Euskal Autonomia Erkidegoan bizikleta-bideak eraikitzeko diru-laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udal, mankomunitate eta beste toki-erakunde batzuentzako laguntzak 2008an nola eman arautzea, zehazki:

   a) Udal edo udalez gaindiko Toki Agenda 21etako ekintza-planetan jasotako bizikleta-bideak eraikitzeko proiektuak idaztea, 2008an onartzekotan.

   b) Udal edo udalez gaindiko Toki Agenda 21etako ekintza-planetan jasotako bizikleta-bideak eraikitzeko proiektuak gauzatzea, 2008an hastekotan eta 2009ko abenduaren 31 baino lehen bukatzekotan.

 


Nori Zuzendua

1.- Agindu honetan araututako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan Toki Agenda 21 onartua duten udalek eskatu ahal izango dituzte.

   Era berean mankomunitate eta beste toki-erakunde batzuek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta udalez gaindiko Toki Agenda 21ean sartutako proiekturen bat gauzatzeko bada.

   2.- Onuradun bakoitzeko bizikleta-bidea eraikitzeko proiektu bakar bat idazteko edo-eta gauzatzeko soilik emango da laguntza.

 


Diru kopurua

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bizikleta-bideak eraikitzeko proiektuen idazketaren edo-eta gauzatzeko obren BEZik gabeko kostu osoaren %75 ordaintzeko izango dira, eta ez da itzuli beharrik izango. Onuradun bakoitzari gehienez ere 200.000 euroko emango zaizkio.

   Dirulaguntza eraikuntza-proiektua idazteko bada, laguntza hori bizikleta-bidea eraikitzeko baldintzarekin emango da, eta dirulaguntza jaso ondoren gehienez ere bi urteko epea izango du entitateak bide hori eraikitzeko.

   Dirulaguntza proiektua idazteko eta bizikleta-bidea eraikitzeko bada, bizikleta-bidea eraikitzen ez bada, bi dirulaguntzak galduko dira, bai bizikleta-bidea eraikitzeko zena, bai proiektua idaztekoa.

   2.- Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.2 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen lehenengo atalean ezarritako gehieneko diru-kopuruak ordaintzeko, ondoren zehaztuko den hurrenkera honi jarraituz emango zaie laguntza, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei:

   a) Garraiobide publikoekiko intermodalitatea errazten duten edo-eta batez ere nahitaezko mugikortasunerako balio duten (garraio-eskaria eragiten duten guneetara, lantegi, ikastetxe eta enparauetarako) bizikleta-bideak eraikitzeko proiektuak idazteko edo gauzatzeko eskaerei emango zaie lehentasuna.

   b) Aurreko atalean zehaztutako eskaera horiei erantzun ondoren, dirurik badago, bestelako bizikleta-bide batzuk eraikitzeko proiektuak idazteko edo-eta gauzatzeko eskaerak hartuko dira kontuan.

   Adierazitako lehentasun-hurrenkera horren arabera, dirua aski ez bada aurreko atalen batean aurkeztutako eskabide guztiei erantzuteko, nahikoa diru izanez gero, diru kopuru osoarekiko ehuneko zenbat legokiekeen kontuan hartu, eta ehuneko horri berari eutsiz banatuko da dagoen dirua.

   3.- Azkenean benetako gastua aurrekontuan aurkeztutakoa eta dirulaguntzari buruzko erabakia hartzeko kontuan izandakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza ere proportzio berean txikituko da, eta dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriarekin kalkulatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena aldarazteko ebazpenaren bidez.

 


Araudia

ehaa


Harremanak norekin

Francisco Javier Rivas Dominguez (945-019790)

Marisa Madinabeitia Rivarés (945-019715)


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero, organo aginpidedunak egiaztatua beharko du):

   a) Toki-erakundeko organo eskudunak sinatutako eskaera, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketa egiteari buruzko erabakia eta toki-erakundeak jarduketa finantzatzeko zenbat jarriko duen jasotzen duena.

   b) Toki-erakundeko organo eskudunak egindako ziurtagiria, helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerarik eskatu edo lortu den ala ez, eta, lortu bada, zenbat jaso den, zehazten duena.

   c) Toki-erakundeko organo eskudunak egindako ziurtagiria, garbi adierazten duena, entitate lokal horrek ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko debekurik, ez eta zigorrik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetan Seigarrenean jasotako barne.

   d) Udalbatzak Toki Agenda 21eko ekintza plana onartu duela egiaztatzen duen agiria.

   e) Aurrekontu zehatza, diru-sarrera eta gastuen xehetasunak jasoko dituena.

   f) Azalpen-memoria, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

   - Ekintzaren izenburua.

   - Jarduketaren zehaztasunak.

   - Garraiobide publikoekiko intermodalitatea errazten duten edo-eta batez ere nahitaezko mugikortasunerako balio duten (garraio-eskaria eragiten duten guneetara, lantegi, ikastetxe eta enparauetarako) bizikleta-bideak direla justifikatu beharko da.

   – Tokiko Ekintzen Planaren barruan ze linea eta programatan sartzen den.

   – Toki erakundearen barruan zeinek duen hori eraiki eta jarraipena egiteko ardura.

   – Gauzatzeko epea, aldiak (alditan banatu bada) eta lehentasuna.

   – Ekintzaren egoera (hasita, hastear, aurreratuta edo bukatuxea).

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/22-2008/11/17


Eskabideak aurkezteko lekua

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein eratan.


Tramiteen deskripzioa

- Argitaratu

- Eskabideak

- Agiriak aztertu

- Eman

- Ordaindu


Egitura Atal Ebazlea

Garraio Zuzendaritza


Ebazteko epea

Sei hilabete




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

14/10/2008