabaltzeko formaziorako.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ondorengo betekizun hauek betetzen dituzten pertsona fisikoek jaso ahal izango dituzte beka hauek:

 

Betebeharrak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 12 hilabetez baino gehiagoz bizi izana, eskabidea aurkezteko unean.
  • Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak kontsumoaren arloan emandako bekarik lehenago jaso ez izana.
  • Izaera bereko diru laguntzak edo laguntzak direla eta, itzultze edo zigortze espedienteren baten pean ez izatea.
  • Azken 5 urteotan lortutako titulu akademikoak:
Titulu akademikoak: Beka 1: Zuzenbidean lizentziaduna. Beka 2: Dokumentazioko/Bibliotekonomiako lizentziaduna edo diplomaduna.
Atzerrian lortutako tituluak eta publikoak ez diren Espainiako ikastetxeetan lortutako tituluak ere onartuko dira, baldin, eskabidea aurkezteko unean, Espainiako Hezkuntza Ministerioak homologatuta badaude.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

2010ean lau (4) beka esleituko dira: 1. motako hiru beka eta 2. motako beka bat. Beka bakoitzari 12.960 euro izendatuko zaizkio eta, horretaz gain, 1.590 euro prestakuntzako gastuak ordaintzeko, hala nola, joan-etorriak, mantenua, ostatua eta matrikula.

TRAMITEAK
Solicitud:
Kontsumoaren arloan prestatzeko eta ikertzeko bekak. 2010
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)
Eskabide orria
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Eskabidean eskatzen diren datu pertsonalak adierazi beharko ditu eskatzaileak.

    Aipatutako eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

    Nortasun agiriaren kopia.

    Espediente akademikoaren ziurtagiria, ikasturte guztien kalifikazioekin eta jasota noiz bukatu dituen goi-mailako ikasketak. Atzerrian edo Espainiako zentro ez publikoetan eginiko ikasketen espedienteak Espainiako Hezkuntza Ministerioak emandako homologazioaren fotokopiarekin batera aurkeztu behar dira.

    Curriculum vitae. Bertan lan-esperientzia, prestakuntza, hezkuntzen ezaguera eta interesgarri deritzen merezimenduak jaso beharko ditu, bai eta deialdiaren xedearekin zerikusirik duten aurreko lan eta esperientziak ere.

    Curriculum vitae-n jasotzen dituen merezimenduen egiaztagiriak. Ez dira onartuko eskabidea aurkezten den momentuan agiri bidez egiaztatzen ez diren ikastaro edo esperientzia.

    Errolda ziurtagiria; bertan, Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko egoitza 12 hilabete baino gehiagokoa dela egiaztatu behar du.

    Zinpeko aitorpena; bertan2007ko irailaren 21eko Aginduaren 4.1.b, 4.1.c eta 4.1.d artikuluetan zehaztutako eskakizunak betetzen dituela eta agindu beraren 7. artikuluko eskakizuna beteko duela adierazi beharko du.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Kontsumo Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Nekane Ribado
Tfnoa.: 945 01 99 24
E-mail: n-ribado@ej-gv.es



Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/02/23 - 2010/03/22
Aurkezteko epe-muga:
23/02/2010-22/03/2010
Ebazteko epea:

Sei hilabeteko epea izango du, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Dirección de Consumo.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Dirección de Consumo.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
13/05/2010
Erlazionatutako ebazpenak: