Bekak ematea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2010. urtean.

LABURPENA
Titulua:
Bekak ematea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2010. urtean.
Xedea:
Hiru beka ematea emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2010. urtean.
Diru kopurua:
Erakundearen Aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-hornidura. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hirurogeita hamar mila (70.000,00) eurokoa izango da 2010eko ekitaldian.
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 20koa (EHAA Zk. 30/2010)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deialdia arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.


Estatuko Administrazio Orokorreko, eta Erkide Autonomoetako edozein organo administratiboko erregistroetan. 
Posta Bulegoetan (Posta bulegoak aurkezpen data jarriko du eskaeran). 
Atzerrian diren kontsulado bulegoetan, eta ordezkaritza diplomatikoetan. 
Indarrean diren legeak ezartzen duen beste edozein erregistro-bulegoa.

Itzuli

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.


Estatuko Administrazio Orokorreko, eta Erkide Autonomoetako edozein organo administratiboko erregistroetan. 
Posta Bulegoetan (Posta bulegoak aurkezpen data jarriko du eskaeran). 
Atzerrian diren kontsulado bulegoetan, eta ordezkaritza diplomatikoetan. 
Indarrean diren legeak ezartzen duen beste edozein erregistro-bulegoa.

Telefono bidezko harreta:

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700

TRAMITAZIOAK
Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko 2010. urtean. Hiru beka

Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: emakumeen lanbide-ibilbidearen analisia eta bilakaera eta horiek jakintza-eremuetan identifikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

b) 2. motako beka: bereizkeria anizkoitza jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan eta segurtasunean dauden egoerak eta desberdintasunak aztertzea.

b) 3. motako beka: une honetan Euskal Autonomia Erkidegoan sektore kultural eta/edo artistikoan, prestakuntza, sorkuntza, ekoizpen, banaketa eta berrikuntzaren eremuetan diharduten emakume edo emakume-taldeen presentzia aztertzea eta horiek identifikatzea.

 

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Edozein pertsona edo pertsona-talde, beti bekak jaso ditzaketen pertsonek edo pertsona-taldeek deialdian ezartzen diren betekizunak bete beharko dituzte.
Betebeharrak:

a) Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar da.
b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.
c) Zerga-betebeharrak ordainduta eduki behar dira.
d) Aurrez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura beka berdin edo antzekorik jaso gabeak izan beharko dira.

 

Eskaera egiten duten pertsonak edo pertsona-taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa edo zehapen prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa edo zehapen prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Egiaztatu egin beharko dute, halaber, ez dutela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egitegatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela horrelako debekurik ezarri.

Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean ordezkari izan dadin.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.- Bekak hamar hilabete iraungo du, deialdiaren ebazpena jakinarazten den unetik aurrera.

2.- Beka bakoitza 23.333,00 eurokoa izango da eta hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, onartu bezain laster; bigarrena, egindako ikerlanaren hiruhileroko lehen informazioa ontzat ematean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan.

3. Beka hartu duen pertsonak edo pertsona-taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak.

TRAMITEAK
Eskabidea:
Inprimaki normalizatua
Bertara joanda
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

I. Eranskina (pdf  betegarria 88 Kb). Bekak eskatzeko inprimaki eredua normalizatua

Memoria (Dirulaguntza dokumentua)
II. Eranskina (pdf betegarria 22 Kb). Ikerlanaren  memoria.
Curriculum Vitae (Dirulaguntza dokumentua)
IV. Eranskina (pdf betegarria 21 Kb). Ikerlana egingo duen pertsonaren edo pertsonen Curriculum Vitae. Lehenengo orria, eta Curriculum osoa erantsi behar zaio.
Datuen altako fitxa (Dirulaguntza dokumentua)
V. Eranskina (pdf betegarria). "Datuen Alta / Hirugarren Interesatua" inprimakia.
Zinpeko adierazpena (Dirulaguntza dokumentua)
VII. Eranskina (pdf betegarria 22 Kb). Deialdian ezartzen diren baldintza batzuk betetzen dutela Zinpeko Adierazpen eredua.
Dokumentazioa:
  • Agiriak edo dokumentazioa

    a) Ikerlanaren azalpen-memoria, II. eranskinaren arabera.
    b) Deialdi honen xede bererako laguntza edo diru-laguntzarik ez jasotzeari buruzko zinpeko adierazpena.
    c) “Datuen alta/Hirugarren interesatua" inprimakia (V. eranskina).
    d) NANaren fotokopia, banakoarena edo taldeko kideena.
    e) Ikerlana egingo duen pertsonaren edo pertsonen Curriculum Vitae: azterlanaren eremuan edo antzekoetan, generoaren alorrean eta eskatutako beka-motaren araberako ikerketaren alorrean duten prestakuntza eta esperientzia adierazi beharko da. Agiri horrekin batera, IV. eranskinean agertzen den idazkia aurkeztu behar da.
    f) Ikerketa hainbat lagunen artean egitekoa bada, argi eta garbi zehaztu beharko da pertsona bakoitzak zein eginkizun eta zeregin izango dituen prozesuan eta nor izango den ikertzaile nagusia edo arduraduna.
    g) Eskabidea egin duen pertsonaren edo taldeko kideen zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta taldeko kideek ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko. (VI. eranskina).
    h) Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko eskabidea egin duen pertsonak edo taldeko kideek ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere (VI. eranskina).
    i) Pertsonaren edo taldeko kideen zinpeko adierazpena, egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ez dutela eduki honelako edo antzeko bekarik, ez orain ez lehenago (VI. eranskina).

  • Aurkezten diren agirien zerrenda
    III. Eranskina (pdf betegarria edo markatzekoa 36 Kb). Eskabidearekin batera aurkezten diren agirien zerrenda.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Emakunde - Emakumearen Euskal Institutoa / Instituto Vasco de la Mujer

Manuel Iradier kalea, 36

01005 Vitoria - Gasteiz     Tlf.: 945 016700



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/02/16 - 2010/03/16
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.