Laguntza psikologikoaren eremua.

LABURPENA
Titulua:
Laguntza psikologikoaren eremua.
Xedea:

Ekintza terroristen ondoriozko eraginak gainditzera bideratuta dagoen laguntza psikologikoa -psikosoziala eta psikopedagogikoa barne direlarik- mediku publiko batek egindako egiaztagiri baten bidez horren premia baduela baieztatzen duen edozein pertsonari emango zaio. Interesdunak, agindutako tratamendu psikologikorako, Euskadiko osasun-sistemari atxikitako bitarteko publikoez eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak hitzartutakoez baliatzea aukeratu ahal izango du, edo pribatuak erabiltzea.

Diru kopurua:

Diru kupurua zabalkorra da

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Herrizaingoa
Deialdia egiten duen organoa:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Herrizaingoa
Herrizaingo Sailburua
Egitura atal ebazlea:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

C/ Adriano VI, 20, 2º

01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 13ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Laguntza psikologiaren eremua

Ekintza terroristen ondoriozko eraginak gainditzera bideratuta dagoen laguntza psikologikoa -psikosoziala eta psikopedagogikoa barne direlarik- mediku publiko batek egindako egiaztagiri baten bidez horren premia baduela baieztatzen duen edozein pertsonari emango zaio. Interesdunak, agindutako tratamendu psikologikorako, Euskadiko osasun-sistemari atxikitako bitarteko publikoez eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak hitzartutakoez baliatzea aukeratu ahal izango du, edo pribatuak erabiltzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Mediku publiko batek egindako egiaztagiri baten bidez horren premia baduela baieztatzen duen edozein pertsonari emango zaio

Profesional pribatuek eskainitakoa izan eta 4/2008 Legeko 19. artikuluan aipatzen den tratamendu psikologikoa finantzatzea helburu duten laguntza ekonomikoez baliatu ahal izateko bete beharrekoak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan burututako ekintza terroristen ondorioz izatea tratamenduaren premia, edo, EAEtik kanpo gertatu arren, eragindako pertsonen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Tratamenduaren beharra, horretaz Osasunaren Euskal Zerbitzuko fakultatiboak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta egotea.

PRESTAZIOA
Muga:

Tratamenduaren aurretik emango zaio -zuzenean- laguntza ekonomikoa onuradunari, eta agindutako tratamenduaren kostuari egingo dio aurre. Laguntzari 3.500 euroko muga ezarriko zaio bakarkako tratamendu bakoitzeko, nahiz eta, aparteko egoeretan, diagnostiko medikoaren arabera, handitu egin daitekeen laguntza.

Ordainketa modua:

Igarotako hiruhileko eskuratu ahal izango da laguntza ekonomikoa, aldez aurretik gastuen eta ordaindutako lansarien fakturak aurkeztuz

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena

Eranskina (Eskaera)

Eranskina pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

 

Dokumentazioa:
  • Dokumentuak aurkezteko

    Aurreko paragrafoan adierazitako prestaziorako eskubidea izateko, honako prozedura hau beteko da:

    a) Interesdunak, bere gurasoek edo tutoreek -adingabekoak edo ezgaituak izanez gero- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eskatuko diote laguntza, eta fakultatibo publiko batek emandako txostena aurkeztuko dute, non zehatz ezarriko baita pazientearen egoera edo diagnostikoa zein den, zein tratamendu zaion egokiena eta gutxi gorabeherako iraupena.

    b) Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/16 - 2011/12/31
Ebazteko epea:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Eusko Jaurlaritza; Herrizaingoa; Herrizaingo Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.