Segurtasun-sistema ezartzea

LABURPENA
Titulua:
Segurtasun-sistema ezartzea
Xedea:

Etxebizitza, establezimendu eta ibilgailuetan segurtasun sistema egokiak jartzeak sortzen dituen kostuak diruz lagunduko dizkie Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisiko edo juridikoei, betiere ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 17. artikuluan eta kapitulu honetan finkatutakoaren arabera.

Diru kopurua:

Diru kopurua zabalkorra da

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Herrizaingoa
Deialdia egiten duen organoa:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Herrizaingoa
Egitura atal ebazlea:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
    C/ Adriano VI, 20, 2º
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)
  • Jendaurreko ordutegia:
  • Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 13ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea),
    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza:
    Donostia-San Sebastian, 1
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Horario de atención al público
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.

Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea),
    Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza:
    Donostia-San Sebastian, 1
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Horario de atención al público
De lunes a viernes de 8:00 a 20:00 horas.

Otros Lugares de Presentación de solicitudes:
En cualquiera de las formas previstas en el artículo 38.4 de la ley 30/92 de 26 de noviembre de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común

Segurtasun-sistema ezartzea

Etxebizitza, establezimendu eta ibilgailuetan segurtasun sistema egokiak jartzeak sortzen dituen kostuak diruz lagunduko dizkie Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisiko edo juridikoei, betiere ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 17. artikuluan eta kapitulu honetan finkatutakoaren arabera.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza honetaz baliatu ahal izateko.

Pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza honetaz baliatu ahal izateko, honakoak bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute euren egoitza; jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasan beharko dute, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran; eta, indarrean dauden arauekin bat, laguntza publikoak eskuratu ahal izateko eskatzen diren obligazioak beteta izan beharko dituzte.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru kupurua zabalkorra da

Muga:

Kapitulu honetan aditzera ematen den diru-laguntza ez da itzuli behar izango, eta bere helburua segurtasun sistema jartzeak sortzen duen kostuaren portzentaje bat ordaintzea da: gehienez ere 100.000 euro onuradun bakoitzeko. Indarreko arauetan segurtasun-neurri derrigorrezkotzat jotzen direnak diru-laguntza honetatik kanpo gelditzen dira.

Ondorengo eskalaren arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa:

Kostua eurotan Diruz lagundu daitekeena

  • 0 eurotik 5.000 eurora arte % 100
  • 5.001 eurotik 20.000 eurora arte % 75
  • 20.001 euro baino gehiago % 50

Diru-laguntza hau eta interesdunek eskura ditzaketen gainerako laguntzak bateragarriak dira, betiere guztiak batuta ez bada gainditzen segurtasun-sistema jartzeak sortutako kostuaren zenbatekoa.

Ordainketa modua:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena

Eranskina (Eskaera)

Erankina-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena

Dokumentazioa:
  • Dokumentuak aurkezteko

    Interesdunak eskabidea egiten duenean hasiko da kapitulu honetan araututako laguntza eskuratzeko prozedura; eta ondorengo idatz-zatietan aditzera ematen diren datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:

    a) Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

    b) Ezarriko diren segurtasun-neurrien zerrenda, eta aurrekontua.

    c) Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela.

    d) Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatu daitezen fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

    e) Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net. web orrian jarriko da eskatzaileen eskura.

    Derrigorrezkotzat jotzen den datu edo agiriren bat ez badago jasota, omisio hori hamar eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari; eta, horrela egiten ez badu, uko egin diola uste izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/16 - 2011/12/31
Ebazteko epea:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, eskabidea jaso eta agiriak egiaztatu ondoren, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunari eskatuko dio arrisku egoera aztertu eta argitu dezan ea eskatzaileak jarduera terroristekin lotutako jazarpen-, mehatxu- edo hertsapen-egoera bizi duen, eta ea eskatutako segurtasun-neurri zehatzak egokiak diren. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango da, eta hilabeteko gehienezko epean prestatu beharko da.

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea bi hilekoa da, eta ezingo da luzatu.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Herrizaingoa.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.